Behobia-Donostia lasterketa dela eta, udal kiroldegietako ordutegia luzatuko da

Kirola 2018-11-05 | 0

Urtero bezala, azaroko bigarren igandean, Behobia-Donostia lasterketak zintzo beteko du hitzordua.

Lasterketa Gaintxurizketa gainetik lehengo N-1 errepidean barrena (egun GI-636) sartuko da, Errenteriako hirigune osoa zeharkatuz.

Horrela, parte hartuko duten korrikalariek aukera izango dute Errenteriako herritarrek lehiaketa hau beren herritik pasatzean beti eskaintzen dieten berotasuna gertutik sentitzeko.

Proban parte hartzea errazagoa izan dadin, Errenteriako Udaleko Kiroletako Azpisailak azaroaren 11n (igandea) 14:30ak arte luzatuko du Galtzaraborda eta Fanderiako kiroldegiak irekita egoteko ordutegia. Lasterketan parte hartzen duten guztiek takilak eta dutxak erabili ahal izango dituzte, instalazieotako harreran dortsala erakutsita.

 

No comments yet.

Utzi erantzuna