Euskal Eskola Publikoko komunitatearen kafe-tertulia egingo dute abenduaren 1ean

Errenteriako ikastetxe publikoetako egungo kideen eta kide ohien arteko topaketa bat egingo dute abenduaren 1ean, datorren urtean herrian egingo den Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren baitan.

Hitzordua Merkatuzarren izango da, 11:00etatik 13:00etara, eta helburua da bizipenak elkarbanatzea eta eskola publikoaren herriko errelato partekatua eraikitzea.

Bestalde, Euskaraldiari ere ekarpena nahi diote ekimen honen bidez, eta ahobiziz eta belarriprestez bete nahi dituzte mahai inguruak, euskarak eskola publikoan duen garrantziaren gaia jorratzeko, besteak beste.

Ekintzan parte hartzeko, izena eman behar da hemen, eta horretarako azken eguna azaroaren 16a izango da.