Gordailua | Energia

HitzaldiaXenpelar

1. Energia-astearen balorazio positiboa egin du Udalak

Energia | Energia berriztagarriak | Ingurumena | Jasangarritasuna 2017-07-05 | 0

Ekainaren 15-22 bitartean Errenteriako 1. Energia-astea ospatu zuen Udalak biztanleria energia-erabilera egokiaren alde jardun eta ingurumen-kontzientzia handiagotu asmoz. Izan ere, 2020. urterako errenteriarrek 2007an baino %20´16 CO2 gas isuri gutxiago isurtzeko helburua jaso zuen Udalak, Errenteriako Energia Iraunkorrerako Ekintza Planaren (EIEP) baitan. Errenteriako Udalak positiboki baloratu du 1. Energia-asteko jarduera ezberdinetan izandako partaidetza. Hitzaldietara hurbiltzea ezinezkoa izan bazenu, eskura […]

Azoka

Larunbateko azokak energiaz bete zuen Gamon Zumardia

Energia | Energia berriztagarriak | Ingurumena | Jasangarritasuna 2017-06-20 | 0

Larunbata goizean energia giroan ospatu zen energia-azoka. Usurbilgo lanbide eskolaren laguntzaz, energia berriztagarriekin dabiltzan tresnak izan ziren ikusgai: eguzki-panelak, eguzki-sukaldeak, … Azken honetan frijitutako txistorra dastatu zuten bertaratutakoek. Horretaz gain, 5 ibilgailu elektriko eta 8 ibilgailu hibrido ikusteko eta probatzeko aukera izan zen. Watt Erronka arrakastatsua Hibaikako neska-mutilez osatutako hiru talde lehia bizian ibili ziren […]

PrentsaurrekoWeb

Hamaika ekimen Errenteriako 1. Energia Astean

Energia | Energia berriztagarriak | Ingurumena | Jasangarritasuna 2017-06-09 | 0

2017ko Europako Energia Iraunkorraren astearekin bat eginez, ekainaren 15etik 22ra Errenteriako I. Energia Astea antolatu du Udalak. Aste honen helburua gizartea sentsibilizatzea izango da, modu horretan, herritarrek beren kabuz, egunerokotasunean, energia erabilera egokiaren alde jardun ahal izateko eta ingurumen kontzientzia handiagotzeko. 2020 urterako errenteriarrok 2007an baino %20´16 CO2 isuri gutxiago isurtzeko helburua jarria dugu, Errenteriako […]

errenteriako-udala-logo

Garoña zentral nuklearraren inguruko adierazpen instituzionala

Energia 2017-04-03 | 0

Udalak hurrengo Adierazpen Instituzionala onartu du aho batez Azalpena: Euskal erakunde eta ordezkari politiko gehienek aspaldian adierazi dute lehen belaunaldiko zentral nuklearren bizitza luzatzearen kontrako jarrera. Erreaktore nuklear horiek 30 urte bizirauteko aurreikuspenaz jarri ziren martxan, eta dagoeneko 40 urte baino gehiago daramatzate. Zentzu horretan, beraz, nabarmen gainditu dituzte jabeek hasieran espero zuten errentagarritasun ekonomikoa […]

Argiteria300

Errenteriako Energia-mahaia azaroaren 24an bilduko da

Energia | Energia berriztagarriak | Ingurumena | Jasangarritasuna | Partehartzea 2016-11-23 | 0

2015eko maiatzaren 6an Errenteriak Energia Iraunkorrerako Ekintza-plana (EIEP) onartu zuen, emisio baxuen ibilbide orria definitzeko asmoz. Horrek ahalbidetu egingo du Udalak Alkateen Itunaren izeneko europako ekimenari atxikitzearen ondorioz hartutako konpromisoa betetzea: 2020. urtean berotegi efektuko gasen (BEG) emisioak gutxienez %20 murriztea, oinarri urtearekin alderatuta (2007). EIEP planak 80 neurri hartzen ditu bere baitan, 8 lerro […]

OarsoaldeaEP

Energia-iraunkortasuna aztergai izango da bihar Reina Aretoan

Energia | Energia berriztagarriak | Ingurumena | Jasangarritasuna | Oarsoaldea | Partehartzea 2016-11-16 | 0

Oarsoaldea eskualdeko Garapen Agentziak (Oarsoaldea, B.A.), Errenteriako Udalaren, eskualdeko gainerako Udalen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankidetzarekin,  2015 urtean eskualde mailako energia-diagnosia eta Oarsoaldeko Energia-plana diseinatu zituen. Azken dokumentu honek 2015-2020 epealdia hartzen du eta 5 helburu estrategikoz, 21 jarduera-programez eta 78 ekintzez osatuta dago. Oarsoaldeko Energia-planak 2020 urtera bitartean lortu nahi dituen xedeak energia-kultura berri bat ezartzea […]