Archive | Iztieta

Auzoak herri txikiak dira, pertsonok elkarrekin bizi eta elkar topatzen ditugun espazio komunak Errenteria barruan. Horregatik axola zaigu hainbeste auzoen iritzia, horregatik du auzo bakoitzak bere espazioa plataforma komunikatibo honetan.

Dokumentuak:

Albisteak

Luisma Diez, Hirigintza zinegotzia, Iztietako auzo elkarteko kideekin batera
(Iturria: Oarso-Bidasoako Hitza)

Kontzientziazio kanpaina abian, txakur kaken inguruan

Auzoak | Iztieta 2014-03-28 | 0

Errenteriako udalak, Iztietako Auzo Elkartearekin batera, txakur kaken inguruan kontzientziazio kanpaina abian jarri dute. 2011n burututako auzo batzarretan txakur kaken inguruan jasotako kexak ugariak izan ziren eta beharrezkoa ikusi zen herri osora zabaluduko den kontzientziazio kanpaina martxan jartzea. Iztieta auzoan abiatuko den egitasmo pilotua izango da lehen pausua, ondoren gainontzeko auzoetara zabalduko dena. Horretarako, edukiontzi […]

Imagen 004

Atzo Iztietako Auzo Batzarra izan zen

Auzoak | Iztieta | Kategoria gabe 2014-03-20 | 0

45 bizilagun inguru bertaratu zen atzo, hilak 19, Iztietako Auzo Elkartean egindako Auzo Batzarrera. Udalaren izenean, Julen Mendoza alkateak eta Luisma Diez Hirigintza zinegotziak parte hartu zuten, 2011n egindako batzarrean jasotako eskaeraren egoera zein den adierazteko, besteak beste. Halaber, auzozain polizia eredu berria azaltzearekin batera, Iztietako auzoari dagozkion auzozainak ere aurkeztu zizkieten bizilagunei. Bilkura amaitzeko, […]

Auzo Batzarrak

Alaberga, Gaztaño, Iztieta eta Zentroko Auzo Batzarrak izango dira datorren astean

Alaberga | Auzoak | Auzoetako batzarrak | Erdigunea | Gaztaño | Iztieta | Partehartzea 2014-03-14 | 0

Alabergako bilerarekin ekingo diote Auzo Batzarren hirugarren asteari astelehenean, martxoak 17, auzo elkartean. Asteartean Gaztañokoa izango da, Bukagaitz elkartean eta asteazkenean Iztietakoa, auzo elkartaren egoitzan. Zentrokoa izango da azkena, hilaren 20an, ostegunean, Reina aretoan. Batzar guztiak 19,00etatik 20,30era izango dira. Helburua da herritarrei jakinaraztea 2011n jasotako eskaera haien egoera zein den, eta, horretaz gain, auzozain […]

Txistulari-Banda

Iztietara joango dira txistulariak igandean

Iztieta 2014-03-14 | 0

Udal Txistulari Taldea, Xabier Vesga zuzendari dela, Iztieta auzoan barrena ibiliko da igande goizean, hilak 16, 9:00etatik aurrera. Ibilbidean Luis Aranbururen Judizmendi eta Jose Ignazio Ansorenaren Irulea doinuak  joko dituzte.