Auzoko udaltzaingoa

IMG_0760

Auzoko udaltzaina, udaltzaingo ereduaren kontzeptu berria da. Helburua du kalitatezko udaltzaingoa izatea, herritarren zerbitzura jarrita, proaktibo eta prebentiboa, herritarrengandik hurbil dagoena eta haiekin inplikatuta, hurbilekoa eta beste instantzia batzuekin koordinatua.

Auzoko udaltzaingoaren xedea da agenteak auzoko bizitzan sartu eta integratzea, zeregin horretan aritzen diren agenteak erreferentea izan daitezen merkatari, gizarte kolektibo, elkarte, ikastetxe eta eskola ingurune eta abarretan.

Orain hasi den prozesu bati buruz ari gara hizketan, datozen urteetan inplementatu eta hobetzen joango den prozesu bati buruz. Eta erronka hori lortzeko, behar-beharrezkoa da herritarren parte-hartzea.

 

Martxan jarri diren neurriak

a) 16 auzoko agente izendatu dira. Auzo bakoitzean bi agente izango dira, bat goizean eta beste bat arratsaldean. Finkoak izango dira urtebeteko epean.

Errenteria

b) Aldian behin auzo elkarteekin bilerak egingo dira: sei hiletik behin bilerak egingo dira auzo elkarteekin haien ekarpenak jasotzeko asmoz. 2014eko otsaila-apirila bitartean egin diren Auzo Batzarretan, auzo bakoitzari dagozkion auzozainen aurkezpena egin da.

Auzozainen aurkezpena Erdiguneko Auzo Batzarrean
Auzozainen aurkezpena Erdiguneko Auzo Batzarrean

c) Udaltzaingoaren arreta gunea Udaletxean: gune horretan salaketak zein bestelako kudeaketak, objektu galduak kasu, egiteko aukera emango da.

Arreta gunearen ordutegia 9.00etatik 13.00etara eta 14.30etik 20.30era  izango da astelehenetik ostiralera.

d) Bulego mugikor bat jarriko da esperientzia pilotu gisa: auzoetan kokatuko da proposamenak, eskaerak eta salaketak aurkezteko garaian erraztasunak emateko.

Bulego mugikorraren ordutegiak hemen:

Bulego-mugikorra-ordutegia