Gordailua | Alaberga

Auzoak herri txikiak dira, pertsonok elkarrekin bizi eta elkar topatzen ditugun espazio komunak Errenteria barruan. Horregatik axola zaigu hainbeste auzoen iritzia, horregatik du auzo bakoitzak bere espazioa plataforma komunikatibo honetan.

Dokumentuak:

Albisteak

Txistulari Banda_800x450

Txistulariak Alabergara joango dira igandean

Alaberga | Kultura 2014-04-25 | 0

Udal Txistulari Taldea, Xabier Vesga zuzendari dela, Alabergako kaleetan zehar ibiliko da igandean, hilak 27, 9:00etatik aurrera. Ibilbidean Jose Ignazio Ansorenaren Lander eta herri doinua den Larraitz zortzikoak joko  dituzte.  

Alabergarako sarbidea_800x450

Nafarroa biribilgunetik Alabergarako sarbidea moztuta egongo da hilaren 23tik 25era

Alaberga | Mugikortasuna 2014-04-15 | 0

Datorren asteartean, hilak 22, saneamenduaren berrikuntzari erantzun, merkataritza sustatu, mugikortasuna hobetu eta peatonalizazio posible bati erantzungo dioten lanak jarriko dira martxan, Trafiko departamentutik adierazi dutenez. Aurrez, Nafarroa biribilgunetik Alaberga auzorako sarbidea aldatu beharra dago. Hala, apirilaren 23, 24 eta 25ean, Alabergako sarrera eta irteera trafikoarentzako itxita egongo dira. Bide honen erabiltzaileei, irteteko, Ikutza Kortsarioa kalea […]

Alazne Korta, concejal de Patrimonio y Jon Txasko concejal de Tráfico

Errenteriako udalak alokairuan eta lagapenean dituen garajeen prezioak jaistea erabaki du

Alaberga | Erdigunea | Fanderia | Galtzaraborda | Kaputxinoak | Mugikortasuna 2014-04-03 | 0

  Oinezkoek zein ibilgailuek espazio publikoa erabiltzeko gero eta demanda handiagoa egiten dutela kontuan hartuta, eta gure herrian ondasun nahikoa urria den baliabide hori hobeto erabiltzeko kudeaketa eraginkor eta iraunkorra gauzatu behar dela ikusirik, gobernu taldeak beharrezkotzat jo du hainbat aldaketa egitea Errenteria Garatuz udal sozietateak kudeatzen dituen garajeen gainean ezarritako prezioei dagokienez. Kontuan hartuta […]

Imagen 005

Alabergako Auzo Batzar irekian egon ziren atzo udal ordezkariak

Alaberga | Partehartzea 2014-03-18 | 0

Atzo, hilak 17, egin zuten Alabergako Auzo Batzar irekia. 35 bizilagun inguru izan ziren bertan eta eurekin batera, Udalaren izenean, Julen Mendoza alkateak eta Luisma Diez, Hirigintza zinegotziak hartu zuten parte. Beste kontu batzuren artean, 2011n egindako batzarrean jasotako eskaeren egoera zein den adierazi zuten udal ordezkariek. Halaber, auzozain polizia eredu berria azaltzearekin batera, Alaberga […]

Auzo Batzarrak

Alaberga, Gaztaño, Iztieta eta Zentroko Auzo Batzarrak izango dira datorren astean

Alaberga | Auzoak | Auzoetako batzarrak | Erdigunea | Gaztaño | Iztieta | Partehartzea 2014-03-14 | 0

Alabergako bilerarekin ekingo diote Auzo Batzarren hirugarren asteari astelehenean, martxoak 17, auzo elkartean. Asteartean Gaztañokoa izango da, Bukagaitz elkartean eta asteazkenean Iztietakoa, auzo elkartaren egoitzan. Zentrokoa izango da azkena, hilaren 20an, ostegunean, Reina aretoan. Batzar guztiak 19,00etatik 20,30era izango dira. Helburua da herritarrei jakinaraztea 2011n jasotako eskaera haien egoera zein den, eta, horretaz gain, auzozain […]