Gordailua | Iztieta

Auzoak herri txikiak dira, pertsonok elkarrekin bizi eta elkar topatzen ditugun espazio komunak Errenteria barruan. Horregatik axola zaigu hainbeste auzoen iritzia, horregatik du auzo bakoitzak bere espazioa plataforma komunikatibo honetan.

Dokumentuak:

Albisteak

Txistulari-Banda

Igande honetan Diana izango da, Udal txistularien Bandaren eskutik

Iztieta | Kultura 2017-04-28 | 0

Udal Txistularien Bandak, Xabier Vesgaren zuzendaritzapean, hainbat zortziko joko ditu Iztieta-Ondartxo auzoko kaleetan zehar, apirilaren 30eko goizean, 09:00etatik aurrera. Zortzikoak honakoak dira: – Pudente (Juan Jose Santesteban. Mold. Jose Ignazio Ansorena Miner). – Txantxiku (Jose Ignazio Ansorena Miner).

iztieta kultur aniztasuna

Iztieta-Ondartxon Lan egun aktibo eta kolektiboa ospatuko da larunbatean

Iztieta | Komertzioa 2017-03-29 | 0

Datorren larunbatean, apirilaren 1ean, Iztieta-Ondartxo auzoan Lan egun aktiboa eta kolektiboa ospatuko da goizeko 10:00etatik 15:00etara bitarte. Hori dela-eta, programa zabala antolatu da auzoko eragile, merkatari eta ostalariekin. Ekintza eskaintza zabala izango da. Besteak beste, bigarren eskuko eta artisau azoka, altzari urbanoak egiteko tailerra, puntu-lan tailerra, musika, haurrentzat puzgarria, lorezaintza, eta auzoko elkarteen informazioa izango […]

Bizarain_1

Honako mantenu lanak egin ditu Udalak azken bi astetan

Beraun | Gaztaño | Hiri Mantenua | Iztieta 2017-03-17 | 0

Errenteriako Udalak zenbait lan egin ditu azken bi astetan. Bizarain ikastetxea margotu da eta baita Fuentepelayoko izkila ere Versalles kalean ere egin dira margoketa lanak Monja Agustindarren etorbidean irisgarritasuna bermatzeko bi lan egin dira Iztietako Diputazio plazan landare berriak landatu dira Gaztañoko farolak margotzen ari dira eta baita auzo bereko topoko pasabidea ere konpondu da

loreak horiak

Errenteria lorez eta zuhaitzez apaintzen ari dira

Agustinak | Alaberga | Beraun | Bizitzeko espazioak | Erdigunea | Fanderia | Gabierrota | Galtzaraborda | Gaztaño | Hiri Mantenua | Igantzi | Ingurumena | Iztieta | Kaputxinoak | Lartzabal | Olibet-Ugarritze | Pontika | Zamalbide 2016-12-02 | 0

Hiri batek bietatik behar du, azaletik eta mamitik eta horretan lorek herriari dakarkioten kolorea ezin ukatu. Azken astetean 4000 loretik gora jarri dituzte Udaleko langileek. Honako zazpi lekutan ikusi daitezke lan honen emaitzak: Matxaingo biribilgunean, Xenpelar plazan, Monfragueko biribilgunean, Musika plazan, Biteriko sarreran, Zumardiko iturrian eta Tulleko biribilgunean. Jartzea, ordea, ez da aski; lorea erraz […]

Mercadillo de segunda mano que se celebró el pasado día 12 de diciembre en Iztieta. Errenteria. 08-01-2016. Foto Arizmendi

Bigarren eskuko eta artisautzako “Urtaroko azoka” Iztieta-Ondatxon ospatuko da larunbat honetan

Iztieta | Kultur aniztasuna | Solidarioa 2016-11-25 | 0

Larunbat honetan, azaroaren 26an Iztieta-Ondartxo auzoan, hirugarren “Urtaroko azoka” ospatuko da. Hain zuzen ere, bigarren eskukoa eta artisautzakoa. Ordutegia goizeko 10:00etatik eguerdiko 15:00ak artekoa izango da. Diputazio plazan 2. eskuko objektuak jarriko dira salgai, besteak beste, liburuak, jostailuak, arropa edota oparitarako, dekoraziorako gauzak edota antzinako tresnak. Aldiz, Donostia eta Hondarribia kaleetan artisautza izango da: egurrezko […]

gracia eta legorburu

Beraun, Galtzaraborda eta Iztietan birziklatzeko poltsak jasotzeko makinak jarri ditu Udalak

Beraun | Galtzaraborda | Ingurumena | Iztieta 2016-11-24 | 0

Birziklatzeko poltsak jasotzeko makinak jarri ditu Udalak Beraun, Galtzaraborda eta Iztietan. Udaletxeko harreran jasotzen ziren orain arte, baina orain auzo horietan ere jaso ahal izango dira. Biztanleria zabala eta lur aldapatsua duten auzootan asko erraztuko da birziklatu nahi dutenen zeregina. 2017an zehar beste auzo batzuetan ere jarriko dira makinak ziurrenik. Makinak erabiltzeko, 5. kontenedorea erabiltzeko […]