Gordailua | Solidarioa

udala_logoa

Udalaren oharra, Holokaustoaren Nazioarteko egunaren harira

Solidarioa 2017-01-27 | 0

Holokaustoaren Nazioarteko egunaren harira oharra kaleratu du Errenteriako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak: Gure elkartasuna agertu nahi diogu Frankismoaren krimenen aurkako kereilarako Euskal Plataformaren ekimenari, Holokaustoaren eta frankismoaren biktima guztiak gogoan izan eta aitortzeko, horien krimenak egun, oraindik ere, ikertu gabe jarraitzen dute eta.  

Urdaburu_4.etapa_Erromes_bidea

Errenteriako Biraren bigarren etapa egingo du bihar Urdaburuk

Kirola | Solidarioa 2017-01-20 | 0

Errenteriako Urdaburu Mendizale Elkarteak Errenteriako Biraren 2.etapa antolatu du urtarrilaren 21erako. Ibilaldia Goizuetako errepidetik, Argorri baserriaren parean, Artikutzako errepidean kokatzen den Uspuruko lepora izango da eta bidean Arranbideko zentralatik eta Añarbeko urtegiko bazterretatik igaroko da. Zeharkaldia denera 6 ordukoa izango da. Irteera 7,30etan izango da Zumardiko autobus geltokitik. Izena eman nahi dutenek gure elkartera jo […]

donanteak (2)

Hezurmuina donatzeari buruzko hitzaldia izango da datorren asteko larunbatean

Solidarioa 2017-01-19 | 0

Medula donazioei buruzko hitzaldia izango da urtarrilaren 28an Reyna aretoan, 10:00tan. Zenbait gaixotasun sendatzeko medula donazioak beharrezkoak dira eta donantea izatea oso teleteleerraza da. “Bi goizetan bizitza bat salbadu dezake edonork”, Lucia Elosegik esan duen gisan. Honakoak dira eman beharreko pausoak: Deitu 943007000 zenbakira edo idatzi infodmo@osakidetza.net helbidera. Sinatu donatzaile izateko paperak. Odol analisi sinple […]

ActoSolidario14Enero (2)

Larunbatean BodyPump koreografia solidarioa egingo da Galtzarabordan

Galtzaraborda | Kirola | Solidarioa 2017-01-09 | 0

Urtarrilaren 14an LesMills kirol elkarteak BodyPump 100 koreografiaren aurkezpen mundiala egingo du. Gipuzkoan, aurkezpen mundial hau egingo den toki bakarra, Errenteriako Galtzarabordako kiroldegia izango da, eta izaera solidarioa izango du, gainera. Errenteriako Udalak antolatuta, Gateway-ren kolaborazioarekin, eta Errenteriako Merkatua-ren, Fullgas-en eta Sergio Santos-en (entrenatzaile pertsonala) babesari esker, ekintza honetaz gozatzeko aukera izango da. Ekitaldiak bi […]

Bizitu kartela (2)

Printze txikia filma ikusi ahal izango da asteazkenean

Kultura | Solidarioa 2017-01-02 | 0

Juneren Hegoak eta Mindara Errenteriko elkarteek datorren 2017ko urtarrilaren 4an Bizitu proiektuaren lehenengo saioa eskainiko dute, arratsaldeko 17:30etan Niessen Kulturgunean “Printze Txikia” filmarekin. Bizituk familia osoarentzako zine saioak eskaini nahi ditu, zinearen baldintzak egokituz haur guztientzat. Sarrera doan izango da eta sorpresak ere egongo dira parte hartzaileentzat. Proiektu honen helburuak hauek dira: dibertsitate funtzionala duten […]

Lampedusa mosaikoa Agirre Lehendakariaren plazan

Harresirik gabeko lurraldea kolektiboak eta Oarsoirriak ekimenak oihalezko eskultura baten lanketa antolatu du

Bizitzeko espazioak | Solidarioa 2016-11-23 | 0

Oihalezko eskultura baten lanketa antolatu dute Harresirik gabeko lurraldea kolektiboak eta Oarsoirriak ekimenak. Jarduera larunbat honetan burutuko da, azaroaren 26an, 12:00tatik 14:00tara. Jarduera hau pertsonen migrazioaren gaiarekin loturik dago. Bertan, Oiartzun ibaiko zubi batetik zintzilikatuko den sare-gortina moduko bat sortuko da; migrazioa, ura, elkartasuna, babesa… Haur zein heldu, bertan parte hartuko dugunon artean osatuko da […]

retinosis pigmenaria

Retinosis Gipuzkoa Begisare-ren hitzaldia izango da datorren asteartean Errenterian

Bienestar social | Bizitzeko espazioak | Ongizatea | Solidarioa 2016-10-20 | 0

Retinosis Gipuzkoa Begisare-ren hitzaldia izango da datorren asteartean, urriaren 25ean, arratsaldeko 18.30etan. Errenteriako Reina Aretoan izango da.  Retinosis Gipuzkoa Begisarek Erretinosi Pigmentarioa, Ikusmen Murriztua eta “Ikusmen Murrizta Dut” bereizgarriaren inguruko solasaldia antolatu du Errenteriako Udalaren kolaborazioarekin. Jarduera honek gizarteari Ikusmen Murriztua zer den eta berau erakartzen duten gaixotasunen berri ematea du helburu. Bidenabar, errealitate hau […]

Altzaquillo

Emanaldi solidarioa antolatu du Aljarafek, “Altzaquillo” fusio ikuskizunarekin

Kultura | Solidarioa 2016-10-15 | 0

Aljarafe Andaluziako Kultura Zentroak antotatuta, Altzaquillo, euskal dantza eta flamenkoa fusionatzen dituen ikuskizuna izango da bihar, hilak 16,  Koldo Mitxelena ikastetxeko patioan, 12:00etan. Gonzalo Galan Aljarafe elkarteko lehendakariak jakinarazi du “emanaldi berezia” izango dela, gainera: “sarrera doakoa izango bada ere, bertan jasotako dirua, haurren gaitz onkologiko eta larrien ikerketa sustatzeko lan egiten duen Super H […]

ane eta piratak

Larunbat honetan ospatuko da Juneren Hegoak eguna

Gazteria | Hezkuntza | Solidarioa 2016-10-11 | 0

Larunbat honetan, urriaren 15ean, Juneren Hegoak eguna ospatuko da. Lehendakari Agirre plazan izango dira ekitaldiak, goizeko 11:00tan hasita.  Txikienek, eskulanak egiteko aukera izango dute bertan, baita gaztelu puzgarritan jauzika ibiltzekoa ere. 16:30ean Martinbertso eta Ane Pirata izango dira bertan eta 18:00tan Zumba fitness saioa. Helduagoek ere izango dute zer egina. 13:30ean Kalu eta Javier Delgado […]