Hurrengo asteartean Errenterian kokatutako auzo-konposta egiteko guneetara hileroko jarraipen-bisita egingo du Udalak. Lanok Errenteriako Udalak bultzatutako konpostaje-programaren baitan kokatzen dira eta, bertan parte hartzen duten herritarrei, dela auzokonposta egiten nola etxeko konposta egiten, hobaria aplikatzen zaie beraien zabor-tasan. Programa honetan parte hartzen duten familien inplikazioari esker, euren etxebizitzetan sortzen diren hondakin organikoak hirian bertan kudeatzen […]
