Archive | Beraun

Auzoak herri txikiak dira, pertsonok elkarrekin bizi eta elkar topatzen ditugun espazio komunak Errenteria barruan. Horregatik axola zaigu hainbeste auzoen iritzia, horregatik du auzo bakoitzak bere espazioa plataforma komunikatibo honetan.

Dokumentuak:

Albisteak

20180327_092954

Beraun kaleko lanek trafiko aldaketak eragingo dituzte datozen hiru asteetan

Beraun 2018-03-28 | 0

Aste honetan Beraun kalean hasitako lanak hiru astez luzatuko dira, eta honenbestez denbora horretan errepideko trafikoan eragina nabarmena izango da. Hain zuzen ere, bi norabideko trafikoa duen kalean semaforo sistema ezarri da eta errail erabilgarri bakarra dagoenez ibilgailuen pasatzea argi seinaleen bidez trafikoa arautuko dutela. Lan hauek aire bidezko argindar lineak lurperatzeko lanak dira; hau […]

ludotekak-inauteriak 2018-kartela

Ludotekek ere ofizioen inauteria ospatuko dute

Agustinak | Beraun | Gazteria | Inauteriak | Kultura 2018-02-08 | 0

Aurten Errenteriako udal ludotekek inauteriak ospatuko dituzte hainbat ekintza sortuz ofizioen gaiaren inguruan, izan ere, herrirako aukeratutako gaia ofizioetan oinarritutako inauteria izan da. Astelehenean, hilaren 12an, egingo dituzte ekintzak. 6-12 urte bitarteko haurrei bideratutako ekintzak dira. Parte hartu nahi duten haurrek, Beraun edo Markolako ludoteketara gerturatu beharko dute otsailaren 12an, 17:00-19:00 bitarte. Ekintza doakoa izango […]

Zakarrontzi berziklagarriak 2

Hiri mantenuko zenbait lan egin dituzte urtarrilean

Auzoak | Beraun | Hiri Mantenua | Iztieta | Kaputxinoak 2018-01-31 | 0

Hiri mantenuko zenbait lan egin dituzte urtarrilean zehar herriko hainbat tokitan, udalak jakinarazi duenez. Besteak beste, hauek dira egindako lanetako batzuk: – Beraungo anbulategiaren atzean arrapala egin dute Beraun kalearen eta Esnabide kalearen arteko irisgarritasuna bermatzeko. – Kaputxinos auzoan baranda bat konpondu dute bizilagunek eginiko eskaerari erantzunez. – Auzoetan, zaborra gaika biltzeko zakarrontziak jartzen ari […]

_DSC0003

Beraunen igogailuak jartzeko proiektuan lanean hasiak dira

Auzoak | Beraun | Mugikortasun plana | Mugikortasuna | Plan estrategikoa 2017-11-16 | 0

Beraungo auzoa elkar-lotzeko eta irisgarritasuna hobetzeko igogailuak jartzeko proiektua lantzen hasia da udala, dagoeneko. 2018rako aurrekontuetan 700.000€ko aurrekontua dago aurreikusita. Beraungo auzoari zerbitzua emango dio eta ardatz berri bat sortuko du, udalak jakinarazi duenez. Irisgarritasuna udalaren lan ildo garrantzitsuenetakoa izan da 2012an Plan Estrategikoa egin zenez geroztik; hain zuzen, Irisgarritasun Planak bultzada berria jaso zuen […]

portada

Beraungo Pablo Sorozabal parkeko haurrentzako joko gunea berritu eta estali dute

Auzoak | Beraun | Bizitzeko espazioak | Hiri Mantenua 2017-10-19 | 0

Beraungo Pablo Sorozabal parkean haurrentzako joko gunea berritu eta estali du Errenteriako Udalak. “Auzoak eragile garrantzitsuak dira herriarentzako, eta auzoetako bizitza indartzeko, auzo biziak izan daitezen, garrantzitsua da haietan azpiegitura egokiak sortzea, eta auzotarrak elkarrekin egoteko aukera izan dezaten guneak edukitzea”, ohar batean jakinarazi duenez. Horrez gain, auzoan ez zegoen haurrentzako joko gune estalirik, eguraldi […]

igerilekuak_galtzaraborda

Inbertsioak eta birgaitze lanak egin dituzte Errenteriako kirol instalazioetan

Beraun | Fanderia | Galtzaraborda | Kirola 2017-10-16 | 0

Udan, geldialdi teknikoek iraun duten bitartean, inbertsio batzuk egin dituzte Galtzarabordako kiroldegiko eta Fanderiako igerilekuetako kirol instalazioetan, kirol materiala erosi eta instalazioak birgaitzeko. Horrela jakinarazi du udaleko Kirol sailak. Hori horrela, bi instalazioetan bi igerilekuen arazketa sistemaren zama iragazleduna kendu eta beira-materiala jarri dute, lehengo hondarrezko sistema aldatuz. Guztira 35.000.euroko inbertsioa egin dute. Fanderiako igerilekuan […]

IMG_20171004_113634_370

Programazioan berrikuntzak eta ordutegi zabalagoa izango dituzte Bizarain bibliotekan

Beraun | Hezkuntza | Kategoria gabe | Kultura 2017-10-04 | 0

Udal Bibliotekak Bizarain ikastolako bibliotekan antolatutako ekintzak aurkeztu dituzte. 2017-2018 ikasturterako berrikuntza ugari izango dira Beraunen, Bizarain Ikastolan kokatuta dagoen bibliotekan. Batetik, aurreko ikasturtean baino ordutegi zabalagoa izango duela nabarmendu dute. Bestetik, liburutegirako prestatutako programazioan txertatu duten erakusketa azpimarratu dute, beste berrikuntza batzuekin batera. Berrikuntza horiek guztiak prentsaurrekoan azaldu dituzte Garazi Lopez de Etxezarreta bibliotekaz […]

Txistulari Banda

Txistulari bandak musikaz beteko ditu iraileko asteburuak

Agustinak | Beraun | Erdigunea | Kultura 2017-09-08 | 0

Irailean ere txistulari bandak herriko kale ezberdinak musikaz beteko ditu, hauek izango dira, hain zuzen ere, eskainiko dituzten emanaldiak: – Irailak   10, Diana 9:00etatik aurrera Beraun auzoan, honako zortzikoak joaz: Batelarien Zortzikoa Pablo Sorozabal Mariezkurrena; Estropadetako Zortzikoa  Jose Ignazio Ansorena Miner. – Irailak 17,  Diana 9:00etatik aurrera Agustinak auzoan honako zortzikoak joaz: 11. Zortzikoa Ezezaguna; 12.Zortzikoa Ezezaguna. – Irailak […]

Topa_irudia

Topa musikalak dakartza Atlantikaldiak auzoetara

Atlantikaldia | Beraun | Fanderia | Kaputxinoak | Kultura 2017-08-30 | 0

Atlantikaldiaren laugarren edizioa hasteko 3 aste falta denean, jaialdia Errenteriako auzoetara zabaldu eta motorrak berotzea du helburu antolakuntzak.  Horretarako, herriko hiru auzoetan kontzertuak antolatu dituzte, Topa Musikalak izenburupean, Menpe Produkzioak elkartearekin batera. Lehendabizikoak Undercover taldea izango du protagonista, Fanderiako Dolores Ibarruri zumardian. Larunbatean izango da hori, hilak 2. Irailaren 9an izango da hurrengoa. Kasu honetan, Kaputxinoetako Basanoaga kalera iritsiko […]