Galtzarabordako igogailu berria ireki da, jubilatuen egoitza Beraungo anbulategia eta igerilekuekin lotzen duena

Igogailu berri bat ireki da Galtzarabordan, zeinak jubilatuen egoitza lotuko duen Beraungo anbulategia eta igerilekuekin. Interbentzio berri honek 2011 urtetik hona igogailuetan inbertsioa ia 6 miloi eurokoa izatea ekarri du.

Errenteria 2025 Plan Estrategikoak ardazten zuen erronketako bat herri konektatu eta irisgarriago bat sortzea zen. Hortik abiatuta Mugikortasun Planari bultzada garrantzitsua eman zitzaion. Hori dela eta, azken urteetan igogailu asko eraiki dira auzoak elkarrengandik hurbilago egon daitezen eta pertsonen mugikortasuna hobetzeko beraien desplazamentuak erraz eta modu erosoan egiteko. Azken interbentzioa Alabergako igogailuak izan dira, zeinak Kaputxinoak auzoa erdigunearekin lotzea ahalbidetzen duten.

Orain, mugikortasunaren aldeko apostu honi Galtzaraborda auzoko igogailua gehitzen zaio. Urdaburu kalea (jubilatuen egoitza ondotik) Murumendi kalearekin (lehen geldialdi bat) eta Jaizkibel kalearekin (bigarren geldialdia) lotzen ditu. Modu honetan pertsonak Beraungo anbulategia eta igerilekuen kotan utziko ditu esaterako.

Galtzarabordako ardatza indartuko duen 625.000€ko igogailua eta interbentzio oso garrantzitsua igerilekuen inguruan zeinak aparkalekuak sortuko dituen.

Igogailu honek 625.000€ko aurrekontua izan du eta 5 hilabete iraun dute ejekuzio lanek. Modu honetan 2011 urtetik hona inbertitutakoa igogailuetan ia 6.000.000€ da. Kontuan izan behar da gainera Galtzarabordako ardatza dela gehien erabiltzen dena (Apeadero-Parke eta Parke-Urdaburu).

Horretaz gain, jubilatuen egoitzaren inguruan interbenituko da. Gune hori reurbanizatuz eta Urdaburu kalean dagoen gunea aberastuz, irisgarritasuna hobetuz eta 7 aparkaleku mantenduz.

Bestalde, 2019ko lehen hilabeteetan igerilekuen aurrean dagoen autobus geltokiko isleta eta gune osoan interbenituko da. Ekintza honek 223.000€ko presupuestoa du eta bere ejekuzio epea 3 hilabetekoa izango da. Lan honekin, inguru guztia hobetuko da irisgarritasun ikuspuntu batez, igogailuko aktuazioarekin enpasatatuz. Horretaz gain Beraungo norabidean zein anbulategiko norabidean aparkaleku plaza kopuru garrantzitsua sortuko ditu, errepidea estutuko baita autoak motelago joateko.

Hurrengo geltokia, Beraun

Udalak gogorarazi du igogailuei dagokienez hurrengo aktuazioa Beraun auzoan egingo dela. 700.000€ko aurrekontua du lan honek eta 2019an bertan hasiko da.

Aktuazio honekin Beraun kalea Jesus Guridi, Crisostomo Arriaga, Julian Lavilla eta Galtzaraborda etorbidearekin lotuko da, Beraun kalea eta Galtzaraborda etorbidearekin ardatz berri bat sortuz.