Donosti Ereski Gregoriar Schola abesbatzak kontzertua eskainiko du larunbatean

Datorren larunbatean, azaroaren 10ean, Donostiako “Donosti Ereski Gregoriar Schola” abesbatzak kontzertua eskainiko du 20:00etan Maria Magdalenaren Basilikan.

Abesbatzak San Bizente elizako “Sine Nomine” koru eta tiple taldean du jatorria eta urte luzeetan Solesmeseko beneditarren interpretazioan oinarritu badira ere, azken urteetan Gipuzkoar Gregorianoa berreskuratzeko lanean ari dira.

Kontzertua Maria Magdalenaren lagunak kultur elkarteak antolatu du.