Archive | Erdigunea

Auzoak herri txikiak dira, pertsonok elkarrekin bizi eta elkar topatzen ditugun espazio komunak Errenteria barruan. Horregatik axola zaigu hainbeste auzoen iritzia, horregatik du auzo bakoitzak bere espazioa plataforma komunikatibo honetan.

Dokumentuak:

Albisteak

DSC_0857

Autobus batek kultura digitala sustatuko du astebetez, gazte eta hezitzaileak mundu digitalerako prestatzeko xedez

Erdigunea | IKT 2018-04-13 | 0

Itziar Ostolaza Errenteriako eta Denis Itxaso Kutura eta Gazteriaren Diputatuak Gazteria zinegotziak Errenterian apirilak 13tik 18ra arte egingo den Kultura Digitalaren astea aurkeztu dute eta Foru Plazan jarri den autobusa bisitatu dute. Gipuzkoako Foru Aldundiko Haur eta Gazteen Sustapen Zerbitzuak, Eibar, Tolosa, Ordizia, Errenteria eta Arrasateko udalekin eta Kode Eskolarekin elkarlanean, lurraldeko haur, nerabe, gazte, […]

Niesseneko aparkalekua

24 orduko 30 bonu eskainiko dira Niesseneko lurpeko aparkalekurako

Erdigunea | Iztieta | Olibet-Ugarritze 2018-04-13 | 0

Datorren astelehenetik apirilaren 25era arte eskatu ahal izango dira Niesseneko lurpeko aparkalekurako bonuak. Guztira, eskainiko dira 24 orduko 30 plaza, hilean 75 eurotan. Bonu bakoitzak hilabeterako balio du, baina berritu daiteke, eta hileroko bat ordaindu beharko da fidantza gisa. Kale hauetan erroldatutakoen eskaerek lehentasuna izango dute: Nafarroa hiribidea: 26-32 arteko atari bikoitiak, eta 59-79 arteko […]

IMG_2852

Errenteriako Udalak herritar guztiak deitu ditu historia-ondarea babestera

Erdigunea 2017-10-27 | 0

Errenteriako Udalak jakin duenez, Foru Plazako etxaurre baten konponketa lanak egiten ari zirela, bertan zegoen armarria kolpatu eta desagerrarazi dute. Udalak Santxoenea 23 eraikineko jabeei obra-baimena eman zien etxaurrean konponketa zehatzak egiteko, paretako zati batzuk kalera erortzeko arriskua zegoelakoan. Baimenaren baldintzetan adierazita zegoen eraikin hori “Alde Zaharra Zaharberritzeko Plan Berezia”-k barne hartzen duen babestutako esparruaren […]

Txistulari Banda

Txistulari bandak musikaz beteko ditu iraileko asteburuak

Agustinak | Beraun | Erdigunea | Kultura 2017-09-08 | 0

Irailean ere txistulari bandak herriko kale ezberdinak musikaz beteko ditu, hauek izango dira, hain zuzen ere, eskainiko dituzten emanaldiak: – Irailak   10, Diana 9:00etatik aurrera Beraun auzoan, honako zortzikoak joaz: Batelarien Zortzikoa Pablo Sorozabal Mariezkurrena; Estropadetako Zortzikoa  Jose Ignazio Ansorena Miner. – Irailak 17,  Diana 9:00etatik aurrera Agustinak auzoan honako zortzikoak joaz: 11. Zortzikoa Ezezaguna; 12.Zortzikoa Ezezaguna. – Irailak […]

Madalen kalea 23

Lanak Madalen kaleko 23 zenbakian

Erdigunea 2017-08-29 | 0

Datorren astelehenean, irailak 4, Madalen kaleko 23 zenbakian dagoen eraikina botatzeko lanak hasiko dira eta aste horretan zehar ekingo diete lan delikatuenei, teilatua eraitsiko dute, etxe-aurrea, etab. Hori dela-eta, aste horretan, lanak burutzen diren ordutegian, kalea itxita egongo da eraikinaren aurrean oinezkoentzat. Beraz, 28, 30 eta 32 zenbakietara eta Xenpelar Etxera iristeko lanetako langile batek […]

alde zaharra

Aste Santuan herria hobeto ezagutzeko ‘Errenteriako 5 ateen bila’ eta ‘Bidaia Manchester’ jarduera antolatu dituzte

Bizitzeko espazioak | Erdigunea | Gazteria 2017-04-03 | 0

Errenteriako Udalak eskaintzen du doako bisita gidatuak egiteko aukera. Errenteriako 5 ateen bila eta Bidaia Manchester txikira. Errenteria industrialaren historia bisitak prestatu dituzte herriaren gune historikoa eta iragan industriala ezagutzera emateko asmoz. Bisita hauek 5-14 urte bitarteko haurrak dituzten familiei dago bideratua. Hain zuzen ere,  Errenteriako 5 ateen bila izenaren pean pista joko bat bildu du, gune […]