Gordailua | Lartzabal

Auzoak herri txikiak dira, pertsonok elkarrekin bizi eta elkar topatzen ditugun espazio komunak Errenteria barruan. Horregatik axola zaigu hainbeste auzoen iritzia, horregatik du auzo bakoitzak bere espazioa plataforma komunikatibo honetan.

Dokumentuak:

Albisteak

IMG_20171008_132614_521

Lartzabalgo komun publikoa irekita egongo da bihartik aurrera

Lartzabal 2017-10-09 | 0

Lartzabal auzoan eraikitako komun publikoa irekita egongo da bihartik, urriaren 10etik, aurrera. Ekipamendu honek herria zeharkatzen duen bidegorriaren inguruko komun publikoaren sarea osatzen jarraitzen du, eta auzokideei, zein bidegorrian dabiltzan pertsonei emango die zerbitzua. Abuztuaren amaieran hasi ziren lanak, eta 60.379 euroko aurrekontua izan dute. Errenteriako Udalak hainbat aukera aztertu ondoren erabaki zuen komun berrirako […]

IMG_2425

Astelehenean hasiko dira Lartzabalen komun publikoa jartzeko lanak

Lartzabal 2017-08-25 | 0

Abuztuaren 28ko astean Lartzabal auzoan komun publiko bat jartzeko lanak hasiko dira. Lanek bost aste inguruko iraupena edukiko dute. Ekipamendu honek herria zeharkatzen duen bidegorriaren inguruko komun publikoaren sarea osatzen jarraituko du, eta auzokideei zein bidegorrian dabiltzan pertsonei emango die zerbitzua. Aurrefabrikatutako komuna izaki bost aste inguru nahikoak izango dira lanak bukatzeko. Ekipamendu berriaren ezarpenak […]

autobusa

Lurraldebusek linea berria izango du Errenteriatik ospitaletara

Alaberga | Beraun | Fanderia | Gabierrota | Galtzaraborda | Igantzi | Kaputxinoak | Lartzabal | Pontika 2017-03-31 | 0

Udalak jakinarazten du Lurraldebusek laster aldaketak egingo dituela ospitaletarako garraio publikoko lineetan, eta gure herrian eragina izango dutela. Udalak eskatu zionez Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzari estaldura handiagoa emateko ospitaletarako zerbitzuari, ibilbide hori luzatzeko eta hobetzeko, aldaketa honek eskaera horri erantzuten dio neurri batean. Eskatu genuena izan zen ospitaletarako estaldura zuzena ematea, batetik, zerbitzua udalerriaren mendebaldera […]

loreak horiak

Errenteria lorez eta zuhaitzez apaintzen ari dira

Agustinak | Alaberga | Beraun | Bizitzeko espazioak | Erdigunea | Fanderia | Gabierrota | Galtzaraborda | Gaztaño | Hiri Mantenua | Igantzi | Ingurumena | Iztieta | Kaputxinoak | Lartzabal | Olibet-Ugarritze | Pontika | Zamalbide 2016-12-02 | 0

Hiri batek bietatik behar du, azaletik eta mamitik eta horretan lorek herriari dakarkioten kolorea ezin ukatu. Azken astetean 4000 loretik gora jarri dituzte Udaleko langileek. Honako zazpi lekutan ikusi daitezke lan honen emaitzak: Matxaingo biribilgunean, Xenpelar plazan, Monfragueko biribilgunean, Musika plazan, Biteriko sarreran, Zumardiko iturrian eta Tulleko biribilgunean. Jartzea, ordea, ez da aski; lorea erraz […]

Behobia

Nola eragingo du Behobia-Donostiak trafikoan? Hona, erantzun guztiak

Agustinak | Erdigunea | Fanderia | Gabierrota | Kaputxinoak | Kirola | Lartzabal | Olibet-Ugarritze | Pontika 2016-11-08 | 0

