Gordailua | Oarsoaldea

ListorretaBulegoa

Aiako Harria Parke Naturaleko eta KBEko udako ibilbide gidatuak hasiko dira

Ingurumena | Jasangarritasuna | Oarsoaldea 2017-07-28 | 0

Abuztuaren lehenengo asteburuan Aiako Harria Parke Naturalean kokaturik dagoen Errenteriako Listorreta-Barrengoloia aisialdi gunean uda honetako Natura-Giden Zerbitzu Ofiziala abian jarriko da. Bertako Kultur Ondare eta bioaniztasun-maila altua aditu baten eskutik ezagutzeko aukera paregabea da dudarik gabe. Izan ere, gune honek Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE) izendapena du, Natura 2000 Sarearen barruan babestua. Honela, ibilbideen eskaintza “Añarbe […]

Jai berdinzaleak

Errenteriako jaiak berdinzaleagoak izateko lehenego hausnarketa saioa uztailaren 5ean izango da

Berdintasuna | Madalenak | Oarsoaldea 2017-06-29 | 0

Oarsoaldeko udalerrietan jai parekide eta barneratzaileagoak lortzeko egitasmo berria jarri dute martxan. Egitasmoaren helburu nagusia Oarsoaldeko jaiak genero-ikuspegitik aztertzea da, eta indargune eta ahuleziak zein diren kontuan hartuta, jaiak parekideagoak eta barneratzaileagoak izan daitezen plangintza bat lantzea. Lau udalerrietako hainbat jai izango dira aztergaiak eta, azterketa horretan, Oarsoaldeko jaietan zeresana duten mota desberdinetako eragileak eta […]

autolaguntza_taldea

Biolentzia matxista jasan duten emakumeentzat autolaguntza

Berdintasuna | Oarsoaldea 2017-06-05 | 0

Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako Udalek elkarlanean, biolentzia matxista jasan duten emakumeentzat autolaguntza tailerra martxan jarri zuten 2015-2016 ikasturtean. Geroztik, asteazkenero elkartzen dira (udaran eta jaiegunetan izan ezik) Errenteriako Merkatuzar eraikinean, 17:30etatik 19:30etara. Kurtso amaiera iristen ari garen honetan, gogoratu nahi dute ekainaren 28ra arte taldean parte hartzeko aukera egongo dela. Hona hemen taldea ezagutzera […]

oarsoaldea_jai_zaleak

Oarsoaldeko udalerrietan jai parekide eta barneratzaileagoak izateko prozesua abiatu dute Oarsoaldeko udalek

Berdintasuna | Madalenak | Oarsoaldea 2017-05-31 | 0

Duela gutxi arte, jaiak emakume eta gizonen berdintasunaren aldeko aldarrikapenerako lehentasunezko eremu izan ez badira ere, jakina denez, jaiak ospatzeko dugun modua gure jendartea antolatuta dagoen moduaren eta ditugun balioen isla da. Komunitate gisa ditugun balio, nortasun, ideologia eta egiturak birsortzen dituzte jaiek, eta ditugun gatazkak, botere-harremanak, rol-banaketak, indarkeria-egoerak… adierazten dituzte. Oarsoaldeko udalerrietan ere jaien […]

Etxeko-lan

361 kudeaketa egin dira abendutik Oarsoaldea Garapen Agentziaren bitartez ETXEKO-LAN zerbitzuaren baitan

Oarsoaldea | Ongizatea 2017-04-27 | 0

ETXEKO-LAN zerbitzuaren lehenengo hilabeteetako datuak aurkeztu dituzte gaur. Proiektua 2016ko abenduan hasi zen etxeko-lanetan edo/eta zaintzan lan egin nahi duten pertsonen lan poltsa bat osatu eta zerbitzu horien beharra duten lagun edo familiekin harremanetan jartzeko. Gainera, bitartekaritza eta aholkularitza zerbitzua eskaintzen zaie bai familia eta baita lan-poltsako pertsonei ere, eskubide eta betebeharren informazioaz gain, langile […]

San_Marko_nab_iru

Oarsoaldearen turismo gida berrituan, Errenteriaren inguruko informazio gaurkotua ageri da

Oarsoaldea 2017-04-10 | 0

Oarsoaldea Garapen Agentziak turismo foileto berria argitaratu du. Bailarako lau herriren informazioan toki nabarmena dauka Errenteriari eskainitakoa. Udalerriaren historia, kultura eta natura ondareari errepaso azkarra egiten dio gida berrituak. Edizio berri honetan, aurreko edizioetan agertu diren ekipamenduen zerrenda eta informazio erabilgarria gaurkotu eta txertatu dute. Esaterako, bailararen aurkezpen txartel honetan ez dira falta ireki berri […]