Archive | ADN

oiartzun-ibaia4 (2)

“Oiartzun ibaiari begiradak” erakusketa gaurtik aurrera ikusgai Niessen Merkatalgunean

ADN | Bizitzeko espazioak | Jasangarritasuna 2015-06-08 | 0

Oiartzun ibaiaren paisaiari buruzko erakusketa jarriko dute gaur, hilak 8, Niessen Merkatalgunean eta ekainaren 12ra bisitatu ahal izango da. Errenteriako Udaleko Mendi eta Ingurumen departamentuak antolatuta, Oiartzun ibaiaren garai bateko eta gaur egungo 120 irudi biltzen ditu, tartean, erakusketarako propio hamabost errenteriarrek utzitako argazkiak eta baita Udalaren artxibo historikotik jasotakoak ere. Horiek horrela, Oiartzun ibaiaren […]

EkoaktiboaBertikalaRGB

7.454 familiak eman dute izena materia organikoa gaika biltzeko

ADN | Ahalduntzea | Bidearen Bidean | Jasangarritasuna 2015-06-05 | 0

Maiatzaren 29ko datuak kontuan hartuta, 7.454 familiak eman dute izena materia organikoa edukiontzi marroiaren bidez jasotzeko kanpainan. Interesdunek oraindik izena eman dezakete asmo horrekin zabalik dagoen Udaletxeko bulego iraunkorrean. Dena den, bulegoak ordutegia aldatu du, honakoa da berria: Ostegun eta ostiraletan egongo da zabalik 10:00ak eta 14:00ak bitartean.     5. edukiontziaren erabilera-kanpaina Edukiontzi marroian, […]

auzokoudaltzaingoa

Udaltzaingoaren eredu berriak sustatutako proaktibotasunak emaitza onak izan ditu

ADN | Agustinak | Alaberga | Auzoak | Beraun | Bidearen Bidean | Bizitzeko espazioak | Erdigunea | Etorkizunaren Bidean | Fanderia | Gabierrota | Galtzaraborda | Gaztaño | Igantzi | Iztieta | Kaputxinoak | Lartzabal | Mugikortasun plana | Olibet-Ugarritze | Plan estrategikoa | Pontika | Udal antolamendua | Zamalbide 2015-05-29 | 0

Errenteriako Udaleko arduradunek, Udaltzaingoaren 2014ko jarduera-memorien datuak helarazi dituzte eta bertan, udaltzainen jardueretan prebentzioa sustatzeak trafiko-zehapenen datuak eta herritarren ohiturak aldatu dituela nabarmendu dute. Azaldu dutenez, prebentzio jaduerak %55a igo dira Auzozain polizia eredua abian jarri zenetik. Halaber, trafikoa zaintzeko jarduerak ere areagotu egin direla azpimarratu dute; izan ere, 2014an 1,786 jarduera izan ziren, aurreko […]

errenteriako udala

Diru-laguntzak, kultur aniztasunari eta kooperazioari buruzko egitarauak aurrera eramateko

ADN | Kultur aniztasuna | Sareak | Solidarioa 2015-05-22 | 0

Errenteriako Udaleko Kultur aniztasuna, garapenerako lankidetza eta giza eskubideen azpiatalak dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du kultur aniztasunari buruzko sentsibilizazioa eta garapenerako kooperazio egitarauak arrera ateratzeko. Eskaerak ekainaren 15era arte aurkeztu ahal izango dira eta aurkeztuko diren proiektuak 2015 urtean zehar hasitakoak izan beharko dira. Deialdiaren denerako aurrekontua 99.380 eurokoa izango da honako hiru proiektu tipologiatan […]

berdintasun sailaFtxiki

Bost egun Emakumeen Ahalduntzerako Eskolak ezagutzeko

ADN | Ahalduntzea | Auzoak | Berdintasuna | Partehartzea | Sareak 2015-05-21 | 0

Guztiok gaude botere posizio batean eta posizio hori aldakorra da. Boterea, ez du inor menpean hartzeko ikusten feminismoak, eraldatzeko baizik. Premisa horretatik abiatzen da ahalduntzearen teoria, eta premisa hori oinarri hartuta hainbat ekimen aurrera eramanten dituzte Errenteriako Emakumeen Ahalduntzerako Eskolek. Elkarlanerako emakumeen espazio propioa dira eskolak: modu indibidualean, autonomia lortu eta norbere buruan konfiantza izateko, […]

Maiatzak 21: Kultur Aniztasunaren Mundu Eguna

ADN | Sareak | Solidarioa 2015-05-21 | 0

Gaurko egunez, maiatzak 21, Kultur Aniztasunaren Mundu Eguna ospatzen delako Errenteriako Udaleko Kultur aniztasuna, garapenerako lankidetza eta giza eskubideen zinegotzigoak igorritako oharra: 2002ko abenduan, Unescok, Hezkuntza, Zientzia eta kulturarako Nazio Batuen Erakundeak maiatzaren 21a Kultura Aniztasunaren Nazioarteko egun bezala aitortu zuen. Egun hau gure herrian dugun Jatorri eta Kultur Aniztasuna balioan jarri, onartu, aitortu, eta, […]

SOS Trintxerperi txekea ematen_800x450

Udal ordezkari politiko guztiek herritarrak zoriondu dituzte Trintxerperen aldeko hilabete solidarioagatik

ADN | Solidarioa 2014-04-16 | 0

Errenteriako Udaleko ordezkari politiko guztiek eskerrak eman nahi dizkiete, Trintxerpeko sutean kaltetutako familien aldeko hilabete solidarioan, modu batean edo bestean parte hartu duten herritar guztiei. Ekimena elkartasun keinu zoragarria izan dela iritzi diote eta “horrelako ekimen xume bezain garrantzitsuak ezinbestekoak direla beharrean daudenei elkartasuna adierazi eta haiekin solidario izateko; norberak bere esku dagoen ekarpen txiki […]

Errenteria solidarioaren agerraldia_800x450

Errenteria-Orereta Solidarioak 11.700 euro eman dizkio SOS Pasai Trintxerperi

ADN | Solidarioa 2014-04-11 | 0

Pasa den asteazkenean, hilak 9, Errenteria-Orereta Solidarioko kideak Udaletxeko arkupetan bildu ziren SOS Pasai Trintxerpe Plataformari 11.700 euroko balioa duen txekea entregatzeko. Kopurua herriko hainbat elkarte eta norbanakok martxoan zehar prestatutako ekintza eta diru-bilketatik jaso da. Izan ere, urtarrilean hasi ziren Trintxerpeko sutean kaltetutako familiei babesa emateko egitarau solidario bat prestatzen eta martxoa hautatu zuten […]

Tknika, Don Bosco, Oarsoaldea eta Udalaren arteko lankidetza hitzarmena_800x450

Santo Angel de la Guarda eraikina ekintzailetasunerako gune bilakatuko dute

ADN | Oarsoaldea 2014-04-07 | 0

Oarsoalde Garapen Agentziak, Tknikak, Don Boscok eta Errenteriako Udalak  sinatutako lankidetza hitzarmenaren arabera, Errenteriako Udalarena den Santo Angel de la Guarda eraikina prestakuntza eta ekintzailetasunerako gune bilakatuko da aurki. Julen Mendoza alkateak, Iñaki Mujika Tknikako zuzendariak eta Nicolas Sagarzazu Don Bosco Institutuaren zuzendariak adierazi zutenez, horren helburua eskualdeak Lanbide Heziketako ikasleen artean ekintzailetza sustatzea eta sortuko diren […]