Gordailua | Kaputxinoak

Auzoak herri txikiak dira, pertsonok elkarrekin bizi eta elkar topatzen ditugun espazio komunak Errenteria barruan. Horregatik axola zaigu hainbeste auzoen iritzia, horregatik du auzo bakoitzak bere espazioa plataforma komunikatibo honetan.

Dokumentuak:

Albisteak

ludoteka-kaputxino1

Kaputxinoetako ludoteka berria dagoeneko zabalik dago

Auzoak | Gazteria | Hezkuntza | Kaputxinoak 2017-11-16 | 0

Kaputxinoak auzoko ludoteka dagoeneko zerbitzua ematen ari da, berritze lanak amaitu ondoren. Gamon ikastetxean kokatu dute ludoteka berria eta jada baditu erabiltzaileak. Errenteriako Udalak ludoteka zerbitzuarekin herriko 6-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako aisialdi hezitzailea eskaintzeko helburua du, hezkuntza ez formalaren esparruan ere baloreetan oinarritutako hezkuntza aukera izan dezaten. Errenteriako 6 gunetan ludotekak daude: Agustinak, Beraun, […]

Topa_irudia

Topa musikalak dakartza Atlantikaldiak auzoetara

Atlantikaldia | Beraun | Fanderia | Kaputxinoak | Kultura 2017-08-30 | 0

Atlantikaldiaren laugarren edizioa hasteko 3 aste falta denean, jaialdia Errenteriako auzoetara zabaldu eta motorrak berotzea du helburu antolakuntzak.  Horretarako, herriko hiru auzoetan kontzertuak antolatu dituzte, Topa Musikalak izenburupean, Menpe Produkzioak elkartearekin batera. Lehendabizikoak Undercover taldea izango du protagonista, Fanderiako Dolores Ibarruri zumardian. Larunbatean izango da hori, hilak 2. Irailaren 9an izango da hurrengoa. Kasu honetan, Kaputxinoetako Basanoaga kalera iritsiko […]

urmozketa

Ur mozketak egongo dira bihar

Alaberga | Kaputxinoak 2017-05-30 | 0

Hoditeria berritzeko, bihar, asteazkena, ur mozketa egongo da Alabergan eta Kaputxinoetan 08:00etatik 14:00 etara. Mozketak Alabergako 53-76 bitarteko atariei erangingo die eta Kaputxinogaineko 1-30 bitarteko zenbakiei. Bestalde, ur-ihes bat dela-eta, honako mozketa hauek egongo dira 08:00etatik 10:00etara: Parke kalea: 25etik 53ra. 30a izan ezik Urdaburu kalea 1 eta 3 Galtzaraborda etorbidea: 36 eta 38 Barkatu […]

autobusa

Lurraldebusek linea berria izango du Errenteriatik ospitaletara

Alaberga | Beraun | Fanderia | Gabierrota | Galtzaraborda | Igantzi | Kaputxinoak | Lartzabal | Pontika 2017-03-31 | 0

Udalak jakinarazten du Lurraldebusek laster aldaketak egingo dituela ospitaletarako garraio publikoko lineetan, eta gure herrian eragina izango dutela. Udalak eskatu zionez Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzari estaldura handiagoa emateko ospitaletarako zerbitzuari, ibilbide hori luzatzeko eta hobetzeko, aldaketa honek eskaera horri erantzuten dio neurri batean. Eskatu genuena izan zen ospitaletarako estaldura zuzena ematea, batetik, zerbitzua udalerriaren mendebaldera […]

argiztapena4

Lau auzotako argiteria berritu du Udalak

Agustinak | Alaberga | Ingurumena | Kaputxinoak 2017-03-23 | 0

Udaletxeak Errenteriako Hirigune Historikoan eta Alaberga Goikoa, Kaputxinoak eta Agustinak auzoetako argiteria publikoan argiztapena hobetzeko eta energia kontsumoa murrizteko, argiztapen-sistema adimenduna hornitzea eta muntatzeko kontratuaren lizitazioa bideratu du. Jardueraren helburua argiteria publikoan energia elektrikoaren kontsumoa murriztea da, eta horretarako gaur egun dauden argiak aldatu eta horien ordez LED teknologia duten argi berriak jarriko dira. Gainera, […]

kaputxinotako makina3

Poltsa konpostagarriak banatzeko makina berria ipini eta egindako inkesten berri eman da

Gardentasuna | Ingurumena | Kaputxinoak 2017-03-07 | 0

Bosgarren edukiontziarako poltsa konpostagarriak jasotzeko makina berria ipini dute Kaputxinoetan, Sorgintxulo kaleko 11.ean. Erabiltzaileek bertan jaso ahal izango dituzte birziklatzeko poltsak, doan eta eroso. Hala egiten dutenek, gainera, gutxiago ordainduko dute zaborren tasan. Hasiera batean hiru makina instalatu zituen doaneko poltsa konpostagarriak banatzeko (Beraunen, Iztietan eta Galtzarabordako Kiroldegian). Beharrezkoa da aurretik izena emanda izatea bosgarren […]

Zebra bidea1

Kaputxinos eta Beraun auzoetan mantenu lanak egiten ari dira

Beraun | Hiri Mantenua | Kaputxinoak 2017-02-10 | 0

Kaputxinos eta Beraunen zenbait mantenu lan burutu dira azkenaldian.  Igeltseroek irisgarritasuna bermatzeko  obrak egin egin dituzte. Margolariek Kaputxinos  auzoa margotzen dihardute eguraldi ona egiten duenean eta txarra egiten duenetan Bizarain ikastola barrukaldetik margotzen ari dira. Honakoak dira orain arte irisgarritasuna bermatzeko egin diren obrak: Irumugarrieta kalean, 10 portalaren aurreko zebra bidea Muruamendi kalean, 12 portalaren […]

loreak horiak

Errenteria lorez eta zuhaitzez apaintzen ari dira

Agustinak | Alaberga | Beraun | Bizitzeko espazioak | Erdigunea | Fanderia | Gabierrota | Galtzaraborda | Gaztaño | Hiri Mantenua | Igantzi | Ingurumena | Iztieta | Kaputxinoak | Lartzabal | Olibet-Ugarritze | Pontika | Zamalbide 2016-12-02 | 0

Hiri batek bietatik behar du, azaletik eta mamitik eta horretan lorek herriari dakarkioten kolorea ezin ukatu. Azken astetean 4000 loretik gora jarri dituzte Udaleko langileek. Honako zazpi lekutan ikusi daitezke lan honen emaitzak: Matxaingo biribilgunean, Xenpelar plazan, Monfragueko biribilgunean, Musika plazan, Biteriko sarreran, Zumardiko iturrian eta Tulleko biribilgunean. Jartzea, ordea, ez da aski; lorea erraz […]

Behobia

Nola eragingo du Behobia-Donostiak trafikoan? Hona, erantzun guztiak

Agustinak | Erdigunea | Fanderia | Gabierrota | Kaputxinoak | Kirola | Lartzabal | Olibet-Ugarritze | Pontika 2016-11-08 | 0

Igande honetan Behobia-Donostia lasterketa izango da. Honek sekulako eragina izaten du trafikoan eta garraiotan. Lasterketa behar bezala gauza dadin bermatu eta laguntzeko, azaroaren 13an (igandea) Errenteriako eremu handi batean eragina izango duten hainbat neurri hartuko dira: Hemen klik eginda, interesatzen zaizun guneari buruzko informazio guztia ikusi ahal izango duzu mapa batean. 08:30 eta 15:00 artean, […]