Gordailua | Partehartzea

eutokia

Parte hartu Eutokia tailerrean, Europar Batasunari buruz eztabaidatzeko gunea

Gazteria | Partehartzea 2017-05-02 | 0

Datorren asteartean, maiatzak 9, Europaren eguna ospatuko da. Hori dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak, hainbat Udalekin lankidetzan, Eutokia tailerrak antolatu ditu Arrasate, Beasain, Errenteria, Tolosa eta Donostian. Helburua da Europar Batasunari buruzko belaunaldiarteko eztabaida bultzatzea, orain arte zer lortu den eta zein egoeratan gauden, eta etorkizunerako nolako Europar Batasuna irudikatzen dugun edo nahi dugun aztertzea […]

Etxebizitza (2)

Errenteriako Udalak gazte etxebizitza komunitarioa jarriko du martxan

Bizitzeko espazioak | Gazteria | Partehartzea 2017-02-28 | 0

Errenteriako Udalak eraikin bat egokituko du bertan gazte etxebizitza komunitarioa eraikitzeko. Horren bitartez, emanzipatzeko arazoei irtenbidea ematen hasi, eta elkarbizitza eta etxebizitza bera ulertzeko modu berri bat sustatu nahi du. Asanblada irekien bidez eta Udaleko arduradunekin batera, interesa duten gazteek erabakiko dute proiektua nolakoa izango den: zeintzuk izango diren elkarbizitza arauak, eraikinaren egitura, bertan bizitzeko […]

Portada-zarataMapa

Ostegunean abiatuko da soinu-ingurua hobetzeko planaren partaidetza prozesua

Ingurumena | Jasangarritasuna | Partehartzea 2017-01-17 | 0

Estatu mailan 2007 urtean sartu zen indarrean Zarata-mapak egin eta kalitate akustikoa erregulatzeko legedia. Euskal Autonomi Erkidegoan berriz, 2013an. Errenteriako Udalaren zarata eta bibrazioei buruzko ordenantza 1987ko irailaren 23an argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta, horrenbestez, egungo araudira egokitu beharra dago. Horregatik, egingo den azterlanak herri honen bizi-kalitatearen hobekuntzari erantzuteko argazkia emango digu. Hori horrela, […]

Portada-zarataMapa

Zarataren Ekintza-plana erakusketa publikoan jarri du Udalak

Ingurumena | Jasangarritasuna | Partehartzea 2016-12-20 | 0

Zarata-mapa zein diagnosia osatu eta hiritarrekin partekatu ostean, Errenteriako Udalak jasotako emaitzekin Zarataren Ekintza-planaren zirriborroa osatu du. Ekintza-plan honek 5 lan-ildo nagusi ditu eta, bertan jasotako ekintzak, modu progresiboan burutuz joango dira 2020ko epera bitartean. Partaidetza-prozesua zabalik Aurreko fasean bezala, oraingoan ere hiritarrekin partekatu asmo du Udalak. Horretarako, 2017aren hasierara arte luzatuko diren auzo-bilerak abiatu […]

Argiteria300

Errenteriako Energia-mahaia azaroaren 24an bilduko da

Energia | Energia berriztagarriak | Ingurumena | Jasangarritasuna | Partehartzea 2016-11-23 | 0

2015eko maiatzaren 6an Errenteriak Energia Iraunkorrerako Ekintza-plana (EIEP) onartu zuen, emisio baxuen ibilbide orria definitzeko asmoz. Horrek ahalbidetu egingo du Udalak Alkateen Itunaren izeneko europako ekimenari atxikitzearen ondorioz hartutako konpromisoa betetzea: 2020. urtean berotegi efektuko gasen (BEG) emisioak gutxienez %20 murriztea, oinarri urtearekin alderatuta (2007). EIEP planak 80 neurri hartzen ditu bere baitan, 8 lerro […]

IAK20161116_2

Urteko azken saioa ospatu du Ingurumeneko Aholku-kontseiluak (IAK)

Ingurumena | Jasangarritasuna | Partehartzea 2016-11-18 | 0

2016 urteari itxiera emateko, Errenteriako IAK osatzen duten kideek azken saioa ospatu zuten joan den azaroaren 16an. Ingurumeneko udal-ordezkari teknikoek eta politikoek Sailaren 2017ko aurrekontu-zirriborroa aurkeztu zuten, kontseilu-kideen ekarpenak bildu eta adostutako aurrekontuak osatu asmoz. Gizarte-eragileen eskaeren artean, ingurumenari zuzendutako aurrekontu publikoaren handitzea izan zen aipatuenetakoa, gutxienez, udal-aurrekontu orokorrak igotzen diren proportzio bera mantenduz. 2017rako […]

OarsoaldeaEP

Energia-iraunkortasuna aztergai izango da bihar Reina Aretoan

Energia | Energia berriztagarriak | Ingurumena | Jasangarritasuna | Oarsoaldea | Partehartzea 2016-11-16 | 0

Oarsoaldea eskualdeko Garapen Agentziak (Oarsoaldea, B.A.), Errenteriako Udalaren, eskualdeko gainerako Udalen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankidetzarekin,  2015 urtean eskualde mailako energia-diagnosia eta Oarsoaldeko Energia-plana diseinatu zituen. Azken dokumentu honek 2015-2020 epealdia hartzen du eta 5 helburu estrategikoz, 21 jarduera-programez eta 78 ekintzez osatuta dago. Oarsoaldeko Energia-planak 2020 urtera bitartean lortu nahi dituen xedeak energia-kultura berri bat ezartzea […]

Demoarso-agerraldi-belaunaldi-2016-11-03 (1)

Demoarsok ekitaldi masiboa deitu du iganderako

Oarsoaldea | Partehartzea 2016-11-04 | 0

Demoarso ekimenak agerraldiaegin du gaur Zumardian, giza katea amaituko den leku berean. Antonio Prior, Conchi Sanchez, Izaro Ibarguren eta Anatz Elizondok hartu dute parte. Antoniok eta Conchik 90 urtetik gora dute, eta duela 83 urte burutu zen Estatutuaren inguruko erreferenduma bizi eta ezagutu zuten. Ez hori bakarrik, izan ere, gerra bera eta erbestea ere bizi […]

Inauteriak (374)

Inauteriak antolatzeko bilera izango da ostegunean

Inauteriak | Kultura | Partehartzea 2016-10-18 | 0

Datorren ostegunean, hilak 20, 19:00etan Merkatuzarren izango da Inauteriak antolatzeko bilera. Herrian antolatutako jai ezberdinenetan parte-hartzea handitzen ari dela ikusita, Udalak bultzada eman zien inauteriei herriko hainbat eragilerekin elkarlanean. Joan den urteko egitarauan proposamen berriak landu ziren, eta izandako harrera ikusita aurten ere ildo beretik jarraitzeko asmoa du. Hori dela eta, 2017ko inauterien antolaketan parte […]