Gordailua | Ahalduntzea

IMG_20171005_113222_059

Eraldaketa Feministarako Eskolako programazio berria martxan jarriko da

Ahalduntzea | Berdintasuna 2017-10-05 | 0

2017-2018 ikasturterako antolatutako Eraldaketa Feministarako Eskola aurkeztu du gaur udalak. Aurten, laugarren ikasturtez, martxan jarriko dute eskola eta iazko datu onak nabarmendu ditu Garazi Lopez de Etxezarreta Berdintasunerako zinegotziak: “guztira 146 emakumek eman zuten izena ikastaroetan; emakume taldeak indartu egin dira eta hausnarketa eta ahalduntze prozesuak sakondu eta martxan jarri dira. Horregatik, urrian hasiera emango […]

32342eu

Auzoetako emakume elkarteen aurtengo eskaintzan izena emateko epea bihar bukatuko da

Ahalduntzea | Auzoak | Berdintasuna 2017-09-20 | 0

Errenteriako auzoetako emakume elkarteek hastear dagoen 2017-2018 ikasturterako prestatu duten jarduera eskaintza Emakumeok martxan izeneko leloarekin aurkeztu dute. Bertan 11 auzoetako emakume elkarteek auzoz auzo antolatzen dituzten ekintzak batzen dira. Guztira 100 ekintzatik gorako eskaintza zabala da eta iaz 1391 emakumek hartu zuten parte. Ekintza hauek, Emakumeak: topaketak eta gizartean parte hartzea helburu programaren baitan […]

eskolak

Emakumeen ahalduntzerako eskolak

Ahalduntzea | Berdintasuna | Kategoria gabe 2016-09-19 | 0

Emakumeen Ahalduntzerako Eskolak 2016-2017 ikasturterako egiten duen eskaintza aurkeztu zen ostiralean. Bertan bi dira bateratzen diren eskaintzak: Alde batetik, Eraldaketa Feministarako Eskola, bertan Errenteriako Udalak eta Garaipen Elkarteak antolatzen dituzten ikastaroak izango dira. Aurten, hirugarren ikasturtez, martxan jarriko da eskola eta iazko datu onek nabarmendu nahi ditugu: guztira 142 emakumek eman zuten izena; emakume taldeak […]

Argazkia 2

Eraso sexisten aurkako materiala sortu dute festatarako

Ahalduntzea | Berdintasuna | Madalenak 2016-07-20 | 0

Oarsoaldeko udalek sentsibilizazio-kanpaina jarri dute abian, udan jai parekideen alde. Eraso sexisten, homofoboen, xenofoboen eta tranbofoboen aurka jardutea da helburua. Honakoa da helarazi nahi izan duten mezua: Jaietan jende ugari biltzen da, eta ospakizunetarako eta ondo pasatzeko gogoa izaten da. Emakume eta gizonak kalera ateratzen dira, eta gizarte-arauak malgutu egiten dira. Horrenbestez, benetan garrantzizkoa da […]

casa de las mujeres

Emakumeen etxerako bidean… lehenengo pausoa!

Ahalduntzea | Berdintasuna 2016-07-12 | 0

Errenteriako Emakumeen Etxea gorpuzteko bilerak egiten ari dira. Lehengo asteazkenean izan zen lehena eta bihar, uztailak 13, izango da bigarrena. Bilera irekia izango da bihar Merkatuzarrean 18:00tan. Hona lehen bileraren kronika:   Uztailaren 6an Emakumeen Etxeari buruzko hausnarketarako lehenengo saioa izan genuen. Arratsaldeko 18:00etatik 20:30era Merkatuzarren 35 bat emakume bildu ginen datozen hilabeteetan egingo dugun […]

emakumeen_ahalduntze_eskola

Ahalduntze eskolak izango dira datorren astean Merkatuzarren

Ahalduntzea 2016-05-20 | 0

Ahalduntzerako Eskolak emakumeen elkarlanerako espazio propioak dira: modu indibidualean, autonomia lortu eta norbere buruan konfiantza izateko, eta kolektiboan pentsatuta, gizartearen baitan parekidetasuna lortzeko. Berdintasunerako Azpisailak eta Auzoetako Emakume Elkarteek urrian ekin genion 2015-2016 ikasturteko Ahalduntze Eskolei. Datozenak, eskola jendarteratzeko egunak izango dira, hilabeteetan zehar jabetutakoa eta ikasitakoa ezagutzera emateko egunak. Horretarako, erakusgai egongo dira kurtsoan […]

bizentaren lumak

Feminismoaren inguruko hausnarketak sorrarazi zituen Bizentaren Lumak-ek

Ahalduntzea | Berdintasuna | Gazteria | Hezkuntza 2016-03-23 | 0

Emakumeen Egunaren harira antolatu zuen Errenteriako Udalak Bizentaren Lumak izeneko egitasmoa. Martxoaren 12an izan zen, goizeko 11:00tan. Bizentaren Lumak gazteek berdintasunaren inguruan hitz egiteko mahai-inguruko solas-jolasa da. Berdintasunaren gaineko hausnarketa, arrazoiketa eta eztabaida sortzeko helburua du eta baita gazteen ahalmentzea lantzekoa ere. Kolpe Morea talde feministak, Elhuyarrek eta Berdintasunerako Azpisailak elkarlanean antolatu zuten Bizentaren Lumak […]

aniztasunaren_balioa2

Mindara elkartea, inklusioa jomugan

Ahalduntzea | Auzolana | Bizitzeko espazioak | Herri Biziaren Bidean | Ongizatea | Sareak 2015-08-26 | 0

Dibertsitate funtzionala dutenen alde egiten duen elkartea da Mindara. Helburu horrekin  elbarriak diren zein elbarriak ez diren haur eta helduei begira proiektu ezberdinak eramaten dituzte aurrera. Alde batetik, ekintzak antolatzen dituzte, -kirol jarduerak, txangoak…-. Horrekin batera, ikastaroak ere prestatzen dituzte – musikoterapia edo euskal pilota egokituko entrenamenduak, kasu-. Eta horrez gain, hitzaldi eta mintegiak ere […]

lanku_adin_adin

“Adin adin”: Bertsoa, adinekoen egoitzetara hurbiltzen duen proiektua

Ahalduntzea | Bizitzeko espazioak | Herri Biziaren Bidean | Kultura | Ongizatea 2015-08-24 | 0

“Adin adin” bertso saio bereziak, plaza bihurtuko du Errenteriako Jesusen Bihotza zahar-etxea urriaren 7an. Bi bertsolarik bertan bizi diren egoiliarrei abestuko diete egun horretan, gaztea bata eta nagusiagoa bestea, belaunaldien artean zubiak eraikitzeko asmoz. Proiektua, Lankuk sortu du Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, eta Jesusen Bihotza egoitzak Gipuzkoako beste 10 adineko egoitzarekin batera hartuko du parte […]