Archive | Solidarioa

busti zaitez 2018-h

Errenteria Esklerosi Anizkoitzagatik bustiko da igandean

Kirola | Solidarioa 2018-07-03 | 0

Uztailaren 8an (igandea), beste urte batez, Esklerosi Anizkoitzagatik Busti Zaitez kanpaina ospatuko da Errenterian. Gizartea sentsibilizatzeko eta dirua lortzeko kanpaina hau Gipuzkoako beste 15 puntutan ere burutzen da. Esklerosi Anizkoitza Fundazioak, ADEMGI-ren laguntzarekin antolatutako jardunaldi solidario honen helburua da, gizartea sentsibilizatu eta gaixotasun neurologiko honek sortzen dituen arazoez informatzeaz gain, ADEMGI-k 2007ko maiatzean ireki zuen […]

Egin zaidazu bisita aurkezpena

Elkarbizitza ardatz duen ‘Egin zaidazu bisita’ abestia aurkeztu du Errenteriako Udalak herriko abeslarien kolaborazioarekin

Kultur aniztasuna | Kultura | Madalenak | Solidarioa 2018-06-27 | 0

Errenteriako Udalak Elkarbizitzaren aldeko apustuan, “Egin zaidazu bisita” abestia aurkeztu du, gaurtik aurrera entzungai izango den abestia, eta, hain juxtu, herrikoak diren ahotsak dituena. Hain zuzen ere, Leire Martínez (La Oreja de Van Gogh, Sony Music España etxearen kortesiaz), Jonatan Camacho (Sonakay), Mikel Markez, Asmae Barruz naiz Chinedu Phillipsek hartu dute parte abesti alai eta […]

Bizitu proiektua

Ostegunean zinema egokitua egongo da familia guztiarentzat: ‘Richard, Zikoina’ filma

Gazteria | Kultura | Solidarioa 2018-06-25 | 0

Juneren Hegoak eta Mindara Errenteriako elkarteek Bizitu proiektuaren bigarren saioa aukeztu dute. Proiektu honek familia osoarentzako zine saioak eskaini nahi ditu, zinearen baldintzak egokituz haur guztientzat. Hortaz, datorren ostegunean, ekainaren 28an, arratsaldeko 18:00etan Richard, Zikoina filma disfrutatzeko aukera egongo da Niessen Kulturgunean. Sarrera doan izango da eta parte hartzaileentzat sorpresak egoteaz gain, Eskuaire elkartea ere […]

maydayterraneo

Errenteriako Udalak Salvamento Marítimo Humanitario elkartea diruz lagundu du aurten ere errefuxiatuen auzia dela-eta

Kultur aniztasuna | Solidarioa 2018-06-22 | 0

Errenteriako Udalak Salvamento Marítimo Humanitario elkarteari 3.000 euroko ekarpena egin dio, hain zuzen ere, Maydayterraneo proiektuaren baitan Aita Mari itsasontzia Libiako kostan egon dadin aurtengo udan. Gerra eta gatazka egoeretatik (Siria, Libia, Egipto…) ihesean dauden pertsonek Mediterraneo itsasoa zeharkatzen dute Italia eta Greziako kostetara iristeko asmoz, euren bizitzak arriskuan jarrita. Salvamento Marítimo Humanitariok eta ProemAid […]

Armarria

Errefuxiatuen Nazioarteko Egunerako erakunde adierazpena: Aquarius ontzia eta errefuxiatuen harrera

Solidarioa 2018-06-19 | 0

Errefuxiatuen Nazioarteko Egunaren harira, Errenteriako Udalak honako hau adierazten du: Indarreko legediak dioenez, ihesi doazen pertsonak babestea instituzio publikoen betebeharra dela asumiturik eta partekaturik dago herrialde ugariren aldetik. Europar Batasunaren aldetik azken hamarkadan izandako politika neoliberal eta austeritarioek, gasolina bezala jokatu dute eta pobreen arteko gatazka sustatu, diskurtso eta ideologia xenofobo eta arrazistei bidea zabalduz […]

Juneren hegoak

Juneren Hegoak elkarteak bere lehen kirol eguna egingo du ekainaren 16an

Kirola | Solidarioa 2018-06-06 | 0

Gaur aurkeztu da Errenteriako Udaletxean datorren ekainaren 16an ospatuko den Juneren Hegoak Kirol Egunaren lehenengo edizioa, kirol-jardunaldi solidario bat, hain zuzen ere, non helduentzako eta txikientzako hainbat ekintza izango diren. Jardunaldiak helburu soziala dauka: haurren gaixotasun, heriotza edo dolu esperientzia bizitzean kalteberatasun egoeran dauden Gipuzkoako familiei laguntzea. Lehenengo ekintzak goizeko 11etan hasiko dira, Koldo Mitxelena […]

Preso politikoak gaur egungo Espainian

Adierazpen askatasunari buruzko bi mahai inguruk osatuko dute ‘Preso politikoak gaur egungo Espainian’ erakusketa

ADN | Kultura | Solidarioa 2018-05-15 | 0

Santiago Sierraren Preso politikoak gaur egungo Espainian erakusketa adierazpen askatasunari buruzko bi mahai inguruk osatuko dute. Bertan Garbiñe Biurrunek, Martxelo Otamendik, Mariano Ferrerrek, Dani Álvarezez y Lourdes Perezek parte hartuko dute. –Maiatzak 17, osteguna, 19:30etan, Garbiñe Biurrunen (Epailea) eta Martxelo Otamendiren (kazetaria) parte hartzearekin. Reina Aretoan. –Maiatzak 21, astelehena, 19:30etan, Mariano Ferrerren (kazetaria), Dani Álvarezen […]

20180321_181754

Atzerritartasun legearen inguruko informazioa eta aholkularitza eskaini saio ireki baten bidez datorren asteazkenean

Solidarioa 2018-03-22 | 0

Errenteriako Udalak antolaturik, nazioarteko arrazakeriaren eta xenofobiaren egunaren harira, atzerritartasun legearen inguruko informazio eta aholkularitza saio irekia egin zuten atzo, Xenpelar etxean. Eusko Jaurlaritzako Biltzen Integraziorako eta kulturen arteko Bizikidetzarako zerbitzuko abokatua den Mikel Mazkiaran izan zen; hau da, Aholku Sareko abokatua izango da, Atzerritartasunaren alorreko Euskal Zerbitzu Juridikoa. Saioan oinarrizko informazioak eman zituzten atzerritartasun […]

invitación_001

Jatorri atzerritarra duten etxeko langile emakumeen aldarrikapen festa egingo dute igandean Merkatuzarren

Kultur aniztasuna | Solidarioa 2018-03-09 | 0

Martxoaren 11n, igande honetan, jatorri atzerritarra duten etxeko langile diren emakumeen aldarrikapen festa egingo dute Errenteriako Merkatuzarren. SOS Arrazakeriako etxeko langileen kolektiboak antolatuta, sektore prekario horretan lan egiten duten bertako etxeko langileak, eta bereziki, atzerritarrak gonbidatu nahi dituzte festa horretara. Festa hau kasu askotan neurriz gaineko lan-baldintza eta bizitza sozialerako denbora urria duten emakumeen kolektibo […]