Archive | Auzoak

Auzoak herri txikiak dira, pertsonok elkarrekin bizi eta elkar topatzen ditugun espazio komunak Errenteria barruan. Horregatik axola zaigu hainbeste auzoen iritzia, horregatik du auzo bakoitzak bere espazioa plataforma komunikatibo honetan.

Dokumentuak:

Albisteak

Hondakinen Taldea_batzarra

Auzoetan barrena egiten ari den errondarekin amaituko du Hondakinen Taldeak aste honetan

Aholku kontseiluak | Auzoak | Bidearen Bidean | Jasangarritasuna 2013-05-27 | 0

Iztieta eta Agustinetako lehen bileretatik, astebete igaro da dagoeneko. Orduz geroztik, Errenteriako Hondakinen Taldeak herriko auzoen erdia baino gehiagotan izan da: Beraun, Galtzaraborda, Igantzi, Alaberga, Fanderia, Markola eta Pontikako auzokideekin elkartuz. Taldeak bere helburua betetzen ari dela adierazi du: “Dagoeneko sei bilera egin ditugu eta gure proposamena oso modu positiboan jaso dute herritarrek. Hala ere, […]

Hondakinen taldea

Iztieta eta Agustinak auzoetako bizilagunak izango dira lehenak Hondakinen Taldearekin biltzen

Auzoak | Bidearen Bidean | Herri Biziaren Bidean | Jasangarritasuna | Partehartzea 2013-05-15 | 0

Errenteriako Hondakinen Taldeak hainbat saio antolatu ditu, berriz ere, herriko auzo ezberdinetan. Lehen bi bilerak egun berean egingo dituzte, ostegun honetan, hilaren 16, Iztieta eta Agustinetako bizilagunekin. Iztietako lagunekin Gurekin Auzo Elkartean bilduko dira eta Agustinetakoekin Agustintxo Auzo elkartean. Kasi bietan batzarra 19:30etan izango da. Helburua, azken hilabeteetan herritarrez eta elkarteez osatutako talde honek hondakinen […]

San Isidroak

Bertso pilota saioa izango da gaur Zamalbideko San Isidro festetan

Auzoak | Bidearen Bidean | Kultura 2013-05-15 | 0

Gaur hasiko dira Zamalbide-Bentak auzoko San Isidro jaiak 11:45ean zaindariaren elizaren inguruan egingo den ibilaldiarekin. Arratsalderako, bertso pilota saio berezia antolatu dute. Bertan, Mikel Goñi pelotari ezaguna San Sebastianekin batera arituko da Lizaso-Aranburuk osatutako bikotearen aurkako lehian. Botilero lanak, berriz, Xamoa eta Agin Rezola bertsolariek egingo dituzte. Ikuskizuna Perurenako frontoian izango da, 18:30ean eta sarrerak […]

Hondakinen taldea

Hondakinen taldeak azken hilabetetan egindako lanen ondorioak aurkeztuko ditu auzoetan

Aholku kontseiluak | Auzoak | Bidearen Bidean 2013-05-10 | 0

2012. urrian sortu zen Errenteriako Ingurumen Aholku Kontseiluaren Hondakinen Taldea eta lanean daramatzaten hilabete hauetan, hamaika bilera egin, hitzaldiak antolatu, beste herrietako esperientziak ezagutu eta, euren kezka zein asmoak Errenteriako auzo guztietara eraman dituzte. Taldekideen esanetan, 7 hilabeteren ostean, hasierako ondorio nagusi berera iritsi dira: “hondakinak Errenterian benetako arazoa direla”, alegia. Egungo egoera horri aurre […]

Sendaviva

Alabergako erretiratuen elkarteko txangoa Castejonera

Auzoak | Bidearen Bidean 2013-05-10 | 0

Alabergako “La Magdalena” erretiratuen elkarteak txango bat antolatu du ekainaren 29an Castejongo Sendaviva parkea bisitatzeko. Bazkarian, gainera, omenaldia egingo zaio aurten 80 urte egiten dituen bazkideari. Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko, elkartearen bulegotik pasa daitezke herritarrak astearte eta ostegunetan, arratsaldeko 17:00etatik 19:00ak arte.