Gordailua | Kultura

Andra Mari Abesbatza_content

Andra Mari Abesbatzak Santa Zeziliako kontzertua eskainiko du azaroaren 25ean

Kultura 2017-11-22 | 0

Datorren larunbatean, azaroak 25, arratsaldeko 20:00etan, Andra Mari Abesbatzak Gabriel Fauréren Requiem re minorrean op.48 abestuko du Andre Mariaren Zeruratzearen parrokian. Koru eta organorako bertsioa da egingo dutena; izan ere, eliza horretako organoa, 1893an Aquilino Amezuak eraikia, berriki zaharberritutakoa da eta Gipuzkoako onenetako bat da gaur egun. Andra Marirekin batera ariko dira Alize Mendizabal organoan, […]

20171119_SAridunen argazkia

“Sol creixent” lanak eskuratu du XXII. Errenteria Film Laburren Jaialdiko sari nagusia

Kultura 2017-11-20 | 0

Guillem Manzanares zuzendari gaztearen “Sol creixent”” film laburrak jaso du XXII. Errenteriako Film Laburren Jaialdiko Ion Arretxe zuzendaritza onenaren saria. Zinemagile errenteriarraren omenez eman diote izena sariari eta Manzanaresek, Arretxeren alarguna den Ana Vilaren eta Mikel Arretxe haren anaiaren eskutik jaso zituen garaikurra eta diploma, atzo, azaroak 19. Sari banaketa ekitaldia 18:00etan hasi zen  Niessen Kulturgunean eta Leire Cano aurkezlearen ahotik jakin […]

Kultura Kreaktiboa gehi web

Kulturako ardatz estrategikoen aurkezpena egingo dute datorren asteazkenean

Kultura 2017-11-17 | 0

Errenteriako Plan Estrategiko orokorretik abiatuta, Kulturarako ere Plan Estrategikoa garatu nahi du Udalak. Barne mailako lehendabiziko hausnarketak eginak daude dagoeneko eta horiek herritarrekin konpartitu nahi dituzte. Horretarako bilera deitu dute, datorren asteazkenean, hilak 22, arratsaldeko 19:00etan, Merkatuzarren. Bertara, kultur eragileez gain, herriko gainontzeko eragileak gonbidatu nahi dituzte baina baita interesa izan dezaketen herritar norbanakoak ere. […]

ZINE-BANDA portada

Zine-Banda ikuskizuna eskainiko du Errenteriako Musika Bandak bihar

Kultura 2017-11-17 | 0

Errenteriako Musika Bandako kideak entseguetan buru-belarri ari dira, bihar, azaroaren 18an, 22:30ean Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastokian jarritako pantaila erraldoia medio, eskainiko duten Zine-Banda ikuskizuna prestatzen. Ikuskizuna, Errenteriako Film Laburren XXII jaialdia eta Santa Zezilia ospakizunen egitarauetan txertatuta dago. Musika Kultur Elkarteak (EMKE), film laburren jaialdiarekin bat egin nahi izan du eta Stanley Kubrick zine-zuzendari estatubatuarraren […]

zaria-koru-eskola

Zaria Koru Eskolak Santa Zezilia kontzertua eskainiko du larunbatean

Kultura 2017-11-17 | 0

Bihar, azaroaren 18an, 20:00tan Errenteriako Fatima elizan Zaria Koru Eskolak Santa Zezilia kontzertua eskeiniko du. Bertan, urte honetan Zariatxo, Zariagaz eta Zaria abesbatzek nazioarteko jaialdi eta bira desberdinetan eskaini dituzten kanta batzuk entzunteko aukera izango dute bertaratzen direnek: Zaria abesbatzak AEBetan, Zariatxo eta Zariagaz abesbatzek Persan (Paris) eta Daxeko jaialdietan eskainitako lanak. 2018an, Zariatxo eta […]

erakusketa

2030 Gure munduko agenda Xenpelar Etxean

Kultura 2017-11-16 | 0

  Datorren ostiralean, azaroak 17, NBEko estatu kideek pobrezia desagerrarazteko, planeta babesteko eta pertsona guztiei oparotasuna bermatzeko onartutako 17 helburu eta 169 xedeei buruzko erakusketa bat izango da Xenpelar Etxean FISC GKE-ak antolatuta. Guztioi eguneroko ekintzetan eta bizitzan dagokigun ardura bat izanik. Erakusketa hau azaroak 30a arte egongo da zabalik 17:00etatik 20:00etara astelehenetik larunbatera.

23herrien-astea-portada

Herrien Astea, harresiak desegin eta harreman askatzaileak eraikitzeko

Kultur aniztasuna | Kultura | Solidarioa 2017-11-15 | 0

23. aldia du aurten Herrien Asteak. Harresiak desegin, harreman askatzaileak eraiki leloarekin dator. Mikelazulo Kultur elkarteak antolatu du azaroaren 20tik 26ra, eta egitarau zabala prestatu dute egun horietarako. Egitarauaren berri emateko aldizkaria baliatu dute aurten, eta egitarauaz gain, zenbait kolaborazio bildu dituzte bertan, Melilla, Alemania, Lampedusa zein Errenteria-Oreretatik heldutako kolaborazioak, hain zuzen. Egitaraua: Azaroak 20: […]