Garabiak Pasaiako badian

Errenteriako Udalak Pasaiako kanpoko portuaren ingurumen eragin negatiboaren izendapena eskatu du

Bidearen Bidean | Biziberritze ekonomikoaren Bidean | Bizitzeko espazioak | Herri Biziaren Bidean | Jasangarritasuna 2012-01-31 | 1

Julen Mendoza Errenteriako alkateak alegazioak aurkeztu dizkio Pasaiako Portuko Azpiegituren Gida Planaren Ingurumen Iraunkortasunari buruzko Txosten Berraztertuari, baita bi agiriak atzera botatzeko eskaera egin ere, eta egungo barne portuan ingurumen alorreko neurri ugari ezartzea proposatu du, Erabilgarri dauden Hobekuntza Teknikak erabiliz, eta, era berean, jarduteko garaian Bilbo eta Baionako portuekin osagarritasuna bilatzea. Bere alegazioan, Udalerriko […]

Errenteriako langabetuek eskubide sozialen aldeko manifestaldia burutu dute

Bidearen Bidean | Biziberritze ekonomikoaren Bidean 2012-01-31 | 0

Errenteriako langabetuek asanblada bat burutu zuten atzo eta, ondoren, herriko kaleetan zehar manifestaldi bat egin zuten eskubide sozialen alde. Hemendik aurrera, astelehenero asanbladak eta ekimenak burutuko dituztela jakinarazi zuten. Dekalogo bat osatu dute beren eskaerekin, Udalari, Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari helaraziko diotena. Dekalogo horretan azaltzen zutenez, laguntza sozialik ez dituzte nahi, lan merkatua berpiztu eta, […]

DSC_1098

Errenteriako eskola publikoetan matrikula egiteko epea gaur zabaldu da

Euskara | Hezkuntza | Kultura 2012-01-30 | 0

Errenteriako lau eskola publikoetan, Koldo Mitxelena, Gamon, Beraun Berri eta Langaitz Ikastola, 2012-2013 ikasturterako matrikulatzeko epea gaur hasi eta otsailaren 10ean amaituko da. Errenteriako Kultura eta Hezkuntzako zinegotzia, Irune Balentziaga, lau eskolen zuzendariekin bildu zen pasa den astean prentsaurreko bat egiteko. Agerraldi honetan ikastetxe guztien eskaintza D ereduan dela azpimarratu zuen. Modu berean, denek eskola […]

Esneki ekologikoak saltzen dituen makina berri bat Errenterian

Biziberritze ekonomikoaren Bidean | Landa garapena 2012-01-27 | 0

Gazta eta yogurta bezalako esneki ekologikoak saltzen dituen makina berri bat aurkeztu zuten atzo Errenterian. Honekin, horrelako salmenta puntu bat duen gipuzkoako bigarren herria izatera pasa da Errenteria, Hernanin makina beretsu bat pasa den astean estreinatu baizuten. Aparatu berri hau Xabier Olaskoaga enparantzan kokatzen da, aldez aurretik bertan zegoen baserriko esne makinaren alboan, eta ardi […]

Errenterian datorren astearteko osoko bilkuran jorratuko den gai zerrenda

Bidearen Bidean | Udal antolamendua 2012-01-27 | 0

1. Udalbatzak 2011ko azaroaren 26an eginiko ohiko bilkurari dagokion aktaren irakurketa eta onespena, bidezkoa bada. 2.- Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak (2011ko 1261 zk.tik 1299 zk.ra, biak barne, eta 2012ko 1 zk.tik 58 zk.ra, biek barne), Zinegotzi-ordezkariek (2011eko 1825 zk.tik 1902 zk.ra, biak barne eta 2012ko 1 zk.tik 158 zk.ra, biek barne) eta Tokiko Gobernu […]

DSC_0010

Errenteriako Udalak Niessen Merkatal Guneko arduradunei gardentasuna eskatu die

Biziberritze ekonomikoaren Bidean | Gardentasuna | Komertzioa 2012-01-27 | 0

Errenteriako Udalean ordezkatutako Bildu, EAJ/PNV, PP eta Errenteriako Ezkerra talde politikoek Murias Center 4 SAren arduradunei gardentasuna eskatu diete gaur Niessen Merkataritza Gunean kokatutako lokala alokatzeko negoziaketen inguruan, ez baitute oraindik Eroski eta enpresa honek sinatu duten akordioaren berri izan. Aipaturiko talde politikoek prentsaurreko bat antolatu dute gaur enpresaren aldetik jasaten ari diren informazio ezak […]

Talde guztietako zinegotziak eta udal teknikariak parte-hartzea sustatzeko tailerretan elkarrekin ari dira

Bidearen Bidean | Etorkizunaren Bidean | Partehartzea 2012-01-26 | 0

Errenterian urtarrilaren 25ean burututako udal parte-hartze tailerrei buruzko irudiak eta Elhuyar erakundeko antolatzaileei egindako elkarrizketa. Tailer hauek Elhuyar erakundeak antolatzen ditu eta udal politikari zein teknikarien arteko elkarlana sustatzea du helburu, udal kudeaketan parte-hartzearen inguruan dituzten ikusmolde eta proposamenak partekatzeko espazio bat sortaraziz.    

Errenteriako langabetuek antolakuntza kolektibo baterantz lehen pausoa eman dute

Bidearen Bidean | Biziberritze ekonomikoaren Bidean 2012-01-25 | 0

Errenteriako ehun langabetu inguruk antolakountza kolektibo batetarantz lehen pausoa eman zuten atzo Herriko Plazan burututako asanblada batetan. Ekimen honen helburua zuzentasunez ordaindutako lanpostu duin bat edukitzeko eskubidearen alde ahaleginak batzea da. Asanbladaren antolatzileek eskainitako datuak hainbat mediok jaso dituzte eta, hauen arabera, Errenterian 2.745 pertsona daude langabeziaren erregistroetan (1.355 gizon eta 1.390 emakume), ia herriko […]

elkarrizketa kurdua

Herrien Astean izandako kurduek Errenteriako alkatearekin elkarrizketa argitaratu dute

Kultura 2012-01-24 | 0

Kurduak Ekialde Hurbileko herririk zaharrenetarikoa diren arren, ez daukate euren estatu propiorik. Bere lurraldea, Kurdistan, lau estaturen menpe dago: Turkia, Irak, Iran eta Siria. Gaur egun 40 milioi kurdu bizi dira herrialde ezberdinetan sakabanatuta, baina ez dute ahaztu nondik datoz eta bere erresistentzia aipatutako estatuen kontra ez da inoiz eten nahiz eta zapalkuntza bortitza jasan […]