Gordailua | Auzoak

Auzoak herri txikiak dira, pertsonok elkarrekin bizi eta elkar topatzen ditugun espazio komunak Errenteria barruan. Horregatik axola zaigu hainbeste auzoen iritzia, horregatik du auzo bakoitzak bere espazioa plataforma komunikatibo honetan.

Dokumentuak:

Albisteak

Tarazonako katedrala

Txangoa Tarazonara Pontikako erretiratuen elkarteak antolatuta

Auzoak | Herri Biziaren Bidean 2013-04-12 | 0

Pontikako “Arramendipe” erretiratuen elkarteak txangoa antolatu du maiatzaren 4an Tarazonara joateko. Programaren barruan daude: hamaiketakoa, bisita Tarazonara (Aragoako Toledo gisa ezaguna, eta bertan Udaletxea, etxe esekiak, zezen plaza zaharra eta Cinto auzoa ikusiko dira), bazkaria Castrejón gunean, bisita Monte Cierzo upelategira eta dantzaldia Irteera 8:30etan egingo da Mikel tabernatik.  Interesdunek elkartean eman dezakete izena.

Markolako jokuak3

Hiri mantenuaren lan berriak

Auzoak | Hiri Mantenua 2013-03-18 | 2

* Agustinetako jokuen berritzea * Beraun-Kaputxinos bidegorriko egurrezko hesiaren konponketa * Igantzi 2an, amiantozko barandilla kendu ondoren berria jarri da * Markolako jokuen berritzea

txistu

Udal Txistulari Bandaren emanaldiak, bihar

Auzoak | Kultura 2013-03-16 | 0

Udal Txistulari Banda, Xabier Vesgak zuzendua, bihar goizean, martxoaren 17, Iztieta auzoko kaleetan zehar arituko da eta hainbat herri-doinu joko ditu. Horrez gain, kontzertua ere eskainiko du 12:45etan Udaletxeko arkupetan,  txistularien errepertorioko ohiko doinuak eskainiz: kalejirak, dantzak, rapsodiak… (gehiago…)