Archive | Kultura

Madalenetako kartel lehiaketa_erakusketa

Madalenetako kartel lehiaketan herri saria jasotzeko aukera duten lanak Xenpelar Etxean ikusgai

Kultura | Madalenak 2018-05-25 | 0

163 lan aurkeztu dituzte aurtengoan XXXIV. Madalenak 2018 iragarriko dituen kartel lehiaketara. Horietatik 50 lan aukeratu dituzte, Xenpelar Etxean, jada, ikusgai dagoen erakusketarako. Lan hauek herritarren bozka jaso ahal izango dute erakusketaren lekuan bertan eta botu gehien jasotzen dituen lanaren egileak herri saria jasoko du: uztailaren 21ean izango den Madalenetako herri bazkarirako bi gonbidapen. Erakusketa […]

Yogipuinak

Yogipuinak: yogak eta ipuinek bat egingo dute haurrei zuzendutako bi saiotan

Gazteria | Hezkuntza | Kultura 2018-05-25 | 0

Yoga hitzak “batasuna” esan nahi du. Yogak eta ipuinek bat egiten dute 5 eta 10 urte arteko haurrei zuzendutako saio honetan. Ipuinen bitartez yogako “asana” (jarrera) desberdinak egingo dituzte: arnasketa gogoan hartuz, emozio desberdinei erreparatuz, eta nola ez, muskuluak eta artikulazioak landuz. Saioaren amaieran, atseden garaia: erlaxazioa egingo da gorputza tenkatuz eta lasaituz, haurra guztiz […]

hari instrumentuen alardea

Hari instrumentuen alardea egongo da bihar

Kultura 2018-05-25 | 0

Bihar, maiatzak 26, hainbat musika eskolatako 120 ikasle elkartuko dira Hari Instrumentuen Alardean. Kontzertua 12:30ean hasiko da Koldo Mitxelena Ikastetxeako jolastokian Sergio Zapirainenen zuzendaritzapean.

OaingozHau

OaingozHau mugimenduko Maddalen Arenaza eta Aitor Sagastuyrekin elkarrizketa

Kultura | Madalenak 2018-05-23 | 0

Euskalguneari eta Txosnaguneari buelta bat emateko eta berritzeko OaingozHau mugimendua sortu dute hainbat norbanakok, herritik eta herriarentzat jai batzuk eskaintzeko asmoz. Bai jaietan eta baita horien antolaketan laguntzeko prest daudenak ongietorriak direla azaldu dute. OaingozHau mugimenduko kide diren Maddalen Arenaza eta Aitor Sagastuyrekin egon gara eta hau da esan digutena:      

35285955464_5c8f089a66_b

50 urteko elkarbizitzari omenaldia Madalenetan

Kultura | Madalenak 2018-05-22 | 0

Aurten urrezko ezteiak bete edo beteko dituzten errenteriarren omenez, Madalenetan antolatuko den ekitaldian parte hartzeko izen-ematea zabalik dago dagoeneko. Ekainaren 1a izango da horretarako azken eguna. Parte hartu nahi dutenek, hala adierazi beharko dute Udalean, 943 44 96 11 telefonora deituz edo alkatetza@errenteria.eus helbide elektronikora idatziz. Ekitaldi honekin omenaldi bat egiten zaie jaietan, 50 urte […]

Madalenak 2017 kartela

Tempografix enpresa arduratuko da Madalenetako programa ofiziala egiteaz

Kultura | Madalenak 2018-05-21 | 0

Kultura Sailak, 2018ko Madalenetako programen diseinua, publizitatea eta inprimaketa, Tempografix enpresari esleitu diotela jakinarazi nahi die herriko merkatariei. Hau horrela, eurak izango dira jaietako programa ofizialaren publizitate salmentaren arduradunak. Identifikazio modura, Udalak sinatutako akreditazioa erabiliko dute lan honetan ariko diren pertsonek. Interesdunek informazio gehiago izateko Tempografix enpresaren telefonora dei dezakete: 943 519 068.

Zineforum calcuta ondoan

Calcuta Ondoan GKGEaren film labur bi emango dira ostegun honetan Merkatuzarren

Berdintasuna | Kultur aniztasuna | Kultura 2018-05-21 | 0

Ostegun honetan, maiatzaren 24ean, arratsaldeko 17:30etatik 19:30etara bitarte Calcuta Ondoan GKGEak eginiko “Océano esperanza” eta “Malad, morir o no” sentsibilizaziorako film labur biren emanaldia izango da. Horien ondoren, hizketaldi irekia egiteko aukera egongo da. Hain zuzen ere, saioa Merkatuzarreko bilera gela handian eskainiko da, Errenteriako Udalak antolaturik. Labur bi hauek Fernando Verak egin ditu eta […]

errenteria musikal logo

Datorren kurtsorako matrikulazio epea zabaldu dute Errenteria Musikalen

Kultura 2018-05-18 | 0

Errenteria Musikal Musika eta Dantza eskolak 2018-2019 kurtsorako matrikula epea zabaldu du. Ikastetxeko ikasleek maiatzak 14tik 25 arte matrikula egin dezakete bi era ezberdinetan: -Aurrez aurre ikastetxeko bulegoan . Ordutegia: atelehenetik ostegunera 8:00tatik 17:30 arte eta ostirala 8:00tatik 14:30 arte. -On line web orriaren bitartez www.musikal.errenteria.eus Ikasle berrien matrikulazioa epea maiatzaren 28an zabalduko da ekainaren […]