8 eta 12 urte arteko ikasleen ia erdiak parte hartzen du Oarsoaldean Eskola Kirolan

8 eta 12 urte arteko 1326 ikaslek parte hartzen dute Oarsoaldean Eskola Kirolan, adin horretako ikaslegoaren %48,73k.

Hau da, beraz, eskolaz kanpoko jarduera nagusia adin tarte horretan.

Joan den ikastaroan 136 talde aritu ziren, horietatik 71 Errenteriakoak izan ziren.

75 entrenatzaile profesional arduratu zuren taldeok gidatzeaz.

Emakumezkoen parte hartzea gora egiten ari da pixkanaka, baina oraindik ere alde handia dago parte hartzen duten gizonezko ikasleen portzentaiaren (62,09%) eta emakumezko ikasleen portzentaiaren (33,92%) artean.

Eskola kirolaren funtsa kirol aniztasuna da. 8-12 adin-tartean, kirol bat baino gehiago ezagutu eta lantzeko eskaintza onuragarria da neska-mutikoentzat. Hainbat kirol ezagutu eta gustukoenak hautatzeko aukera izan behar dute haurrek.

Bestalde, neska eta mutilen arteko berdintasuna bultzatzen ari dira nesken praktika fisikoa sustatuz eta kirol munduan bere lekua aldarrikatuz.

Gainera, hainbat balio sustatu nahi dituzte eskola kirolaren bidez, besteak beste, elkarrekiko errespetua, elkartasuna eta jokaera eredugarria izatea bai kantxatan, bai harmailatan.

Honi guztiari mugikortasun iraunkorra batzen diote, partidetara oinez edo bizikletaz joatea sustatuz.