GNaturaldia 2018: “100 días de soledad” zine-emanaldia Errenterian

Ingurumena | Jasangarritasuna | Kultura 2018-11-08 | 0

Gipuzkoa Naturaldiaren baitan, 100 días de Soledad” filma eskainiko da Errenteriako Reina Aretoan.

Filma honen zuzendaria bere burua filmatzen du Asturiaseko Parke Naturaleko txabola batean sartuta 100 egunez, bakarrik, argindarrik eta mugikorrik gabe; mundutik deskonektatuta.

Naturarekin eta ingurunearekin dugun harremana hausnartzera gonbidatzen gaituen pelikula da.

Gipuzkoa Naturaldia, Foru Aldundiak urtero antolatzen duen ekimena da, eta gure gertueneko naturari buruzko film bat ikusteko aukera ematen du. Honen oinarria natura, ingurumena eta hauen defentsa dira. Antolatzaileek adierazi dutenez bide guztiak landu nahi dira Naturaren ezagutza eta harekiko maitasuna lortzeko, bereziki gure lurraldean. Helburu hori lortzeko sormenezko dibulgazioa sustatu nahi da, atsegina, erakargarria eta ludikoa.

Errenterian ez ezik, Oñatin, Azpeitian eta Donostian ere proiektatuko dute filma.

NOIZ: Azaroak 13, asteartea

TOKIA: Reina aretoa (Xenpelar Kalea 3)

ORDUA: 19:00

IRAUPENA: 93 min

 

No comments yet.

Utzi erantzuna