Udalak Berdintasun Planaren ebaluaketa bilerara gonbidatzen ditu hiritarrak

Berdintasuna 2012-10-31 | 0

Errenteriako udalak 2008-2012 urteetarako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Plana egin eta martxan jarri zuen. Planean jaso ziran urte horietan zehar genero-desberdintasunak desagerrarazteko egin beharreko jarduerak eta ekintza positiboak. Dagoeneko Planaren iraunaldia amaitzear dago eta Planaren ebaluaketa egin eta hurrengo urteetarako erronkak definitu beharrean gaude. Horretarako, hausnarketa saio batera gonbidatu nahi zaitugu. Saio honetan Errenteriako Udalak […]

Ingurumen Aholku Kontseiluak lan-taldetan parte hartzeko gonbidapena zabaldu du

Jasangarritasuna 2012-10-30 | 0

Errenteriako Ingurumen Aholku Kontseiluak (IAK) udalerriko ingurumen hobekuntza bilatzen duen partaidetza-organoa da. Bere sorreratik hondakinen gaiaren inguruan lanean jardun badu ere, organo honetako kideek, pausu bat gehiago eman eta lan-esparrua zabaltzea erabaki dute, ingurumenari lotutako beste gai batzuk jorratzeko. Horretarako, IAKren barnean honako bost lan-mahaiak sortu dira: – Hondakinak – Kutsadura – Energia – Landa […]

Fiare Banku Etikoarekin bat egin du Errenteriak

Udal komunikabidea 2012-10-30 | 3

Errenteriako Udalak, udalbatzarrean bilduta adostutakoaren arabera, Fiare Banku Etikoaren bazkide bilakatu da partizipazio sozial bat erosiz. Partizipazio hau, 1800 eurokoa, kooperatibaren kapital sozialerako da eta horrela Errenteriako Udalaka bankuaren asanbladan boto bat izango du. Juan Garibi Fiareko kideak eta Julen Mendoza alkateak sinatu dute akordioa. Bideo honetan ikusi ditzakezute sinadura ekitaldiko irudiak eta Errenteriako Fiare […]

Autobus ordutegi bereziak eta aparkaleku gehiago Santu Guztien Egunean

Udal komunikabidea 2012-10-29 | 0

Santu guztien eguna dela eta, Udaltzaingoak jakinarazi nahi du trafikorako eta aparkatzeko hainbat neurri hartu direla. Urriaren 30etik azaroaren 1era arte, erabaki da Egiburuberri industrialdeko sarreran, hilerriaren ondoan, errailetako bat kotxeak aparkatzeko prestatzea, adierazitako egunetan hilerri aldera doazen kotxeek aparkatu dezaten. Autobusek 1ean ordutegi berezia izango dute, honakoa: Xenpelarretik irteerak: 09:30etik 13:30era eta 15:30etik 18:00etara […]

Gizonduz programaren prestakuntza saioak zinegotzi, udal teknikari eta udaltzainentzat

Berdintasuna 2012-10-29 | 0

Emakundek bultzatutako Gizonduz programaren barnean, gizonak diren udal teknikari eta zinegotzientzako prestakuntza saioak antolatu ditu Errenteriako Berdintasun Arloak “Gizonak, berdintasuna eta Maskulinitateak” izenburupean. Halaber, Udaltzaingoak “Indarkeria maskulinoak” izeneko formakuntza jasoko du. Zer da Gizonduz? Gizonduz gizonak sexuen arteko berdintasunaren alde kontzientziatzeko eta beren parte-hartzea eta inplikazioa bultzatzeko Eusko Jaurlaritzaren ekimen aitzindaria da eta Emakundek-Emakumearen Euskal […]

Catelsa enpresako langileek mozioa aurkeztuko dute biharko udalbatzarran

Udal komunikabidea 2012-10-29 | 0

Hona bihar Errenteriako Udalak burutuko duen udalbatzarrean jorratuko den gai-zerrenda: Gai-zerrenda 1. Udalbatzak 2012ko uztailaren 19an eginiko ohiko osoko bilkurari dagokion aktaren irakurketa eta onespena, bidezkoa bada. 2. Ebazpenen berri ematea: Alkatearenak (871 zk.tik 994 zk.ra, biak barne), Zinegotzi-ordezkarienak (1193 zk.tik 1439 zk.ra, biak barne) eta Tokiko Gobernu Batzarrarenak. 3. Proposamena: 20/2012 Errege Lege-dekretuaren 9. […]

Stretching eskolak dohainik hartzeko aukera eskaintzen dute udal kirol zerbitzuek

Kirola 2012-10-26 | 0

Urriaren 29an eta 31n eta azaroaren 5ean eta 7an, udal kirol instalazioetako abonatuak Galtzarabordako Kiroldegian Strectching-eko eskola batera joan ahal izango dira, 20:15etik aurrera. Saio horiek Serviocio SL-ek antolatu ditu eta Udal Kirol Patronatuaren laguntza dute. Horrez gain, azaroaren 9an, 20:15ean, Strectching-eko beste eskola osagarri bat nahi duten guztientzat emango dute, hau da, abonatuentzat nahiz […]

softbol

Emakumezkoen sofbol txapelketa antolatu dute Berdintasun Kontseiluaren omenez

Berdintasuna | Kirola 2012-10-23 | 0

Errenteriako I. Bertintasun Kontseiluaren Sofbol Txapelketa antolatu du  herri honetako Rentoks emakumezkoen sofbol taldeak, urriaren 27 eta 28an jokatuko dena Donostian. Rentoks taldeak Errenteriako Berdintasun Kontseiluaren esponsorizazioa jaso du. Kontseiluak, emakumeei kirola praktikatzeko aukerak indartzeko asmoz, bigarren urtez bultzatu ditu kirol talde femeninoen esponsorizazioa. Partidak Loiolako Erriberetako zelaian jokatuko dira, Donostian (Pablo Gorosabel 3). Lehiatuko […]

El_príncipe_envidioso_1

‘Printzea eta Ahatea’ Teatro Gorakadaren ikuskizuna Kulturgunean

Kultura 2012-10-23 | 0

Teatro Gorakadak, datorren ostiralean, urriak 26, ‘Printzea eta ahatea’ 3 urtetik gorako haurrentzako txontxongilo ikuskizuna eskainiko du arratsaldeko 18:00etan. Sarrerak,3€-an izango dira . Honako hau istorio ttipia da; hain ttipia da ze, berori kontatzeko gaztelu bat, zuhaitz bat eta etxe bat besterik ez da behar. Baina istorio ttipi honek kontu handiez hitz egiten du. Bertan, […]