Gordailua | Erdigunea

Auzoak herri txikiak dira, pertsonok elkarrekin bizi eta elkar topatzen ditugun espazio komunak Errenteria barruan. Horregatik axola zaigu hainbeste auzoen iritzia, horregatik du auzo bakoitzak bere espazioa plataforma komunikatibo honetan.

Dokumentuak:

Albisteak

Txistulari-Banda-300x2251

Erdigunetik ibiliko dira txistulariak igandean

Erdigunea 2014-04-04 | 0

Udal Txistulari Taldea, Xabier Vesga zuzendari dela, Erdigunean barrena ibiliko da igande goizean, hilak 6, 9:00etatik aurrera. Ibilbidean Santiago Irigoienen Karrikaz karrika eta Karrilen estropada doinuak joko dituzte.

Alazne Korta, concejal de Patrimonio y Jon Txasko concejal de Tráfico

Errenteriako udalak alokairuan eta lagapenean dituen garajeen prezioak jaistea erabaki du

Alaberga | Erdigunea | Fanderia | Galtzaraborda | Kaputxinoak | Mugikortasuna 2014-04-03 | 0

  Oinezkoek zein ibilgailuek espazio publikoa erabiltzeko gero eta demanda handiagoa egiten dutela kontuan hartuta, eta gure herrian ondasun nahikoa urria den baliabide hori hobeto erabiltzeko kudeaketa eraginkor eta iraunkorra gauzatu behar dela ikusirik, gobernu taldeak beharrezkotzat jo du hainbat aldaketa egitea Errenteria Garatuz udal sozietateak kudeatzen dituen garajeen gainean ezarritako prezioei dagokienez. Kontuan hartuta […]

Imagen 004

100 bizilagunetik gora bildu zen atzo, Zentroko Auzo Batzarrean

ADN | Erdigunea | Kategoria gabe 2014-03-21 | 0

2011n jasotako eskaeren egoeraren berri emateko eta herriko auzoei, oro har, eragiten dieten beste hainbat kontu azaltzeko, atzo, hilak 20, Julen Mendoza alkatea, Luisma Diez Hirigintza zinegotzia eta Jon Txasko Trafiko zinegotzia Reina aretoan izan ziren. 100 lagunetik gora bildu zen batzarrean. Auzozain polizia eredu berria ere azaldu zieten bertaratutakoei eta Erdiguneari dagozkion auzozainetako bi […]

Auzo Batzarrak

Alaberga, Gaztaño, Iztieta eta Zentroko Auzo Batzarrak izango dira datorren astean

Alaberga | Auzoak | Auzoetako batzarrak | Erdigunea | Gaztaño | Iztieta | Partehartzea 2014-03-14 | 0

Alabergako bilerarekin ekingo diote Auzo Batzarren hirugarren asteari astelehenean, martxoak 17, auzo elkartean. Asteartean Gaztañokoa izango da, Bukagaitz elkartean eta asteazkenean Iztietakoa, auzo elkartaren egoitzan. Zentrokoa izango da azkena, hilaren 20an, ostegunean, Reina aretoan. Batzar guztiak 19,00etatik 20,30era izango dira. Helburua da herritarrei jakinaraztea 2011n jasotako eskaera haien egoera zein den, eta, horretaz gain, auzozain […]

mercadillo

Bigarren eskuko azoka egongo da igandean

Erdigunea | Jasangarritasuna 2014-03-14 | 0

Hilero hirugarren igandean ohikoa den bezala, martxoaren 16an, goizean, Zumardian instalatuko den bigarren eskuko gauzen azokaz gozatzeko aukera izango da. Azoka horretan artikulu ugari aurkitu ahal izango dira, hala nola jantziak, jostailuak, liburuak, dekoraziorako elementuak eta bildumazaleentzako antzinako piezak. Gamon zumardia berriro ere duela hainbat urte Errenterian arrakasta handiz egiten ari den ekimen honen eszenatoki […]