Gordailua | Alaberga

Auzoak herri txikiak dira, pertsonok elkarrekin bizi eta elkar topatzen ditugun espazio komunak Errenteria barruan. Horregatik axola zaigu hainbeste auzoen iritzia, horregatik du auzo bakoitzak bere espazioa plataforma komunikatibo honetan.

Dokumentuak:

Albisteak

KonpostaGuneErrent300x168

Alabergako gunetik konposta aterako dute bihar bertako familiek

Alaberga | Ingurumena | Jasangarritasuna 2017-05-02 | 0

Alabergako konpostaje-gunean ari diren familiek bere biohondakinak konpostatzen ibili dira azken bi urteotan eta, orain, bertan isuritako materia organikoa, ongarri bihurtuta, atera egingo dute lorategian, baratzean edo etxeko lorontzietan erabiltzeko. Aurreko astean Gaztañon egin bezala, 700 litrotako konpostaje-kutxa husteko Udalaren aholkularitza-zerbitzu teknikoaren laguntza izango dute bertaratzen diren familiek, eta bide batez, ateratako konposta nola bahetu […]

autobusa

Lurraldebusek linea berria izango du Errenteriatik ospitaletara

Alaberga | Beraun | Fanderia | Gabierrota | Galtzaraborda | Igantzi | Kaputxinoak | Lartzabal | Pontika 2017-03-31 | 0

Udalak jakinarazten du Lurraldebusek laster aldaketak egingo dituela ospitaletarako garraio publikoko lineetan, eta gure herrian eragina izango dutela. Udalak eskatu zionez Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzari estaldura handiagoa emateko ospitaletarako zerbitzuari, ibilbide hori luzatzeko eta hobetzeko, aldaketa honek eskaera horri erantzuten dio neurri batean. Eskatu genuena izan zen ospitaletarako estaldura zuzena ematea, batetik, zerbitzua udalerriaren mendebaldera […]

argiztapena4

Lau auzotako argiteria berritu du Udalak

Agustinak | Alaberga | Ingurumena | Kaputxinoak 2017-03-23 | 0

Udaletxeak Errenteriako Hirigune Historikoan eta Alaberga Goikoa, Kaputxinoak eta Agustinak auzoetako argiteria publikoan argiztapena hobetzeko eta energia kontsumoa murrizteko, argiztapen-sistema adimenduna hornitzea eta muntatzeko kontratuaren lizitazioa bideratu du. Jardueraren helburua argiteria publikoan energia elektrikoaren kontsumoa murriztea da, eta horretarako gaur egun dauden argiak aldatu eta horien ordez LED teknologia duten argi berriak jarriko dira. Gainera, […]