Gordailua | Udal antolamendua

udala_logoa

Udaltzaingoko zazpi agente plaza betetzeko deialdia ireki da

Udal antolamendua 2017-08-31 | 0

Lehiaketa-oposizioa deitu da, txanda irekian, Errenteriako Udaleko langile plantilan hutsik dauden Udaltzaingoko zazpi agente plaza betetzeko, hain zuzen, karrerako funtzionarioentzat gorderik daudenak. Baldintzak (besteak beste): · Gizonezkoek gutxienez 1,65 m-ko altuera izatea eta emakumeek 1,60 m. Baldintza hori egiaztatu beharko dute hala egitea eskatzen zaien unean. · Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatua edo Eskola Graduatua izatea. […]

udala_logoa

Astelehenean irekiko dute zaborren, ibilgailuen eta lurzoruaren tasak ordaintzeko 2017ko epea

Udal antolamendua 2017-08-11 | 0

Errenteriako herritarek zenbait tasa ordaintzeko aukera izango dute datorren astelehenetik urriaren 2a arte. Honako tasak dira ordaindu ahal izango direnak: Zabor Bilketagatiko Tasa. Ibilgailuak Sartzeko Tasa. Toki Publikoko Lurzoruaren Aprobetxamendu Tasa. Zergadunek, beren ordainketak Entitate Laguntzaileetan egin ditzakete, goian aipatutako epea amaitu bitartean. Helbideratutako ordainagiriak, ohi moduan, epearen azken egunean kobratuko ditu Udalak. Lurralde Historikoko […]

ZU Zure Udalaren aurkezpena

Udalak ZU! Zure Udala aurkeztu du, modernizazioan aurrerapauso handi bat suposatzen duen arreta zerbitzu berria

ADN | Plan estrategikoa | Udal antolamendua 2017-07-05 | 0

Udalak ia bi urte daramatza herritarren arreta zerbitzu integrala lantzen. ZU! Zure Udala zerbitzua, 2018ko hasieran jarriko da martxan eta herritarra artatzen den modua modernizatuko du. Herritarrak modu berrian atenditzea eragindo duen zerbitzu berri hau pertsona, antolakuntza eta esparru teknologikoan inbertsio garrantzitsuak bultzatuta egingo da. Errenteria 2025 Plan estrategikoak bere egiten zuen lan ildoetako bat […]

Telefono-zenbaki eta luzapenak

Udaleko atal ezberdinekin hitz egiteko telefono zenbaki eta luzapenak

ADN | Gardentasuna | Udal antolamendua 2017-06-27 | 0

Hona hemen Udaleko atal ezberditenako telefono zenbaki zuzenak eta luzapenak. Hauek erabiliz hitz egin nahi duzun sailarekin harremana azkarragoa eta zuzenagoa izango da. Telefono luzapen hauek arreta hobe bat ematera eta eraginkortasuna hobetzera bideratuta daude. Aurrera pausu hau eta telefono zentralitan egiten ari diren moldaketak Udala egiten ari den modernizazio, sinplifikazio eta arrazionalizazio prozesuaren parte […]

kudeaketa planaren aurkezpena 1

Udalak 2019 helburu, kudeaketa plana aurkeztu du, kudeaketa eraginkorrago batetarako tresna

Gardentasuna | Plan estrategikoa | Udal antolamendua 2017-06-23 | 0

Legegintzaldiaren erdialdea pasatu den honetan hartutako konpromisoen %73 bete dira edo betetzen ari dira dagoeneko. Udalak 2019 helburu, kudeaketa plana aurkeztu du, kudeaketarako eraginkorrago batetarako tresna. Legegintzaldiaren erdialdea pasatu den honetan hartutako konpromisoen %73 bete dira edo betetzen ari dira dagoeneko. Errenteria 2025 Plan Estrategikoa eragile sozial, sindikatu, alderdi politiko, garapen agentzia, enpresari eta herritarren […]

OTA-TAO

Udalak zuzenean kudeatuko ditu TAO eta garabi-zerbitzua

Mugikortasuna | Udal antolamendua 2017-06-15 | 0

Errenteriako Udaleko gobernu-taldeak, ahal denean zerbitzuak arlo publikora itzultzeari lehentasuna emateko konpromisoa betez, erabaki du TAO eta GARABI zerbitzuak publifikatzea. Kalitatezko zerbitzu publikoaren aldeko apustua egina duenez, Udalak abian jarri du kudeaketa zuzenera itzultzeko prozesua; prozesu hori amaituko da Lan Eskaintza Publikoarekin enplegua kontsolidatuta. Gainera, baliabideak hobe kudeatu ahal izango dira. Ildo horretan, azpimarratu behar […]