Gordailua | Udal komunikabidea

Atlantikaldia_argazkiak_herritarrentzat2

Atlantikaldiko argazkiak herritarren eskura

Kultura | Udal komunikabidea 2015-10-01 | 0

Dagoeneko pasa dira egun batzuk 2015eko Atlantikaldiari agur esan geniola, baina egun horiek gogoratzeko nahian, lau egunetan zehar izan zirenhamarnaka ekintzetako argazki guztiak Flickr-en bildu ditugu. Modu honetan herritarrek argazkiak ikusi edota deskarga ditzakete. Argazki guztiak libreak dira CC-BY-SA lizentziarekin eta beraz, edonork deskarga ditzake egokien iruditutako tamainan. Lizentzia libre horrek eskatzen duen bakarra, argazkia […]

plenoa_STOP_DESAHUCIOS2

Errenteria “etxe kaleratzerik gabeko herria” izendatu dute

Kategoria gabe | Udal antolamendua | Udal komunikabidea 2015-09-30 | 0

Etxe kaleratzerik gabeko herriak nahi ditu Kaleratzeak Stop plataformak. Eta bide horretan, atzoko Udalbatzaren Ohiko Bilkuran mozioa aurkeztu zuen EH BILDU eta Errenteria IrabaziZ taldeen babesarekin. Mozioak aurrera egin zuen bi talde horien eta PSE-EE-ren aldeko botoekin eta EAJren abestentzioarekin. Etxe kaleratzeen aurkako plataformako kideak plenoan bertan izan ziren. Joseba Salegi taldeko kideak hartu zuen […]

balorazioa_100egun2

Julen Mendoza: “Eraldaketaren bidean jarraitzen dugu”

Udal antolamendua | Udal komunikabidea 2015-09-25 | 0

Legegintzaldiko lehen 100 egunak pasata, Gobernu Taldeak orain arte egindako lana baloratu du. Hilabete gutxi batzuk pasa badira ere, Mendozak adierazi du aurreko legegintzaldiaren jarraipena dela honakoa, eta gobernu taldekoen artean aldaketak izan badira ere, “eraldaketarako gogo bera” izaten jarraitzen dutela. Egindako lana lau espaziotan banatu du Gobernu Taldeak: garapen sozioekonomikoa, gizarte babesa, hiri-mantenua eta […]

udaletxea-300x190

Tokiko Gobernu Batzarraren Ohiko Bilkura egingo dute, asteazkenean

Udal komunikabidea 2015-08-28 | 0

Goizeko 9:30ean hasiko da saioa datorren asteazkenean, irailak 2, eta honakoa izango du gai zerrenda: 1. Tokiko Gobernu Batzarrak 2015eko uztailaren 15ean eginiko ohiko bilkurari eta uztailaren 20an egindako ezohiko eta presazko bilkurari dagozkien akten irakurketa eta onespena, bidezko bada. 2. Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetzen dizkion eskumenen inguruan osoko bilkurak 2015eko uztailaren 20an hartutako erabakiaren […]

errenteriako udala

Urriaren 5era arte zabalik dago zaborraren, pasabideen eta lurzoru publikoaren erabileraren gaineko tasak ordaintzeko epea

Udal antolamendua | Udal komunikabidea 2015-08-20 | 0

Urriaren 5era arte, ordaingari hauek kobratzeko jarrita egongo direla jakinarazi dute Errenteriako Udaleko Diru Bilketa Sailetik: Zabor Bilketagatiko Tasa Pasabideen gaineko tasa (VADO) Toki Publikoko Lurzoruaren Aprobe­txa­mendu Tasa Lurralde Historikoko Zergabilketa Erregelamenduaren arabera, adierazitako epe hori bukatu ondoren premiamendu bidezko derrigorrezko jardunbideari ekingo zaiola azaldu dute era berean, eta ordaindu ez diren kuotak dagokion gainordainarekin […]

LABEA.KARTELA-2015

Ikasturte bete antzerki

Bizitzeko espazioak | Kultura | Udal komunikabidea 2015-08-14 | 0

Antzerki Labeak hainbat ikastaro prestatu ditu 2015-2016 ikasturterako. Irailaren 1etik 25era bitartean eman ahal izango da izena euretan. Haur, gazte zein helduentzat tailer ezberdinak prestatu ditu 2015-2016 ikasturterako Udal Antzerki Tailerrak. Guztira, 6 ikastaroren berri eman dute: Helduentzako, esaterako, hastapen, sakontze eta sorkuntza ikastaroak eskainiko dituzte. Horrez gain, 13 eta 16 urte artean dituzten gazteei […]