Gordailua | Beraun

Auzoak herri txikiak dira, pertsonok elkarrekin bizi eta elkar topatzen ditugun espazio komunak Errenteria barruan. Horregatik axola zaigu hainbeste auzoen iritzia, horregatik du auzo bakoitzak bere espazioa plataforma komunikatibo honetan.

Dokumentuak:

Albisteak

udala_logoa

Bihar hasiko dira Pablo Sorozabal plazako parkea estaltzeko lanak

Beraun | Hiri Mantenua 2017-05-29 | 0

Bizilagunek egindako eskaerari erantzuna emateko, hau da, jolas gune estaliak izatea haurrek eguraldi txarra dagoenean ere jolasteko lekuak izan ditzaten, Pablo Sorozabal plazako haurrentzako parkea estaliko da. Lanak bihar hasiko dira eta, ondorioz, aurrerago parkea jendearentzat parkea itxi egingo da. Lanak 11 astetan bukatzea aurreikusten da.

autobusa

Lurraldebusek linea berria izango du Errenteriatik ospitaletara

Alaberga | Beraun | Fanderia | Gabierrota | Galtzaraborda | Igantzi | Kaputxinoak | Lartzabal | Pontika 2017-03-31 | 0

Udalak jakinarazten du Lurraldebusek laster aldaketak egingo dituela ospitaletarako garraio publikoko lineetan, eta gure herrian eragina izango dutela. Udalak eskatu zionez Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzari estaldura handiagoa emateko ospitaletarako zerbitzuari, ibilbide hori luzatzeko eta hobetzeko, aldaketa honek eskaera horri erantzuten dio neurri batean. Eskatu genuena izan zen ospitaletarako estaldura zuzena ematea, batetik, zerbitzua udalerriaren mendebaldera […]

TouringEtorbidea_5

Hainbat auzotan mantentze lanak egin ditu Udalak

Beraun | Fanderia | Hiri Mantenua 2017-03-30 | 0

Hiri mantenuko langileek Urdaburu kaleako aurreko espaloia eta instalakuntzak berritu dituzte eta Kaputxinos auzoaren margoketa lanekin ere badihardute. Azkeneko asteetan, hiri mantenuko langileak irisgarritasuna bermatzeko obrak burutzen ari dira. Azkeneko lanen artean daude Touring etorbidean eta Elias Salaberria 12 aurrean egindakoak.  

Bizarain_1

Honako mantenu lanak egin ditu Udalak azken bi astetan

Beraun | Gaztaño | Hiri Mantenua | Iztieta 2017-03-17 | 0

Errenteriako Udalak zenbait lan egin ditu azken bi astetan. Bizarain ikastetxea margotu da eta baita Fuentepelayoko izkila ere Versalles kalean ere egin dira margoketa lanak Monja Agustindarren etorbidean irisgarritasuna bermatzeko bi lan egin dira Iztietako Diputazio plazan landare berriak landatu dira Gaztañoko farolak margotzen ari dira eta baita auzo bereko topoko pasabidea ere konpondu da

María_García_eta_Julen_Mendoza_01

Maria Garciak ehun urte bete ditu

Beraun | Ongizatea 2017-03-14 | 0

Maria Garcia Garciak ehun urte bete zituen joan zen igandean. Ohi bezala, Julen Mendoza alkateak bisita egin zion eta lore sorta bat oparitu. Hain luzaroan bizitzeko sekretua ondo jatea eta lan asko egitea dela dio. Villalba de Adaja (Valladolid, Espainia) da bere jaioterria, 1917ko martxoaren 12an jaio zen. Egun Beraunen bizi da. 1936ko hasieran Madrilera […]

Zebra bidea1

Kaputxinos eta Beraun auzoetan mantenu lanak egiten ari dira

Beraun | Hiri Mantenua | Kaputxinoak 2017-02-10 | 0

Kaputxinos eta Beraunen zenbait mantenu lan burutu dira azkenaldian.  Igeltseroek irisgarritasuna bermatzeko  obrak egin egin dituzte. Margolariek Kaputxinos  auzoa margotzen dihardute eguraldi ona egiten duenean eta txarra egiten duenetan Bizarain ikastola barrukaldetik margotzen ari dira. Honakoak dira orain arte irisgarritasuna bermatzeko egin diren obrak: Irumugarrieta kalean, 10 portalaren aurreko zebra bidea Muruamendi kalean, 12 portalaren […]

loreak horiak

Errenteria lorez eta zuhaitzez apaintzen ari dira

Agustinak | Alaberga | Beraun | Bizitzeko espazioak | Erdigunea | Fanderia | Gabierrota | Galtzaraborda | Gaztaño | Hiri Mantenua | Igantzi | Ingurumena | Iztieta | Kaputxinoak | Lartzabal | Olibet-Ugarritze | Pontika | Zamalbide 2016-12-02 | 0

Hiri batek bietatik behar du, azaletik eta mamitik eta horretan lorek herriari dakarkioten kolorea ezin ukatu. Azken astetean 4000 loretik gora jarri dituzte Udaleko langileek. Honako zazpi lekutan ikusi daitezke lan honen emaitzak: Matxaingo biribilgunean, Xenpelar plazan, Monfragueko biribilgunean, Musika plazan, Biteriko sarreran, Zumardiko iturrian eta Tulleko biribilgunean. Jartzea, ordea, ez da aski; lorea erraz […]

gracia eta legorburu

Beraun, Galtzaraborda eta Iztietan birziklatzeko poltsak jasotzeko makinak jarri ditu Udalak

Beraun | Galtzaraborda | Ingurumena | Iztieta 2016-11-24 | 0

Birziklatzeko poltsak jasotzeko makinak jarri ditu Udalak Beraun, Galtzaraborda eta Iztietan. Udaletxeko harreran jasotzen ziren orain arte, baina orain auzo horietan ere jaso ahal izango dira. Biztanleria zabala eta lur aldapatsua duten auzootan asko erraztuko da birziklatu nahi dutenen zeregina. 2017an zehar beste auzo batzuetan ere jarriko dira makinak ziurrenik. Makinak erabiltzeko, 5. kontenedorea erabiltzeko […]

20161026_110907

Liburutegien eskaintza modernizatu eta zabalduko da

Beraun | Erdigunea | Hezkuntza 2016-10-26 | 0

Liburutegien presentzia areagotu eta ulermena errazteko zenbait argitalpen egin ditu Udalak. Bost markagailu eta bi diptiko argitaratu dira. Liburutegietako programa eta ekintzak zehazten dira bertan. Bestalde, irakurleekin whatsapp bidez kontaktuan jartzeko zerbitzua ere martxan jarriko dute azaroan. Izena eman nahi duenak bere izen-abizenak eta NAN zenbakia bidali beahrko ditu 647673451 zenbakira. Irakurketa errazeko taldea ere […]