Gordailua | Gaztaño

Auzoak herri txikiak dira, pertsonok elkarrekin bizi eta elkar topatzen ditugun espazio komunak Errenteria barruan. Horregatik axola zaigu hainbeste auzoen iritzia, horregatik du auzo bakoitzak bere espazioa plataforma komunikatibo honetan.

Dokumentuak:

Albisteak

KonpostaGuneErrent300x168

Auzo-konpostaguneetako ikuskaritza izango da urtarrilaren 31n

Agustinak | Alaberga | Fanderia | Gaztaño | Ingurumena | Jasangarritasuna 2017-01-27 | 0

Hurrengo asteartean, urtarrilak 31, Errenterian kokatutako auzo-konposta egiteko guneetara 10. jarraipen-bisita egingo du Udalak. Ikuskaritza-lanak gauzatzen dituen lantaldeko kideak 14:00etan abiatuko dira Fanderiako gunetik eta, aurreko aldietan egindako moduan, honakoa izango da ibilbidea: Fanderia, Agustinak, Gaztaño eta Alaberga. Jarraipen-bisita hau erabiltzaileek izan ditzaketen zalantzak eta kezkak argitzeko ere baliatu nahi du lantaldeak. Erabiltzaileren batek ikuskaritzako […]

loreak horiak

Errenteria lorez eta zuhaitzez apaintzen ari dira

Agustinak | Alaberga | Beraun | Bizitzeko espazioak | Erdigunea | Fanderia | Gabierrota | Galtzaraborda | Gaztaño | Hiri Mantenua | Igantzi | Ingurumena | Iztieta | Kaputxinoak | Lartzabal | Olibet-Ugarritze | Pontika | Zamalbide 2016-12-02 | 0

Hiri batek bietatik behar du, azaletik eta mamitik eta horretan lorek herriari dakarkioten kolorea ezin ukatu. Azken astetean 4000 loretik gora jarri dituzte Udaleko langileek. Honako zazpi lekutan ikusi daitezke lan honen emaitzak: Matxaingo biribilgunean, Xenpelar plazan, Monfragueko biribilgunean, Musika plazan, Biteriko sarreran, Zumardiko iturrian eta Tulleko biribilgunean. Jartzea, ordea, ez da aski; lorea erraz […]

KonpostaFesta20161203

Larunbata honetan Konpostaren II. Festa izango da Fanderiako gunean

Agustinak | Alaberga | Fanderia | Gaztaño | Ingurumena | Jasangarritasuna 2016-12-01 | 0

Oraindik gune honetan konposta ateratzear dagoela aitzakia hartuta, Konpostaren II. Festa antolatu du Errenteriako Udalak abenduaren 3an. Hitzordua 10:30etan, Fanderiako konpostagunean, izango dela aurreratu du Jose Cruz Legorburuk, Udaleko Ingurumen-zinegotziak. Bertan, konposta nola atera irakatsi eta nola erabili daitekeen erakusteaz gain, gaiarekin lotuta egon daitezkeen zalantzak argitzeko baliagarri izango da. Gainera, ateratzen den konposta erabiltzaileen […]

KonpostaBahetzen

Konpostaguneetako hurrengo jarraipen-bisitak azaroaren 29an

Agustinak | Alaberga | Fanderia | Gaztaño | Ingurumena | Jasangarritasuna 2016-11-28 | 0

Hurrengo asteartean azaroak 29, Errenterian kokatutako auzo-konposta egiteko guneetara 8. jarraipen-bisita egingo du Udalak kontratatu duen Izadi 21 aholkularitza-enpresak. Ikuskaritza-lanak gauzatzen dituzten teknikariak 14:00etan abiatuko dira Fanderiako gunetik eta honakoa izango da ibilbidea: Fanderia, Agustinak, Gaztaño eta Alaberga. Jarraipen-bisita hau erabiltzaileek izan ditzaketen zalantzak eta kezkak argitzeko ere baliatu nahi du lantaldeak. Erabiltzaileren batek ikuskaritzako teknikariarekin […]

Txistulari Banda

Azaroa txistuka dator

Gaztaño | Kultura | Pontika 2016-11-08 | 0

Azaroan ere txistulariak jo ta su ibiliko dira Errenteriko kaleak alaitzen. Asteburu guztietan joko dute, igandetan beti. Tartean, azaroaren 20ko kontzertu berezia izango da. Azaroak 13an, diana izango da 9:00etatik aurrera Gaztaño auzoan, honako zortzikoak joaz: Eguzkitxo  (Mold. Jose Ignazio Ansorena Miner); Estropadetako Zortzikoa  (Jose Ignazio Ansorena Miner).  Azaroaren 20an, berriz, ekitaldi berezia izango da.  Santa […]

KonpostaGuneErrent2

Konpostaguneetako hurrengo jarraipen-bisitak abuztuaren 30an

Agustinak | Alaberga | Auzolana | Fanderia | Gaztaño | Ingurumena | Jasangarritasuna 2016-08-26 | 0

Hurrengo asteartean, abuztuak 30, Errenterian kokatutako auzo-konposta egiteko guneetara 5. jarraipen-bisita egingo du Udalak kontratatu duen Izadi 21 aholkularitza-enpresak. Ikuskaritza-lanak gauzatzen dituen lantaldeko kideak 13:00etan abiatuko dira Fanderiako gunetik eta honakoa izango da ibilbidea: Fanderia, Agustinak, Gaztaino eta Alaberga. Jarraipen-bisita hau erabiltzaileek izan ditzaketen zalantzak eta kezkak argitzeko ere baliatu nahi du lantaldeak. Erabiltzaileren batek […]