Gordailua | Auzolana

AuzokonpostaAgustinak

Auzo-konpostaje guneetako ikuskaritza izango da asteartean

Agustinak | Alaberga | Auzolana | Fanderia | Gaztaño | Ingurumena | Jasangarritasuna 2017-06-26 | 0

Hurrengo asteartean Errenterian kokatutako auzo-konposta egiteko guneetara hileroko jarraipen-bisita egingo du Udalak. Lanok Errenteriako Udalak bultzatutako konpostaje-programaren baitan kokatzen dira eta, bertan parte hartzen duten herritarrei, dela auzokonposta egiten nola etxeko konposta egiten, zaborraren tasan %30eko hobaria aplikatzen zaie. Ikuskaritza-lanak gauzatzen dituen lantaldeko kideak 14:00etan abiatuko dira Fanderiako gunetik eta, aurreko jarraipen-bisiten antzera, honakoa izango […]

KonpostaGuneErrent2

Konpostaguneetako hurrengo jarraipen-bisitak abuztuaren 30an

Agustinak | Alaberga | Auzolana | Fanderia | Gaztaño | Ingurumena | Jasangarritasuna 2016-08-26 | 0

Hurrengo asteartean, abuztuak 30, Errenterian kokatutako auzo-konposta egiteko guneetara 5. jarraipen-bisita egingo du Udalak kontratatu duen Izadi 21 aholkularitza-enpresak. Ikuskaritza-lanak gauzatzen dituen lantaldeko kideak 13:00etan abiatuko dira Fanderiako gunetik eta honakoa izango da ibilbidea: Fanderia, Agustinak, Gaztaino eta Alaberga. Jarraipen-bisita hau erabiltzaileek izan ditzaketen zalantzak eta kezkak argitzeko ere baliatu nahi du lantaldeak. Erabiltzaileren batek […]

KonpostaFesta1

Larunbat honetan Konpostaren I. Festa izango da Agustinetako gunean

Agustinak | Auzolana | Ingurumena | Jasangarritasuna | Partehartzea 2016-05-04 | 0

Konposta ateratzear dagoela aitzakia hartuta, Konpostaren I. Festa antolatu du Errenteriako Udalak maiatzaren 7an. Hitzordua Agustinetako konpostagunean, 11:00etan, izango dela aurreratu du Jose Cruz Legorburuk, Udaleko Ingurumen-zinegotziak. Bertan, konposta nola atera ikusi eta nola erabili daitekeen erakusteaz gain, gaiarekin lotuta egon daitezkeen zalantzak argitzeko baliagarri izango da. Horretaz gain, ateratzen den konposta erabiltzaileen artean banatuko […]

aniztasunaren_balioa2

Mindara elkartea, inklusioa jomugan

Ahalduntzea | Auzolana | Bizitzeko espazioak | Herri Biziaren Bidean | Ongizatea | Sareak 2015-08-26 | 0

Dibertsitate funtzionala dutenen alde egiten duen elkartea da Mindara. Helburu horrekin  elbarriak diren zein elbarriak ez diren haur eta helduei begira proiektu ezberdinak eramaten dituzte aurrera. Alde batetik, ekintzak antolatzen dituzte, -kirol jarduerak, txangoak…-. Horrekin batera, ikastaroak ere prestatzen dituzte – musikoterapia edo euskal pilota egokituko entrenamenduak, kasu-. Eta horrez gain, hitzaldi eta mintegiak ere […]

IMG_1330 (2)

Irakurri, gozatu eta askatu (baita udan ere)

Auzolana | Kultura 2015-08-07 | 0

Apirilean eman genuen Errenteriako Udalak eta Liburutegiak estreinatu zuten Bookcrossing espazio ofizialaren berri. Bookcrossing-a mundu mailan liburuak “askatu” eta eskuz esku, zirkulazioan jartzeko ekintza da. Gauzak horrela, norbanakoek, instituzioek… liburuak leku publikoetan utzi ditzakete, eta liburua gustuko duenak jaso, irakurri eta erabili ondoren, berriz ere leku publiko batean utzi, hurrengo batek ere liburu hortaz goza […]

OarsoIrriak-Errenteria-Orereta-Ukenduak

Ukenduen tailerra, Oarsoirriak taldearen eskutik

Auzolana | Jasangarritasuna | Kultura | Sareak 2015-06-30 | 0

Uztailak 3an, OarsoIrriak ekimenak antolatuta, Amon-aitonen ukenduen tailerra egingo dute 17:00ak eta 19:00ak bitartean Urdaburu Mendizale Elkartearen egoitzan (Juan de Olazabal 23, behea). Saioa familiei (haur, heldu, izeba-osaba, amon-aitonak, lagunak…) zuzenduta dago eta helburua herriko jakintzak biltzen dituen ukenduak egiten ikastea da. Izena emateko oarsoirriak.errenteria.orereta@gmail.com helbidera idatzi behar da parte hartuko duten lagunen izenak (haurrena […]