Gordailua | Bidearen Bidean

Herri_bizia_2

Errenteria Herri Bizia aldizkariaren bigarren zenbakia eskuragai dago

Udal komunikabidea 2017-04-19 | 0

Dagoeneko kalean da Errenteria Herri Bizia Errenteriako udal aldizkariaren bigarren zenbakia. Martxoko edizioa etxez-etxe banatu da eta Lekuona Fabrika kreatibitate eta kultur gunea da gai nagusia. Bigarren erreportajean hirian jartzen ari diren igogailu publikoak dira protagonista. Igogailuok herri irisgarri eta oztopo arkitektonikorik gabeko Errenteriaren alde udalak egiten duen apustuaren parte dira. Aldizkaria hemen deskargatu daiteke […]

udala_logoa

Ur horniduraren zerga-bilketaren epea ireki da

eUdala 2017-03-23 | 0

Ogasun saileko ordezkariak hartutako erabakiaren bidez 2016ko 4. hiruhilekoari dagokion Uraren Hornidura eta Estolderia Zerbitzuagatik Tasaren padroia onetsi eta gero, jendaurreko informaziora jartzen da Gipuzkoako Tokiko Ogasunak arautzen dituen uztailaren 5eko, 11/1989 Foru Arauaren 16. artikuluan xedatutakoa betez. Era berean, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergabilketa Erregelamendua onesten duen abuztuaren 2ko 38/2006 Foru Dekretuaren 18. artikuluan galdatzen […]

loreak mori horiak

Lorezaintzako ofizialen lan poltsa ireki da Errenteriko Udalean

Hiri Mantenua | Udal antolamendua | Udal komunikabidea 2017-03-10 | 0

Errenteriako Udalak lorezaintzako ofizialen lan poltsa deitu du. Horretarako, deialdia kaleratu du. Deialdiaren xedea da Errenteriako Udalak dituen lorazaintzako  ofizialeen aldi  aterako beharrak betetzeko lan-poltsa osatzea da. Baldintzak (besteak beste): 16 urte beteak edukitzea eta nahitaezko erretiroa hartzeko adin maximoa pasa gabea. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatua edo Eskola Graduatua izatea. Atzerriko titulazioaren bat izanez gero, […]

Etxebizitza (2)

Errenteriako Udalak gazte etxebizitza komunitarioa jarriko du martxan

Bizitzeko espazioak | Gazteria | Partehartzea 2017-02-28 | 0

Errenteriako Udalak eraikin bat egokituko du bertan gazte etxebizitza komunitarioa eraikitzeko. Horren bitartez, emanzipatzeko arazoei irtenbidea ematen hasi, eta elkarbizitza eta etxebizitza bera ulertzeko modu berri bat sustatu nahi du. Asanblada irekien bidez eta Udaleko arduradunekin batera, interesa duten gazteek erabakiko dute proiektua nolakoa izango den: zeintzuk izango diren elkarbizitza arauak, eraikinaren egitura, bertan bizitzeko […]

alde zaharra

Errenteriako hirigune historikoa biziberritzeko jardunaldiak izango dira astelehenean

Biziberritze ekonomikoaren Bidean | Erdigunea | Hiri antolamendua | Udal antolamendua 2017-02-16 | 0

Errenteriako hirigune historikoa biziberritzeko asmoa dauka Udalak. Bide horretan aurrera egiteko jardunaldi bat antolatu du astelehenerako. Espainiako eta Euskal Herriko 60 teknikari bilduko ditu gaiaren ingurukoak aztertzeko. Otsailak 20an, ospatuko da Xenpelar Etxean Hirigune Historikoak eraberritzeko ekitaldia. Errenteriako Udalak eta Teknalia enpresak antolatu dute jardunaldia.  Aipatzekoa da Zaragozako, Santiago de Compostela eta Nafarroako birgaiketa adituak […]

Portada-zarataMapa

Ostegunean abiatuko da soinu-ingurua hobetzeko planaren partaidetza prozesua

Ingurumena | Jasangarritasuna | Partehartzea 2017-01-17 | 0

Estatu mailan 2007 urtean sartu zen indarrean Zarata-mapak egin eta kalitate akustikoa erregulatzeko legedia. Euskal Autonomi Erkidegoan berriz, 2013an. Errenteriako Udalaren zarata eta bibrazioei buruzko ordenantza 1987ko irailaren 23an argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta, horrenbestez, egungo araudira egokitu beharra dago. Horregatik, egingo den azterlanak herri honen bizi-kalitatearen hobekuntzari erantzuteko argazkia emango digu. Hori horrela, […]