Igande honetan Behobia-Donostia lasterketa izango da. Honek sekulako eragina izaten du trafikoan eta garraiotan. Lasterketa behar bezala gauza dadin bermatu eta laguntzeko, azaroaren 13an (igandea) Errenteriako eremu handi batean eragina izango duten hainbat neurri hartuko dira: Hemen klik eginda, interesatzen zaizun guneari buruzko informazio guztia ikusi ahal izango duzu mapa batean. 08:30 eta 15:00 artean, […]

IkastaroakEHU

Oiartzun ibaiaren Paisaia-plana aztertu dute EHUko udako ikastaroetan

Bizitzeko espazioak | Erdigunea | Fanderia | Gabierrota | Ingurumena | Iztieta | Jasangarritasuna | Lartzabal | Olibet-Ugarritze 2016-09-22 | 0

Pasa den irailaren 8 eta 9an, “Paisaia babestu, kudeatzeko eta antolatzeko tresna berriak: paisaiaren katalogoak, zehaztapenak eta ekintza-planak” izeneko EHUko udako ikastaroan antolatu zen Gasteizen. Bi egun iraun dituen saio horretan Oiartzun ibaiaren inguruneko Paisaiarako Ekintza-plana (2016-2025) izan dute aztergai (2015eko abenduaren 2an onatu zuen Plana Errenteriako Udalak). Errenterian egindako lanarekin batera, Amorebieta-Etxanoko Udalak garatutako plana ere […]

remanentes gehikariak txasko begoña mendoza

2,5 milioitik gora inbertituko ditu Udalak, diruzaintzako gerakinei esker

Agustinak | Alaberga | Beraun | Erdigunea | eUdala | Fanderia | Gabierrota | Galtzaraborda | Gardentasuna | Gaztaño | Hiri antolamendua | Igantzi | Iztieta | Kaputxinoak | Kultura | Lartzabal | Olibet-Ugarritze | Pontika | Zamalbide 2016-05-27 | 0

Errenteriako Udalak aurreikusita du jardukera berriak gauzatzea, hasiera batean aurreikusi gabe zeudenak. Izan ere, diru-sarreren joera egokia izan da eta aurrekontu- aurreikuspenaren gastuak murriztu egin dira. Egindako finantza kudeaketa egokiak ahalbideratu du egoera ekonomiko osasuntsu batekin eta garrantziko aurrezpeneko diru-kopuru batekin ixtea. Horrek aukera emango du gerakin horren zati handi bat urtearen hasieran heldu ezin […]

AuzoBatzarrak-Zamalbide

Auzo batzarrak egingo dira auzoz auzo maiatzean zehar

Auzoetako batzarrak | Beraun | Bienestar social | Gabierrota | Galtzaraborda | Gardentasuna | Gaztaño | Hiri Mantenua | Igantzi | Igantzi | Iztieta | Lartzabal | Ongizatea | Partehartzea | Zamalbide 2016-05-02 | 0

Gaur hasi eta maiatzaren 19a bitartea Auzo Batzar ugari izango dira Errenterian. Auzo bakoitzeko auzo elkartean izango dira batzarrak 18:30etik 20:00tara. Guztietan Julen Mendoza alkatea eta Bernar Lemos Hirigintza zinegotzia ere izango dira. Batzar banatan izango dira Nagore Basurto Gizarte Zerbitzuen zinegotzia eta Jose Cruz Legorburu Ingurumen zinegotzia. Honakoak izango dira batzarrak: Maiatzak 2 Gabierrotako […]

Larzabalgo pasabidea

Azken egunetako lanak

Alaberga | Erdigunea | Fanderia | Gabierrota | Galtzaraborda | Hiri Mantenua | Kaputxinoak | Lartzabal 2016-02-23 | 0

Udalak azken egunetan egin diren lanen berri eman du. Jarraian egin diren lanak eta horien non egin diren zehazten da: Larzabal: Larzabalgo aparkalekuaren pasabidean irisgarritasuna bermatzeko lanak Alaberga: kiroldegian emakumeen eta gizonezkoen aldagelak bereizi dira Orokorra: markesina guztien garbiketa egin da Kaputxinoak: motzondoak kendu dira, oztopatzen zuten zuhaitzak kendu dira Galtzaraborda: udal eraikineko ateak margotu […]