Gordailua | ADN

habian-banner1

Bekoz Beko elkarteko kideek, azidoarekin erasoak jasandako emakumeekin batera, Habian! haztegia eta Oarsotek bisitatuko dituzte gaur

ADN | Berdintasuna | Giza Eskubideak 2017-11-23 | 0

Ritu, Sonya y Roopa azidoz erasoak jasan ondoren bizirik atera diren hiru emakume dira, indiarrak. Hiru Sheroes (heroiak indiarrez) hauek, Indian maiz gertatzen den genero indarkeria hau jasan duten emakumeen egoera zabaldu nahi dute, praktika hauek erroz kendu eta esperientziak elkarbanatu. Pasaiako Bekoz Beko Elkartearen eskutik -generoaren indarkeriaren aurkako Elkartea- Gipuzkoa bisitatzen ari dira, bere […]

Teknologia libreen tailer praktikoa

Teknologia libreen tailerra Torrekuan

ADN | IKT 2017-11-20 | 0

Habian! proiektuaren ekitaldien programaren barruan, teknologia libreen tailerra antolatu du Oarsoaldea Garapen Agentziak, azaroaren 23an eta 30ean arratsaldeko 17:00etan Torrekuan, TANIT egitasmoaren eskutik. Tailerrean parte hartzeko ezagutza berezirik ez da behar eta bertaratzen direnek, teknologia libreak ezagutzeaz gain, tailer praktikoaren bidez Arduino munduan murgiltzeko aukera edukiko dute. Teknologia libreen tailerra Errenteriako Torrekua eraikinean (Jaurtakol plaza […]

IMG_20171025_134801_346

Brahim Dahane ekintzaile sahararrari harrera egin dio udalak

Giza Eskubideak | Solidarioa 2017-10-25 | 0

Errenteriako Udalak harrera egin dio Brahim Dahane jaunari. Dahanek Saharan eta, oro har, munduan bakearen eta giza eskubideen alde egindako lana aitortu dio udalak gaur, udalbatzar aretoan eginiko ekitaldi xumearekin. Errenteriako alkate Julen Mendozak eta udalean ordezkaritza duten lau indar politikoetako ordezkariek udaletxeko atarian hartu dute Brahim Dahane, udal txistulariek jotako doinuen artean. Ondoren, udalbatzar […]

Argazkia_KUBA

Errenteriako Udalak larrialdi humanitarioko diru-laguntza bideratu du Kubara

Kultur aniztasuna | Solidarioa 2017-10-24 | 0

Errenteriako Udalak 3.000 euroko ekarpena egin dio Gurutze Gorria (gobernuz kanpoko garapenerako erakundea) elkarteari, irailean Kuban gertatu ziren denboraleek eragin dituzten kalteekin laguntzeko. Hain zuzen, Irma, Maria eta Jose deituriko urakanek denboraleak sortu zituzten irailean, Karibeko, nahiz Estatu Batuetako herrialde ugaritan, bereziki, uharteetan. Horren ondorioz, Kubarako larrialdirako laguntza humanitarioa eskaini du udalak, hain zuzen, herrialde […]

ARGAZKIA1

Salvamento Maritimoren proiektuko bigarren taldea lanean ari da Mediterraneoan

Solidarioa 2017-10-11 | 0

Errenteriako Udalak aurtengo uztailean 3.000 euroko ekarpena egin zion Salvamento Maritimo erakundeari Mediterraneoa gurutzatzen duten pertsonei laguntza eskaintzeko proiektuan. Larrialdi humanitarioko egoerei aurre egiteko dirulaguntza hori dela-eta, jada, Maydayterraneo-Aita Mari misioa hasia da Maltako portuan. Proiektua osatzen duten 3 Gobernuz Kanpoko Garapenerako Erakundeetako boluntarioek osatzen dute tripulazioa: Salvamento Marítimo Humanitario, Proem AID eta Lifeline. Irailaren […]

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Udalak Salvamento Marítimo Humanitario elkartea diruz lagundu du Mediterraneoko Krisia dela-eta

Solidarioa 2017-07-28 | 0

Errenteriako udalak Salvamento Marítimo Humanitarioko elkarteari 3.000 euroko ekarpena egin dio, hain zuzen ere, Maydayterraneo proiektuan. Gerra eta gatazka egoeratik ihesean dauden pertsonek Mediterraneoa itsasoa zeharkatzen dute Italia eta Greziako kostetara iristeko asmoz euren bizitzak arriskuan jarrita. Esaterako, Siriar, Egiptoar edota Libiar jatorrian duten norbanako eta familiak. Bide horretako zatirik arriskutsuenean elkartea PROEM-AID elkartearekin batera […]

Stuttgart_2

Stuttgarteko eskualdera bisita egiten ari da alkatea enpresentzat eta ekintzaileentzat aukera berriak irekitzeko

ADN | Biziberritze ekonomikoaren Bidean 2017-07-14 | 0

Julen Mendoza alkatea Alemanian da garapen ekonomikorako eta estrategikoak diren sektore industrialekin lankidetza aukerak aztertzeko. Oarsoaldeko Garapen Agentziaren eta Foru Aldundiaren ordezkariekin egin du bidaia. Errenteriak Schorndorf herriarekin duen senidetzea aprobetxatuta prestatu dute Julen Mendoza Errenteriako alkateak Alemaniara, Stuttgart hiriaren eskualdera, egiten ari den bidaia hau. Harreman mota honek dituen ohiko partekatze kulturaletik harago, elkarlana […]

ZU Zure Udalaren aurkezpena

Udalak ZU! Zure Udala aurkeztu du, modernizazioan aurrerapauso handi bat suposatzen duen arreta zerbitzu berria

ADN | Plan estrategikoa | Udal antolamendua 2017-07-05 | 0

Udalak ia bi urte daramatza herritarren arreta zerbitzu integrala lantzen. ZU! Zure Udala zerbitzua, 2018ko hasieran jarriko da martxan eta herritarra artatzen den modua modernizatuko du. Herritarrak modu berrian atenditzea eragindo duen zerbitzu berri hau pertsona, antolakuntza eta esparru teknologikoan inbertsio garrantzitsuak bultzatuta egingo da. Errenteria 2025 Plan estrategikoak bere egiten zuen lan ildoetako bat […]

Telefono-zenbaki eta luzapenak

Udaleko atal ezberdinekin hitz egiteko telefono zenbaki eta luzapenak

ADN | Gardentasuna | Udal antolamendua 2017-06-27 | 0

Hona hemen Udaleko atal ezberditenako telefono zenbaki zuzenak eta luzapenak. Hauek erabiliz hitz egin nahi duzun sailarekin harremana azkarragoa eta zuzenagoa izango da. Telefono luzapen hauek arreta hobe bat ematera eta eraginkortasuna hobetzera bideratuta daude. Aurrera pausu hau eta telefono zentralitan egiten ari diren moldaketak Udala egiten ari den modernizazio, sinplifikazio eta arrazionalizazio prozesuaren parte […]