Gordailua | Agustinak

Auzoak herri txikiak dira, pertsonok elkarrekin bizi eta elkar topatzen ditugun espazio komunak Errenteria barruan. Horregatik axola zaigu hainbeste auzoen iritzia, horregatik du auzo bakoitzak bere espazioa plataforma komunikatibo honetan.

Dokumentuak:

Albisteak

KonpostaGuneErrent300x168

Maiatzaren 18an izango da konpostaje-guneetako hurrengo jarraipen-bisita

Agustinak | Alaberga | Fanderia | Gaztaño | Ingurumena | Jasangarritasuna 2017-05-16 | 0

Ostegunean, maiatzak 18, Errenterian kokatutako auzo-konposta egiteko guneetara hileroko jarraipen-bisita egingo du Udalak. Lanok Errenteriako Udalak bultzatutako konpostaje-programaren baitan kokatzen dira eta, bertan parte hartzen duten herritarrei, dela auzokonposta egiten nola etxeko konposta egiten, zaborraren tasan %30eko hobaria aplikatzen zaie. Ikuskaritza-lanak gauzatzen dituen lantaldeko kideak 15:00etan abiatuko dira Fanderiako gunetik eta, aurreko jarraipen-bisiten antzera, honakoa […]

Arramendi

Herritarrek erabakiko dute Arramendi parkearen etorkizuna

Agustinak | Gaztaño | Hiri antolamendua | Partehartzea | Pontika 2017-05-12 | 0

Arramendi parke bat baino gehiago da, horregatik hartu zuen Udalak Legegintzaldi Planean berau birdefinitu era erabilera hobetzeko konpromisoa. Herriarentzat berebiziko garrantzia duen gunea izanik, tokiko gobernuak herritarrekin jardun nahi du zehaztapena gauzatzeko garaian eta horregatik jarri du abian parte-hartze prozesua, eta horregatik animatu nahi ditu herritarrak beraien ekarpenak bertan egitera. Arramendi eremu librea da eta […]

argiztapena4

Lau auzotako argiteria berritu du Udalak

Agustinak | Alaberga | Ingurumena | Kaputxinoak 2017-03-23 | 0

Udaletxeak Errenteriako Hirigune Historikoan eta Alaberga Goikoa, Kaputxinoak eta Agustinak auzoetako argiteria publikoan argiztapena hobetzeko eta energia kontsumoa murrizteko, argiztapen-sistema adimenduna hornitzea eta muntatzeko kontratuaren lizitazioa bideratu du. Jardueraren helburua argiteria publikoan energia elektrikoaren kontsumoa murriztea da, eta horretarako gaur egun dauden argiak aldatu eta horien ordez LED teknologia duten argi berriak jarriko dira. Gainera, […]

fanderia pasoa

Fanderiako kirol gunea libreagoa eta irisgarriagoa izango da hemendik aurrera

Agustinak | Fanderia | Kirola 2017-02-18 | 0

  Fanderiako kirol instalakuntzetan aldaketa nabarmena egingo da hurrengo egunetan. Dagoenekoa hasi dira bidegorria eta futbol zelaiak bereizten zituen hesia eraisten eta Agustinekin lotzen duen igogailurako zuzeneko pasabidea eraikiko da laster. Gainera,  entrenamendu eta lehiaketa ofizialak egiten ez diren bitartean futbol-7ko zelaia erabilera libreko espazio publiko gisa birgaitzeko lanak aste honetan hasi dira. Lan horiekin […]

KonpostaGuneErrent300x168

Auzo-konpostaguneetako ikuskaritza izango da urtarrilaren 31n

Agustinak | Alaberga | Fanderia | Gaztaño | Ingurumena | Jasangarritasuna 2017-01-27 | 0

Hurrengo asteartean, urtarrilak 31, Errenterian kokatutako auzo-konposta egiteko guneetara 10. jarraipen-bisita egingo du Udalak. Ikuskaritza-lanak gauzatzen dituen lantaldeko kideak 14:00etan abiatuko dira Fanderiako gunetik eta, aurreko aldietan egindako moduan, honakoa izango da ibilbidea: Fanderia, Agustinak, Gaztaño eta Alaberga. Jarraipen-bisita hau erabiltzaileek izan ditzaketen zalantzak eta kezkak argitzeko ere baliatu nahi du lantaldeak. Erabiltzaileren batek ikuskaritzako […]