portada

Beraungo Pablo Sorozabal parkeko haurrentzako joko gunea berritu eta estali dute

Auzoak | Beraun | Bizitzeko espazioak | Hiri Mantenua 2017-10-19 | 0

Beraungo Pablo Sorozabal parkean haurrentzako joko gunea berritu eta estali du Errenteriako Udalak. “Auzoak eragile garrantzitsuak dira herriarentzako, eta auzoetako bizitza indartzeko, auzo biziak izan daitezen, garrantzitsua da haietan azpiegitura egokiak sortzea, eta auzotarrak elkarrekin egoteko aukera izan dezaten guneak edukitzea”, ohar batean jakinarazi duenez. Horrez gain, auzoan ez zegoen haurrentzako joko gune estalirik, eguraldi […]

TAO_OTA

Garabi zerbitzuko langileentzat Enplegu Plana onartu dute behin betiko

Hiri antolamendua | Mugikortasuna 2017-10-20 | 0

Errenteriako Udalak Oarsoaldea Garapen Agentziarekin batera Birkokatze Plana onartu du behin betiko garabi zerbitzuko langileentzat. Udalak publikoki azpimarratu izan du behin baino gehiagotan TAO eta garabi zerbitzuen langileen gaineko erantzukizun legala enpresena dela. Dena den, instituzio gisa, onartu egin du pertsona hauekiko duen erantzukizun morala. Horregatik guztiagatik, garabi zerbitzuko langileekin negoziatzen aritu ondoren, Oarsoaldea Garapen […]

2

Jai berdinzaleagoak lortzeko prozesuaren bigarren bilera egingo dute

Berdintasuna | Partehartzea 2017-10-20 | 0

Oarsoaldeko udalerrietan jai parekide eta barneratzaileagoak lortzeko egitasmoa martxan jarri zuten urte hasieran. Egitasmoaren helburu nagusia Oarsoaldeko jaiak genero-ikuspegitik aztertzea da, eta indargune eta ahuleziak zein diren kontuan hartuta, jaiak parekideagoak eta barneratzaileagoak izan daitezen plangintza bat lantzea. Lan horiek egiteko prozesua Elhuyar Aholkularitzaren laguntzarekin gauzatzen ari dira eta Errenteriako Udaleko Berdintasunerako azpisailak jakinarazi duenez,  […]

Urdaburu_4.etapa_Erromes_bidea

Abau-Errenteria zeharkaldiaren 7. etapa egingo du bihar Urdaburuk

Kirola 2017-10-20 | 0

Errenteriako Urdaburu Mendizale Elkarteak Abau-Errenteria zeharkaldiaren 7.etapa antolatu du biharko, urriaren 21erako. Ibilaldia Urkiagako gainetik, Irurita herrira izango da eta bidean Iparraldeko Kaskoko gailurretik pasako dira. Zeharkaldia denera 6 ordukoa izango da. Irteera 07:30ean izango da Zumardiko autobus geltokitik.

Antzerki eta dantza konpainia profesionalekin solasaldiak ekarriko ditu “Atarian” ekimenak

Kultura 2017-10-20 | 0

Niessen Kulturguneko programazioa berrikuntzekin iritsi da udazkenera. Ohikoa denez, hilero-hilero, publiko helduarentzako ikuskizun bat eta publiko familiarrarentzako beste bat hartuko ditu Kulturguneko auditorioak. Helduentzako ikuskizunak, ordea, bereziak izango dira. Izan ere, emanaldien ostean, artistekin solasaldi bat izateko aukera izango da. Laura Landa Kultura teknikariak adierazi duenez, hori da, hain zuen, “Atarian” ekimen berriaren funtsa: “une […]

20171016_Ijito Kultur Astea

Flamenko piano kontzertua eta pilota torneoa Ijito Kultur Astearen akaberan

Kultura 2017-10-19 | 0

Bihar, urriaren 20an, amaituko da XV. Ijito Kultur Astea. Astelehenean ijito kafearekin hasi, eta hainbat ekintza ospatu dituzte astean zehar. Gaur eta bihar ere izango dira ekintzak. Gaur, osteguna, flamenko piano kontzertua entzuteko aukera izango dute Niessen kulturgunera hurbiltzen direnek. 18:30-19:30 bitarte izango da. Ostiralean, berriz, Montxo Jimenez-en VII. Memoriala Esku Pilota Torneoa jokatu dute […]

IMG_20171018_122333_545

Familia Gunea, haur txikiekin aisialdiaz gozatzeko espazio berria da

Gazteria | Hezkuntza 2017-10-18 | 0

Familia Gunea Errenteriako 0 eta 6 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzendutako aisialdirako espazio berria da. Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan kokatuta egongo da, eta azaroaren 6tik aurrera jarriko dute martxan. Udalak eta guraso talde batek egindako lanaren emaitza da Familia Gunea, Itziar Ostolaza Hezkuntza eta Gazteria zinegotziak aurkezpenean azaldu duenez. Azterketa bat egin eta […]

San Tomas_16

San Tomas azoka antolatzeko 1. bilera, eta kartel lehiaketa

Kultura 2017-10-18 | 0

San Tomas batzordeak urriaren 20rako, ostiralerako, dei egin du aurtengo azoka antolatzeko lehenengo bilerara, Merkatuzarren, 19:00etan. Iaz parte hartu zuten elkarte nahiz norbanako guztiei luzatu diete deialdia, baita aurten bertan egon nahi duten guztiei ere. Iaz azokaren antolaketan parte hartu zuten taldeak jada martxan daudela adierazi dute, eta iaz hasitako ibilbideari jarraituz  “San Tomas eguna […]