Elkarrekin eman diote ongietorria Euskaraldiari Urruñako, Hendaiako, Biriatuko eta Ziburuko ikastolek eta Orereta Ikastolak

Argazkia: Orereta Ikastola

Urruña, Hendaia, Biriatu, Ziburu eta Orereta Ikastolako 1300 ikaslek Euskaraldiko abestia, Hartu kontrola, aukeratu rola kantatu eta dantzatu dute gaur Koldo Mitxelena Plazan ostiralean hasiko den ekimenari ongietorria emateko.

Izan Kantuz kantu-jira ospatu dute gaur aipatu ikastolek, elkarrekin Euskaraldiari ongi etorria emateko asmoz. Gaur azoka-eguna izan dela aprobetxatuz, 11:30ean herriko zazpi plazetan zazpi euskal kanta abestu dituzte beste hainbeste taldetan banatuta. Ondoren, eguerdiko 12:00etan, Koldo Mitxelena plazan elkartu dira guztiak Hartu Kontrola, aukeratu rola Euskaraldiko abestia kantatu eta dantzatzeko.