Archive | Partehartzea

WattErronka1

Errenteriako Energia-mahaia martxoaren 22an bilduko da

Energia | Ingurumena | Jasangarritasuna | Partehartzea 2018-03-19 | 0

2017. urtean Energia Iraunkorrerako Ekintza Planaren (EIEP) erribisio dokumentua landu izan da, non ekintzen ezarpen mailaren azterketa orokorra egin den EIEP onartu zenetik 2016 urtera arte.  EIEP planaren helburua 2020. Urtean berotegi efektuko gasen (BEG) emisioak gutxienez %20a murriztea da. Bestalde, 2018ko Europako Energia Iraunkorraren astea (European Sustainable Energy Week 2018) ekainaren 4tik 8ra izango da. Errenterian […]

2

Jai berdinzaleagoak lortzeko prozesuaren bigarren bilera egingo dute

Berdintasuna | Partehartzea 2017-10-20 | 0

Oarsoaldeko udalerrietan jai parekide eta barneratzaileagoak lortzeko egitasmoa martxan jarri zuten urte hasieran. Egitasmoaren helburu nagusia Oarsoaldeko jaiak genero-ikuspegitik aztertzea da, eta indargune eta ahuleziak zein diren kontuan hartuta, jaiak parekideagoak eta barneratzaileagoak izan daitezen plangintza bat lantzea. Lan horiek egiteko prozesua Elhuyar Aholkularitzaren laguntzarekin gauzatzen ari dira eta Errenteriako Udaleko Berdintasunerako azpisailak jakinarazi duenez,  […]

IMG_20171011_110131_183

ZU! Zure Udala zerbitzua kokatuko den guneko lanak hasiko dira

eUdala | Gardentasuna | Partehartzea | Plan estrategikoa 2017-10-11 | 0

Espazioa egokitzeko lanek bi hilabete eta erdi iraungo dute. Astelehenean, urriaren 16an, hasiko dira espazio horretako lanak udaletxeko beheko solairuan. Momentuz, herritarrek orain arte bezala, sarrerara joan beharko dute ohiko izapideak egitera, baita errenta eta diru bilketarekin zerikusia duten izapideak egitera ere;  izan ere, lehen fasean, errenta eta diru bilketa gunea egokituko dute. Ondoren, arreta […]

Arramendi_lanean

Arramendiko parte hartze prozesuaren azkeneko saioa gauzatuko da bihar, asteazkenean

Agustinak | Gaztaño | Partehartzea | Pontika 2017-10-10 | 0

Asteazkenean, hilaren 11ean, egingo dute Arramendiko Parkearen Parte-Hartzearen azken jardunaldia: Itzulketa Saioa. Errenteriako Arramendi eremua parke bat baino gehiago bilakatzea izan da 2017ko martxoan abian jarri zen Arramendiko Parkearen Parte-Hartze Prozesuaren helburua. Herritar, ordezkari, erabiltzaile eta eragileekin batera, inguruak dituen baliabide eta esanahi desberdinak marko ireki batean antolatzea, alegia. Fase desberdinak bizi izan ditu prozesuak […]

Xenpelar Etxea

Aldundiaren eta herriko elkarteen harremanak hobetzeko prozesuaren lehenengo saioa bihar

Partehartzea 2017-10-09 | 0

Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarteekin dituen “harremanak hobetzeko, desburokratizatzeko eta arintzeko” asmoz programa bat jarri zuen martxan lurralde osoko elkarteekin, eta programa horren baitan Oarsoaldeko elkarteekin saioa egingo du urriaren 10ean, asteartean, Xenpelar etxean. Elkarteekin egingo duen partehartze prozesuaren helburua, besteak beste, elkarteen partaidetza sustatzea eta elkarteek erakunde horrekin duten harremana hobetzea litzateke. Horretarako elkarlana bultzatu […]

AutopistAzpia

AP-8 autobideak Oiartzun ibaian duen eragina murrizteko ikerketa abian

Bizitzeko espazioak | Ingurumena | Jasangarritasuna | Partehartzea 2017-05-26 | 0

Errenteriako Udalak onartutako Oiartzun Ibaiaren inguruneko Paisaiaren ekintza-planaren baitan, AP-8 autobideak Oiartzun ibaiaren gainean dituen biaduktuen egokitzapen eta paisaia-integrazioari buruzko ikerketa gauzatzen ari da Errenteriako Udaletxeko Hirigintza eta Ingurumeneko Saila. Bertako erabilera zein den eta bertatik igarotzen diren pertsonek eremu honi buruz duten balioespena ezagutu asmoz online galdeketa bat prestatu du Udalak. Aldi berean,  egun […]

LogoEA21Errenteria

Eskolako Agenda 21eko ikasleek aurtengo proposamenak aurkeztuko dizkiote alkateari

Hezkuntza | Ingurumena | Jasangarritasuna | Mugikortasuna | Partehartzea 2017-05-25 | 0

Datorren asteartean, (hilak 30), 2016-2017 ikasturtean Eskolako Agenda 21 programan parte hartu duten 7 ikastetxeetako ikasle ordezkariak udaletxera joango dira alkateari eta udal ordezkariei Mugikortasun Jasangarriaren inguruan egindako ikasturteko lana aurkeztera, besteak beste, nola hobetu daitekeen Errenteria oinez eta bizikletaz lasai eta modu seguruan ibiltzeko. Ikasleek beraien proposamenak luzatuko dituzte, herri jasangarri baten alde dituzten […]

GaikakoEdukiontziak-(mod)

Etxeko eta merkatal arloko hondakinen udal-ordenantza erakusketa publikoan

Ingurumena | Jasangarritasuna | Partehartzea 2017-05-13 | 0

Udalbatzak, 2017ko apirilaren 27an egindako ohiko bilkuran, hasierako onespena eman zion Errenteriako etxeko eta merkataritzako hondakinen Udal-ordenantza berriari. Ondorioz, aipatu ordenantzaren behin behineko onarpena iragan astelehenean argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, prozedura administratiboari hasiera emanez. Udalak gogorarazten du interesa dutenek ekainaren 19ra arteko epea dutela alegazioak egiteko. Ordenantza Udaletxean bertan ikusgai dago eta, baita http://ingurumena.errenteria.eus […]

Arramendi

Herritarrek erabakiko dute Arramendi parkearen etorkizuna

Agustinak | Gaztaño | Hiri antolamendua | Partehartzea | Pontika 2017-05-12 | 0

Arramendi parke bat baino gehiago da, horregatik hartu zuen Udalak Legegintzaldi Planean berau birdefinitu era erabilera hobetzeko konpromisoa. Herriarentzat berebiziko garrantzia duen gunea izanik, tokiko gobernuak herritarrekin jardun nahi du zehaztapena gauzatzeko garaian eta horregatik jarri du abian parte-hartze prozesua, eta horregatik animatu nahi ditu herritarrak beraien ekarpenak bertan egitera. Arramendi eremu librea da eta […]