Datorren astean izango da Mikelazulok antolatutako ‘24. Herrien Astea: Harreman Sareak Eraikiz’

Hemen da Herrien Astea, Mikelazuko Kultur Elkarteak urtero antolatzen duen ekimena. Aurten ere ekintza ugarik osatzen dute egitaraua: ipuinak, dokumentala, hitzaldiak, afaria…

Egitaraua:

Azaroak 20, asteartea

  • 11:00etan. Yoshi Hioki, Ipuin kontalaria. Mikelazulon.

Ipuin japoniarrak hitzez eta isiltasunez egindako pinturak dira. Bizitza beraren alaitasuna eta tristura islatzen dituzte.

  • 19:00etan. Nekropolitika hitzaldia. Juan Hernandez Zubizarreta (Ongi etorri errefuxiatuak elkarteko kidea. Mikelazulon.

Errefuxiatuen krisia deiturikoa ez da berezkoa eta ezta koiunturala. Menperatze eredu ekonomiko eta sozialean sostengatzen diren jokaera estruktural anitzekin loturik dago. Horregatik erroetara joaz erantzun behar zaio. Bestela, behartutako migrazioekin ematen diren giza zorigaitzak errepikatuko dira. Europako Batasunean, instituzioetatik eta eskuin muturretatik elikatzen diren jarrera lotsagabe eta ankerrak salatu eta herritarren ekimen solidarioak biderkatu beharra dago.

Azaroak 22, osteguna

  • 19:00etan “Mujeres al frente, la ley de las más nobles” (Colombia). Dokumentala. Mikelazulon.

“Estatuak ez daki zenbat emakume izan diren bortxatuak. Gerra-harrapakina izan gara”. “Gure semeak paramilitarrak eramanak izan dira eta haiek erreskatatzera joan gara”. “Borrokan eten gabe ari gara, laguna hobiratzeko hilkutxaren bila joan ginenetik”. Lula Gomez, dokumentalaren zuzendaria.

Azaroak 23, ostirala

  • 19:00etan Herriz herri harrera sareak (Arteaga, Irun, Donostia, Baiona…). Mahai ingurua. Mikelazulon.

Herri horietan errefuxiatuen harrera guneak sortu dira. Egiten ari diren esperientzia konpartituko dugu. Geure buruari hainbat galdera egiteko aukera.

Azaroak 24, larunbata

  • 17:00etan. Mediterraneoa gogoan. Kaleko ekintza. Panierren
  • 18:00etan. Heriotz guztiak heriotz bakarra. Elkarretaratzea. Zumardian. Lampedusako mosaikoaren inguruan.
  • 21:00tan. Herrien Asteko Afaria. Boli Kostako menua. Txintxarri Elkartean.

Astean zehar

  • Migrazioaren lekukotza (Ibrahim, Guinea). Solasaldiak herriko ikastetxeetan.
  • Erakusketa. Eskubideak defendatuz bizi. 20 errelato grafiko.

Bortizkeria eta arrisku egoerei aurre eginez, egunero eskubide zibil, politiko, ekonomiko, social, kultural eta ingurumenekoak sustatzen aritzen diren pertsona, elkarte eta komunidadeen omenez egindako erakusketa.

20 esperientzia bost lurraldeetan jasoak: Mexico, Honduras, Guatemala, Colombia eta Palestina. Agerian jartzen dira borrokak, eskaerak, arriskuak eta ekimen kolektiboak.