Gordailua | Landa garapena

KartelIrudiIIIAzokaEko2

Errenteriako 3. Azoka Ekologikoak Zumardia beteko du larunbatean

Ingurumena | Jasangarritasuna | Landa garapena 2017-09-04 | 0

Irailaren 9an, larunbata, Errenteriako Nekazaritza Ekologikoaren III. Azoka ospatuko da Gamon Zumardian. Bertan, Euskal Herriko baserrietako elikagai ekologiko desberdin asko ezagutzeko eta erosteko aukera izango da goizeko 10:00etatik 14:00ak arte. Nekazaritza ekologikoaren gakoak Errenteriako Udalak, Behemendik, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Biolur Elkarteak antolatutako azoka honetan, Euskal Herriko leku desberdinetako ekoizleak egongo dira eta modu berean produktu anitz topatuko dugu hauen […]

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Liztor beltzaren aurka aurtengo kanpaina itxiko du Aldundiak

Ingurumena | Jasangarritasuna | Landa garapena 2016-12-19 | 0

Negua iritsi da eta horrekin batera, liztor beltzak (Vespa vellutina) bere jarduera geratu du. Une honetan, udan horren aktiboak izan diren habiak argi ikus daitezke zuhaitzetatik zintzilik, hutsik. Hori dela eta, liztor beltzari aurre egiteko protokoloak dioenari jarraituz, 2016ko abenduaren 17tik aurrera Gipuzkoako Foru Aldundiko Basa Faunaren eta Abeltzaintza Zerbitzuek, deuseztatze jardunak bukatutzat emango dituzte. […]

EzkutukoTranpa

Añarbeko herri-mendian ezkutuko ehiztariak izatea salatu du Udalak

Ingurumena | Jasangarritasuna | Landa garapena 2016-10-12 | 0

Errenteriako Udalaren Basozaintza Zerbitzuak basurdea edo orkatza bezalako espezieak ezkutuan ehizatzeko legez kanpoko tranpak aurkitu ditu Añarbe erabilera publikoko mendian, Natura 2000 Sarean babestuta dagoen Aiako Harria Parke Naturala eta Kontserbazio Bereziko Eremuaren (KBE) barnean. Honi lotuta, aurtengo urtearen hasieran Nafarroako Foruzaingoak Oiartzungo hiru ezkutuko ehiztari atxilotu zituen Artikutzako finkan. Baso eremu hori ere Natura […]

Azoka1

Larunbatean nekazaritza ekologikoak bere 2. azoka izango du Errenteriak

Ingurumena | Jasangarritasuna | Kultura | Landa garapena 2016-09-08 | 0

Irailaren 10ean, larunbata, Errenteriako Nekazaritza Ekologikoaren II. Azoka ospatuko da Gamon Zumardian. Bertan, Euskal Herriko baserrietako elikagai ekologiko desberdin asko ezagutzeko eta erosteko aukera izango da goizeko 10:00etatik 14:00ak arte. Nekazaritza ekologikoaren gakoak Errenteriako Udalak, Behemendik, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Biolur Elkarteak antolatutako azoka honetan, Euskal Herriko leku desberdinetako ekoizleak egongo dira eta modu berean produktu anitz […]

Larreak

Errenterian kontrolik gabe dabilen ahuntz-ganadua jasotzeko pausuak eman ditzan eskatu dio Udalak Aldundiari

Ingurumena | Jasangarritasuna | Landa garapena 2016-07-12 | 0

Orain gutxi, Añarbe erabilera publikoko mendian (Natura 2000 Sarean babestua), kontrolatu gabeko eta bertan behera utzitako behi-azienda zuten jabeei hauek erretiratzea eskatzeko Ediktua argitaratu zuen Udalak. Izan ere, aziendak eragindako kalteen artean animalia osasunari buruzko arazoak, Aiako Harria Parke Naturala eta Kontserbazio Bereziko Eremuko (KBE) bisitariei egindako erasoak eta interes komunitarioko habitatetan bioaniztasunari eragindako kalteak […]

BidezBideErrenteria1

Bidez-bide, zortzi urte landa-eremua eta hirigunearen arteko lotura eginez

Berdintasuna | Bizitzeko espazioak | Ingurumena | Jasangarritasuna | Landa garapena | Mugikortasuna | Ongizatea 2016-05-17 | 0

Errenteriako Udaletxeko Ingurumen Sailaren bitartez, 2008. urtean jarri zen martxan Bidez-bide zerbitzua udalerrian. Horretarako, Errenteriako Udalak 6.000€-ko ekarpena egiten dio Behemendi Landa Garapenerako Elkarteari urtero zerbitzua burutu dezan. Bidez-bide programa Errenteriako eta Oiartzungo Udaletxeek sustatzen duten doako garraio zerbitzu bat da; pertsonen egoera ezberdinetarako egokitutako ibilgailu batek udalerriko landa-eremua eta hirigunearen arteko bidaiak burutzen ditu, […]

zuhaitz eguna 25602050502_cc2dcb4f94_b

Larunbat honetan berriz ospatuko da Zuhaitz Eguna

Jasangarritasuna | Landa garapena 2016-04-12 | 0

Pasa den apirilaren 9an, 2015ean jaiotako haurrekin “Zuhaitzaren Eguna” ospatu zen. Botatako euria zela-eta mendiaren egoera nahiko txarra zen eta azken taldeak ezin izan zuen zuhaitza landatu. Arrazoi honengatik, beste deialdi bat egin da datorren larunbaterako, apirilak 16, goizeko 10:00etarako. Azken talde horrek aste honetan jasoko du deialdi berrirako eskutitza. Aurreko larunbatean etorri ez ziren […]

Behia

Bioaniztasun-kalteak ekiditeko, legez kanpoko behien bazka debekatu du Udalak Añarben

Ingurumena | Jasangarritasuna | Landa garapena 2016-03-10 | 0

Errenteriako Añarbe Herri Onurako Mendian aske eta identifikatu gabe bazkatzen duten abereak badirela ikusirik, eta hauek habitat naturaletan, espeziengan eta zuhaiztietan eragiten dituzten kalteak ekidin asmoz, Errenteriako Udalak abereak erretiratzea eskatzen duen Ediktua argitaratu du. Dokumentu horren bitartez, abere-jabeei ohartarazi die Ediktua onartu den hurrengo egunetik hasita 15 egun naturaletako epean abelburu guztiak mendi-eremu honetatik […]