Luzatu egin dute San Tomas egunean artisau postuak jartzeko eskaera egiteko epea

San Tomas egunaren antolaketa dela-eta, Udaleko Kultura sailak interesdunei jakinarazten die artisau eta elikagai postuak jartzeko eskaera egiteko epea azaroaren 23ra arte luzatuko dela.

Eskaerak udaletxeko ZU! Zure Udala arreta zerbitzuan aurkeztu beharko dira eta horretarako, eskaera eredua bete beharko dute interesdunek. Eredu hau ZU! zerbitzuan bertan, Niessen Kulturgunean (Alfonso XI kalea) edo errenteria.eus webgunean eskura daiteke.