Haurrentzako filosofia saioak egongo dira datozen larunbatetan

Gazteria | Kultura 2018-10-31 | 0

Larunbat honetan hasi eta abenduaren 1a arte, 6-12 urte arteko haur eta gazteei zuzendutako filosofia saioak egongo dira astero.
Saio horiek larunbatetan izango dira, 17:00etatik 18:30era, Xenpelar Etxean.

Parte hartzea doakoa da, baina Errenteriako Bibliotekan izena eman behar da.

Errenteria filosofikoa

Denok dugu, baita zuk ere, jarrera filosofikoa jaiotzez. Ikastea gustatzen zaigu, gauza berriak jakitea eta deskubritzea maite dugu. Galdera interesgarriz betea dugu burua.

Badugu garaia elkarren galderen berri izateko. Gure izaera filosofikoa aprobetxatu nahi dugu eguneroko egoerak zalantzan jarri eta mundua beste modu batera pentsatu eta sentitzeko.

Eman diezaiogun oihartzuna Errenteriako harrobi filosofikoari!

Landuko diren gaiak:

Sentimenduak, artea eta edertasuna, bizitza, identitatea, laguntasuna, hizkuntza, unibertsoaren mugak, askatasuna… Eta batez ere, zuri interesatzen zaizun, kezkatzen zaituen, barruan duzun, partekatu nahi duzun hori.

Eskuorria

Eskuorria hemen deskarga daiteke.

No comments yet.

Utzi erantzuna