EMKEren larunbateko kontzerturako sarrerak agortu dira

Errenteriako Musika Bandak gobonetarako prestatu duen egitaraua aurkeztu du. Datorren larunbatean, abenduaren 15ean, Niessen Kulturgunean emango duen Gabonetako Kontzertuak irekiko du egitaraua. Larunbateko kontzerturako gonbidapenak eskuragarri jarri dituzte gaur, astelehenean, Niessen aretoan, ohiko harrera ordutegian. Pertsona bakoitzak gehienera ere 6 sarrera hartu ahal izango ditu.
Aurtengoa urte berezia izan da Errenteriako Musika Kultur Elkartearentzat, eta bereziki Musika Bandarentzat, kontzertu eta proposamen eszeniko apartez osatutako denboraldia burutu baitu, arrakasta itzela jasoaz. Baina aurtengo denboraldia amaitu aurretik, herriko Musika Bandak datorren larunbata, abenduaren 15a, 18:30ean, Niessen Kulturguneko auditorioan emango duen Gabonetako Kontzertuaren berri eman nahi dute. Jai Toki Kultur Elkarteko Furius gazte taldearekin batera emango dutena, alegia. Bertan, zinema eta literaturaren pertsonaia klasikoak, Disney eta Pixar faktorien doinu ezagunak, edo arrakasta handiko musikalak, tartekatuko dituzte taldearen 10. urteurrenaren ekitaldi nagusian. Elisa Di Prieto sopranoaren ahotsaz gozatzeko aukera ere izango dute bertaratzen direnek ezagun-ezagunak diren doinuekin. Haur eta sendientzat bereziki pentsatutako programa gomendagarritzat jo dute antolatzaileek.
Kontzertu hau, Eguberriko agendak biltzen duen kontzerturik esanguratsuenaren atarikoa izango da: “Gabonetako Diana” herriko kaleetan izango baita, abenduaren 24ko goizean goizetik. Urtea ezin hobeto hasteko, berriz, urtarrilaren 6an 12:30ean, “Urte Berriko Kontzertuari” ekingo dio EMKek; hau da,  Straussen valsak Errenterian….
Abenduaren 15eko kontzertuaren programa

MECANO
Ignacio Cano Arr: Azael Tormo
SPARKLING DIAMONDS
Jule Styne, Leo Robin,Peter Brown & Robert S. Rans. Arr: Lars Erik Gudim
Ahotsa: Elisa di Pietro
ABBA GOLD!
ABBA arr: R. Sebgrets
MUSIC FROM THE INCREDIBLES
Michael Giacchino. Arr: Jay Bocook
I DREAMED A DREAM
Fred Ebb & John Kander. Arr: Iñaki Urkizu Ahotsa: Elisa di Pietro
LA BELLA Y LA BESTIA
Menken-Ashman. Arr: Willy Hautvast
HIGHLIGHTS FROM BRAVE
Sean O´Loughlin
OVER THE RAINBOW
Harold Arlen Arr: Warren Barker Ahotsa: Elisa di Pietro
SYMPHONIC HIGHLIGHTS FROM FROZEN
Stephen Bulla
DISNEY FANTASY
Arr: Naohiro Iway
ZUZENDARIA / DIRECTOR: Carlos Rodríguez Albistur
Abeslaria / Cantante : Elisa di Pietro