Touring KEko futbol talde guztiak aurkeztuko dituzte igandean

Datorren igandean, azaroaren 18an, Touring KEko futbol talde guztien aurkezpena egingo da. Hitzordua eguerdiko 12etan izango da, Koldo MItxelena ikastetxearen egoitzan.

350 neska mutil baino gehiagok osatzen dute elkartea, helduenetik hasi eta benjamin maila arte (kirol eskolako gaztetxoak barne), 19 talde desberdinetan banaturik (horietatik 14, federatuak). Guztiak aipaturiko lekuan bilduko dira.