Gordailua | Pontika

Auzoak herri txikiak dira, pertsonok elkarrekin bizi eta elkar topatzen ditugun espazio komunak Errenteria barruan. Horregatik axola zaigu hainbeste auzoen iritzia, horregatik du auzo bakoitzak bere espazioa plataforma komunikatibo honetan.

Dokumentuak:

Albisteak

Arramendi_lanean

Arramendiko parte hartze prozesuaren azkeneko saioa gauzatuko da bihar, asteazkenean

Agustinak | Gaztaño | Partehartzea | Pontika 2017-10-10 | 0

Asteazkenean, hilaren 11ean, egingo dute Arramendiko Parkearen Parte-Hartzearen azken jardunaldia: Itzulketa Saioa. Errenteriako Arramendi eremua parke bat baino gehiago bilakatzea izan da 2017ko martxoan abian jarri zen Arramendiko Parkearen Parte-Hartze Prozesuaren helburua. Herritar, ordezkari, erabiltzaile eta eragileekin batera, inguruak dituen baliabide eta esanahi desberdinak marko ireki batean antolatzea, alegia. Fase desberdinak bizi izan ditu prozesuak […]

Arramendi

Herritarrek erabakiko dute Arramendi parkearen etorkizuna

Agustinak | Gaztaño | Hiri antolamendua | Partehartzea | Pontika 2017-05-12 | 0

Arramendi parke bat baino gehiago da, horregatik hartu zuen Udalak Legegintzaldi Planean berau birdefinitu era erabilera hobetzeko konpromisoa. Herriarentzat berebiziko garrantzia duen gunea izanik, tokiko gobernuak herritarrekin jardun nahi du zehaztapena gauzatzeko garaian eta horregatik jarri du abian parte-hartze prozesua, eta horregatik animatu nahi ditu herritarrak beraien ekarpenak bertan egitera. Arramendi eremu librea da eta […]

autobusa

Lurraldebusek linea berria izango du Errenteriatik ospitaletara

Alaberga | Beraun | Fanderia | Gabierrota | Galtzaraborda | Igantzi | Kaputxinoak | Lartzabal | Pontika 2017-03-31 | 0

Udalak jakinarazten du Lurraldebusek laster aldaketak egingo dituela ospitaletarako garraio publikoko lineetan, eta gure herrian eragina izango dutela. Udalak eskatu zionez Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzari estaldura handiagoa emateko ospitaletarako zerbitzuari, ibilbide hori luzatzeko eta hobetzeko, aldaketa honek eskaera horri erantzuten dio neurri batean. Eskatu genuena izan zen ospitaletarako estaldura zuzena ematea, batetik, zerbitzua udalerriaren mendebaldera […]

Koldo_Mitxelena_txistulariak

Urtarrilaren 22an txistu kontzertua izango da Errenterian

Agustinak | Erdigunea | Pontika 2017-01-10 | 0

Herriko txistulariak kaleetan barrena ibiliko dira urtarrileko igandeetan ere. Diana joko dute Agustinatan, Pontikan eta erdigunean. Urtarrilak 22an, gainera, kontzertua izango da Donosti egunaren karietara.  Urtarrilak 8an diana  izango da 9:00etatik aurrera Zentruko kaleetatik zehar, honako zortzikoak joaz: Juana Bixentan Olabe Bertsolarien doinua; Mold. Jose Ignazio Ansorena Miner. Loa, loa Jose Ignazio Ansorena Miner- Urtarrilak […]

loreak horiak

Errenteria lorez eta zuhaitzez apaintzen ari dira

Agustinak | Alaberga | Beraun | Bizitzeko espazioak | Erdigunea | Fanderia | Gabierrota | Galtzaraborda | Gaztaño | Hiri Mantenua | Igantzi | Ingurumena | Iztieta | Kaputxinoak | Lartzabal | Olibet-Ugarritze | Pontika | Zamalbide 2016-12-02 | 0

Hiri batek bietatik behar du, azaletik eta mamitik eta horretan lorek herriari dakarkioten kolorea ezin ukatu. Azken astetean 4000 loretik gora jarri dituzte Udaleko langileek. Honako zazpi lekutan ikusi daitezke lan honen emaitzak: Matxaingo biribilgunean, Xenpelar plazan, Monfragueko biribilgunean, Musika plazan, Biteriko sarreran, Zumardiko iturrian eta Tulleko biribilgunean. Jartzea, ordea, ez da aski; lorea erraz […]

Behobia

Nola eragingo du Behobia-Donostiak trafikoan? Hona, erantzun guztiak

Agustinak | Erdigunea | Fanderia | Gabierrota | Kaputxinoak | Kirola | Lartzabal | Olibet-Ugarritze | Pontika 2016-11-08 | 0

Igande honetan Behobia-Donostia lasterketa izango da. Honek sekulako eragina izaten du trafikoan eta garraiotan. Lasterketa behar bezala gauza dadin bermatu eta laguntzeko, azaroaren 13an (igandea) Errenteriako eremu handi batean eragina izango duten hainbat neurri hartuko dira: Hemen klik eginda, interesatzen zaizun guneari buruzko informazio guztia ikusi ahal izango duzu mapa batean. 08:30 eta 15:00 artean, […]

Txistulari Banda

Azaroa txistuka dator

Gaztaño | Kultura | Pontika 2016-11-08 | 0

Azaroan ere txistulariak jo ta su ibiliko dira Errenteriko kaleak alaitzen. Asteburu guztietan joko dute, igandetan beti. Tartean, azaroaren 20ko kontzertu berezia izango da. Azaroak 13an, diana izango da 9:00etatik aurrera Gaztaño auzoan, honako zortzikoak joaz: Eguzkitxo  (Mold. Jose Ignazio Ansorena Miner); Estropadetako Zortzikoa  (Jose Ignazio Ansorena Miner).  Azaroaren 20an, berriz, ekitaldi berezia izango da.  Santa […]

Auzo-Batzarak-e1392799630344

Auzo batzarrak izango dira datorren astean Olibeten, Pontikan, Fanderian eta zentruan

Erdigunea | Fanderia | Gardentasuna | Olibet-Ugarritze | Pontika 2016-10-14 | 0

Datorren astean auzo batzarren dinamikari berriz ekingo dio Udalak hauteskundeen etenaldiaren ondoren eta falta diren auzoak bisitatuko ditu. Horretarako Julen Mendoza alkatea eta Bernar Lemos hirigintza eta mantenu zinegotziak hurrengo batzarrak egingo dituzte azken bi urteetan egindakoaren kontu eman eta auzotarrek egiteko dituzten proposamen eta ekarpenak jasotzeko. Honakoak dira auzo batzarren lekuak eta datak: Astelehena […]

pontika (1)

Igandean, dantzaldia Pontikako erretiratuen elkartean

Pontika 2016-05-27 | 0

Pontikako “Arramendipe” erretiratuen elkarteak hileko azken igandeetan ohikoa duen bezala dantzaldia antolatu du maiatzaren 29rako, 18:00etik 20:30era. Elkartearen tabernak zenbaki bana oparituko die bertaratzen direnei, dantzaldiaren amaieran egingo den zozketan parte har dezaten.