Ekintza ugari antolatu dituzte datorren asterako Nazioarteko Giza Eskubideen Eguna dela eta

Kultur aniztasuna | Solidarioa 2018-12-04 | 0

 

Abenduaren 10ean ospatuko den Nazioarteko Giza Eskubideen egunaren harira, Errenteriako Udalak, giza eskubideen arloan lan egiten duten elkarte desberdinekin elkarlanean, ekintza desberdinak antolatu ditu abenduaren 10tik 15era bitarte. Laugarren edizio honetarako aukeratutako alorra ehungintzaren industrian gertatzen diren urraketak izan dira ardatz. Hain juxtu, horiengan dugun kontsumo arduraren gainean hausnarketak sustatuko dira zenbait modutan. Horretaz gain, eta bereziki asteleheneko film laburren emanaldiaren bidez, bestelako Giza Eskubide desberdinen urraketak hurbilduko ditugu.

EGITARAUA

Abenduaren 3tik 15era birtarte, erakusketa bat izango da ikusgai Xenpelar Etxean “Zapatisten 11 eskakizunak” izenburupean Lumaltik Herriak elkartearen eskutik.

Abenduaren 10ean, astelehenean, film laburren emanaldia izango da Niessengo Kulturgunean arratsaldeko 19:00etan. Ekintza Ozzinema elkarteak Film Laburren jaialdiarekin bat eginez antolatu du. Emanaldian Donostiako Zinemaldian eskaini diren lau lan eta Sare Herritarrak elkarteak estreinatu berri duen film labur bat proiektatuko dituzte.

GESCH√úTZTER RAUM / SAFE SPACE

Gaia: Identitatea, migrazioa eta politika

THE CUT

Gaia: Emakumeen gaineko mutilazioa genitala

SHEROES

Gaia: Indian emakumeen gaineko azido erasoak

DISCIPLINE

Gaia: Haurtzaroa, migrazioa, identitatea

Hizkuntza: film labur bakoitza bere jatorrizko hizkuntzan, euskarazko azpitituluak.

Informazio gehiago, hemen.

AZKEN ARNASA ARTE

Gaia: Espetxeetarako bisitak nagusien gainean dituen eraginak

Sare Herritarra elkarteak, Etxerat elkartearen eskutik estreinatu berri duen “Azken arnasa arte” film laburra eskainiko du. Ondoren, hizketaldi laburra egongo da.

Hizkuntza: euskarazko bertsioa, azpitituluak gazteleraz.

Abenduaren 13an, osteguna, Tytti Thusberg arropa diseinatzaile ospetsuak etxean erabiltzen ez dugun edota aspertuta gauden arropa moldatzeko, “kustomizatzeko”, tailerra eskainiko du 17:30etik 20:30era Merkatuzar eraikinean. Honetan parte hartzeko aldez aurretiko izen-ematea egin beharko da ondorengo telefonora deituaz: 653 702 796. Ekintza Circular Hub eta Berrehuntzen elkarteak antolatu dute.

Abenduaren 14ean, ostirala, “Hariari tiraka” haurrei zuzenduriko ipuin-kontaketa irekia izango da Udal haurren liburutegian (Xenpelar Etxea) arratsaldeko 17:30etik 18:30era. Era berean, egunean bertan Xenpelar Etxean ere “Mugimendu zapatista 25 urte borrokan duintasunaren alde. Mexikoko egungo egoeraren analisia” hitzaldia eskainiko du Lumaltik Herriak-ek arratsaldeko 18:00etatik 20:00 etara.

Asteari amaiera emateko, abenduaren 15ean, larunbata, goizeko 11:00etatik 13:0etara Koldo Mitxelena ikastetxeko patio estalian; Fernandez Landa plazan, bigarren eskuko eta truke azoka egongo da. Bereziki haurren arropa eta San Tomaseko jantziak ekartzera gonbidatu dute jendea. Azoka Emaus Fundazioaren, Koopera Storen, Urratsa elkartearen, Circular Hub-en eta Berrehuntzen elkartearen parte hartzearekin antolatu da.

Ekintza guztiak doakoak izango dira.

Bestalde, Gabonak hurbil izanik eta aurtengo gaiari helduaz, Gabon arduratsuak ospatzeko aholku batzuk eskaini ditu Udalak.

No comments yet.

Utzi erantzuna