Archive | Kultura

Jose Luis Ansorena

Jose Luis Ansorena Miranda musikariari egingo zaion omenaldian parte hartzera gonbidapena

Kultura 2018-04-29 | 0

Errenteriako Udalak herritarrak gonbidatu nahi ditu Eresbilek Jose Luis Ansorena Miranda musikariari egingo dion omenaldian parte hartzera. Ekitaldia datorren asteazkenean izango da, maiatzaren 2an, 18:30ean, Musika Plazan. Bertan hainbat abesbatzetako ordezkariek osatutako koru batek eta Udal Txistulari Bandak parte hartuko dute, eta hainbat instituziotako ordezkariak ere egongo dira.

XenpelarUdalekuakOK-001

Xenpelar Udalekuetan izena emateko epea zabalik

Kultura 2018-04-24 | 0

Xenpelar Udalekuetan izen-emate epea apirilaren 23an zabaldu zuten eta lekuak bete arte egongo da zabalik. 12-17 urte bitarteko gazteei zuzenduta, uztailaren 2tik 13ra izango dira astelehenetik ostiralera 10:30etik 13:30era. Aurten bi dira antolatutako udalekuak. Lehendabizikoak argazkigintzarekin du lotura. Helburua du gazteak irudi digitalaren mundura gerturatzea eta horretarako, ondorengo irudiak landuko dituzte: kameraren erabilera, irudiak moldatzeko […]

CIP

Errenteriako Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleen erakusketa Xenpelar Etxean

Kultura 2018-04-20 | 0

Errenteriako Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleek erakusketa antolatu dute Xenpelar Etxean. Beraien lanak ikusgai izango dira apirilaren 23tik  26ra Madalena kaleko 32an. Ikasleen lan bilduma astelehenetik ostegunera bisitatu daiteke  17:00etatik 20:00etara. Aroztegi eta altzarigintzako lanak dira batik bat, eta badira metalez ondutako piezak ere.

musika banda

Ana Legarreta zuzendariak zuzenduko du igandean Musika Bandaren kontzertua

Kultura 2018-04-18 | 0

Igandean, hilak 22an, gonbidatu berezia izango du Musika Bandak. Hain zuzen ere, Ane Legarreta zuzendari Galdakoztarrak zuzenduko du egun horretan eskainiko duten kontzertua. Egungo Musika Banda zuzendaritza arloan, etorkizun handiko zuzendaria da Ane Legarreta. Máximo Moreno Musika Eskolan hasi zituen musika ikasketak. Jarraian, ikasketak aurrera, Juan Crisostomo Arriaga Kontserbatoriora egin zuen piano goi-mailako ikasketak burutzeko. […]

20170423_125212

Egitarau zabala eskainiko du San Marko egunak igandean

Kultura 2018-04-17 | 0

Aurtengoan ere, Udalak, herriko hainbat eragilerekin elkarlanean,  familia guztiarentzako egitarau zabala prestatu du San Marko Egunerako. Apirilaren 22an ospatuko dute festa, gotorlekuaren inguruan. Bertaratzeko, autobus zerbitzu berezia izango da Morrongileta kaleko geltokitik San Markoraino. Egitaraua: 10:00: San Markorako Igoera Krosa. 10:00:  Erromeria Martxa San Markora, Foru plazatik abiatuta. 11:00-14:00:  Artista liburuaren tailerrak. 6 eta 12 […]

Dantzarte

Dantzarte zikloak dantzaz jantziko du Errenteria

Kultura 2018-04-13 | 0

Errenteriako Udalak, beste hainbat eragilerekin batera, Dantzarte dantza zikloa antolatu du, bigarren aldiz, apirilaren 13tik apirilaren 29ra arte. Dantza izango da, bere zentzu zabalenean ulertuta, zikloaren ardatz eta hala, egitarau zabala diseinatu dute herritarrei zuzenduta. Igandean, hilak 15, Fritsch Companyren ‘El amor no dura para siempre’ ikuskizuna izango da Niessen Kulturgunean. Proyecto Larruaren ‘Baserri’ lana, […]

01 Artea eta Matxinada

Astelehenean zabalduko da “Artea eta Matxinada” erakusketa Merkatuzarren

Kultura 2018-04-13 | 0

Zintzilik Irratiak eta Arditurriko Minak Ingurugiro Elkarteak “Artea eta Matxinada” izenburuapean erakusketa zabalduko dute apirilaren 16an Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan. Erakusketaren helburua espazio amankomun batean disziplina eta gizarte mugimendu ezberdinak biltzea da, beraien sorkuntza eta ekintzen bidez. Erakusketak izaera kolektiboa du eta arte disziplina ezberdinak bilduko ditu: – Pintura: Idoia Montón, José Luis Chasco, […]

proposamena

Atlantikaldiak aurtengo ediziorako proposamenak bidaltzeko epea zabaldu du

Atlantikaldia | Kultura 2018-04-10 | 0

Apirilaren 9tik maiatzaren 11ra bidali ahal izango dituzte herritar zein eragileek aurtengo ediziorako beraien proposamenak.  Sorkuntza artistiko ezberdinak ardatz dituzten ekimenak eta itsasoarekin zerikusia duten proposamenen bila ari da antolakuntza batzordea. Eragileen proposamenek elikatzen dute Atlantikaldia jaialdiaren programazioa. Errenteriarrek ematen diote nortasuna jaialdiari, eta euren parte-hartzea sustatu nahian, aurreko edizioetan bezala, Udalak herritarren proposamenekin osatu […]

Ermita

Maria Magdalena Lagunak Kultur Elkarteak antolatutako kontzertua egongo da larunbatean

Kultura 2018-04-09 | 0

Larunbatean, arratsaldeko 20:00etan, Maria Magdalena Lagunak Kultur Elkarteak antolatutako kontzertua egongo da Maria Magdalenaren basilikan. Eneko Amundarain Irastorza ariko da zuzendari lanetan, Oier Etxaburu pianoan eta Ander Saenz perkusioan.   Bertan, honako pieza hauek joko dituzte: – Requiem (Eliza Gilkyson) – Aita gurea (Aita madina) – Ubi caritas (Ola Gjeilo) – Wade in the water […]